2026-04-24
Blog Page 1424

Zuzendaritzaren kudeaketa txarrak Modas Carlangas denden itxiera dakar

0

Bilboko denda esanguratsu baten itxieraren aurrean gaude berriro, Modas Carlangas. Azken urteotako bilakaera eta kudeaketa txarrak hartzekodunen lehiaketa aurkeztera eraman dute. Honen bidez Bilboko bi dendak eta Gasteizkoa likidatuko dituzte.

Arabako Metalgintzako Negoziazio Mahaia blokeo egoeran jarraitzen du

0

SEA, Arabako patronala erreformak eskaintzen dizkion pribilegioei uko egiteko prest ez dagoelako negoziazioaren egoerak blokeoan jarraitzen du. Nabaria da haien nahiei egokitutako erreforma izan dela eta elementu guzti-guztiak baliatu nahi ditu, horrek hitzarmen beraren balioa kolokan jartzen badu ere.

«Martxoak 2ko mobilizazioak zer nolako hezkuntza sistema nahi dugun eztabaidatzeko abiapuntua izan dira»

0


LOMCE aurreproiektuaren eta hezkuntzan ematen ari diren murrizketen aurka larunbatean Hego Euskal Herriko hiriburuetan egindako manifestazioen balorazioa egin du Aitziber Pérez Blanco, LAB sindikatuko Irakaskuntza sektoreko arduradun nazionalak.

“Euskal Estatuari bidea zabaltzen” liburu bilduma konpartitu eta sakontzeko mintegia Martxoaren 9an Eibarren

Orain dela gutxi, Ipar Hegoa Fundazioak, UEUren lankidetzarekin, hiru liburuz osatutako bilduma bat argitaratu du, euskaraz, "Euskal Estatuari bidea zabaltzen" izenburupean. Gogoeta horiek konpartitzeko eta gehiago sakontzeko, datorren martxoaren 9an, Herritartasuna eta Naziotasuna jorratuko dituen mintegia egingo da Eibarren.

Euskal Estatuari bidea zabaltzen: herritartasuna. Egitaraua

Buruntza-Goierriko LABeko delegatuen bultzada Martxoak 9ko mobilizazioei

Buruntza-Goierriko LABeko delegatuek elkarretaratzea egin zuten pasadan ostiralean, martxoaren 9an "Enplegua defenda dezagun" lelopean Bilbo eta Iruñean egingo diren manifestazioei bultzada emateko.

«Landutakoaren uzta oparoa. Recogiendo los sembrado»


LAB, ELA, ESK, ESTEE-EILAS, HIRU
«Este año se cumplen 37 años de aquellas luchas obreras ejemplares, así como de la masacre que llevaron a cabo los poderes fácticos del Estado para detenerlas. Recordamos a los cinco trabajadores asesinados y las decenas de heridas y heridos.» 

Ehunadaka enpresa komite, eragile eta norbanakok bat egin dute enpleguaren aldeko mobilizazioekin

Enpleguaren defentsan martxoak 9rako deitutako manifestazioak Euskal Herri osoko ehundaka enpresetako milaka langileren babesa jaso du. Deitzaileek, Borrokan dauden Langile Batzordeak, poztasunez hartu dute deialdia dinamika bateratzaile bezala ulertu delako, hori adierazten baitu enpresa komite “asko eta askotan” aho batez atxikimendua eman izana.

Milaka pertsonek ezetza eman diote LOMCEri Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan

0

 
Hezkuntza komunitatearen, ELA, LAB, STEE-EILAS, Ikasle Abertzaleak eta Sortzen-Ikasbatuaken deiari jarraituz, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako kaleak bete dira gaur LOMCE aurreproiektuari ezetza eman eta Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta alderdi politikoei murrizketa politikoak eta lege aurreproiektu hau gure herrian ez dadin ezarri eskatzeko.

Bizkaiko metaleko hitzarmena, geurea, guztiona

0

Bizkaiko Metalgintzako Lan Hitzarmenaren mahai negoziatzailea 2013ko otsailaren 28an bilera izan zuen. Beste behin ere hitzegiteko borondate eza argi utzi du FVEMek. Mahai negoziatzailea desbloketatzeko asmoz, joan den urteko abenduan, LAB sindikatuak proposamen berri bat plazaratu zuen. Patronalaren erantzunak ez ditu konpontzen erreformaren arriskuak. Guk, aldiz, modu arduratsuan jokatzen ari gara, argi dugulako asko dugula jokoan; Bizkaiko metalgintzan diharduen langilegoaren lan baldintzak, hain zuzen ere. Urtez luzez, borrokaren bidez, langileok lortutako eskubideak galtzeko zorian gara.