LABek abenduaren 3ko sektore mahaian Osakidetzak hartutako jarreraren aurrean beste sindikatuei denon artean Osakidetza negoziatzera behartzeko gutxieneko testua proposatu du.
Greba mugagabean 275 egun beteta, FCC-Alfuseko langileak borrokan jarraitzen dute
Greba mugagabean 275 egun bete dituzten honetan, langileek mobilizazio egutegi berria finkatu dute Alfusi bideragarritasuna eskainiko dion benetako negoziazio bat has dadila eskatzeko. Gaur goizean FCCren bulegoen aurrean elkarretaratzea egin dute beren lanpostuen eta hitzarmenaren defentsan eta datorren 19an Getxon izango dira FCC-Ambitoren aurrean.
Joan den uztailean sozial arloko epaitegiek ateratako ebazpenak Alfuseko 16 langile kaleratzeko eta lan baldintzak okertzeko enpresak argudiatutako arrazoiak hankaz gora jarri zituen, baina hori horrela izanik ere, FCCk Alfusekiko bere jarrerari tinko eusten dio.
2013ko martxoaren 27an erregulazio espendientea aurkeztu zenetik, langileek enpresaren jarrera salatu dute, eta FCCk Alfusen bideragarritasunaren aldeko apusturik ez duela egiten pentsatzera iritsi dira, ikusita, esaterako, enpresak oraindik orain ez diola erantzunik eman Eusko Jaurlaritzako Lan zuzendariak izandako esku hartzeari; egoeraren larritasunaz jabetuta interbenitu zuen Jaurlaritzako ordezkariak, eta FCCren eta langileen ordezkarien artean elkarrizketak abiarazteko asmoz bilera batzuk sustatzeko ahalegina egin du.
Eskaera hori onartua izan da langileen aldetik; langileek, gainera, negoziazioek izan beharko luketen oinarriaren gainean proposamen bat ere egin dute. Alta, gaur gaurkoz, enpresaren ordezkarien aldetik (Ester Serraller eta Isidoro Valverde) gatazka honen aurrean erantzunik ez da eman.
Honengatik guztiagatik, greba mugagabean 275 egun bete dituzten honetan, langileek mobilizazio egutegi berria finkatu dute Alfusi bideragarritasuna eskainiko dion benetako negoziazio bat has dadila eskatzeko. 2011z geroztik sinatu gabe dagoen hitzarmen kolektibo bat lotzeko garaia da, eta negoziazioak hori bere baitan hartu beharko du.
Mobilizazioen baita, abenduaren 11n elkarretaratzea egingo da 11.30etan Bilbon, Mazarredo kaleko FCCren bulegoen aurrean. Abenduaren 19an, Getxon beste bilkura bat egingo da, FCC-Ambitoren bulegoen aurrean.
Bedian, 2013ko abenduaren 10ean
FCC-Alfuseko enpresa batzordeko LAB eta ELA sindikatuak
{module[111]}
OTA BILBAOko langileek hitzarmenaren defentsa egin dute enpresaren aurrean
OTA-BIlbaoko langileek elkarretaratzea egin dute zerbitzua ematen duen enpresaren aurrean, BILBAO OTA UTE (GERTEK) alegia. Negoziazio kolektiboak akordio bat erdiestea aldarrikatzen dute, erreformaren aurrean hitzarmena blindatuko duen akordio bat, eta eros ahalmenaren galerarik ekarriko ez duena.
Bestalde, gogoratu nahi dute Bilboko Udalak duen ardura egoera honen aurrean, bera baita zerbitzua azpikontratatzen duena. Dei egiten diote udalari urtarrilean OTAko langileen aldetik mobilizazio eskenatoki gogorrena indartzea nahi ez badute, enpresari ikusarazteko aurretik aipatutako ezaugarriak betetzen dituen hitzarmen bat beharrezkoa dela.
{module[111]}
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartaren IV. Asanblada Nazionala abenduaren 14an

Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak bere IV. Asanblada Nazionala egingo du abenduaren 14an Bilbon EHUk Sarrikon duen Campuseko Areto Nagusian. Asanbladan, orain arte egindako ibilbidea aztertzeaz gain, datozen hilabeteetarako eman beharreko urratsak aztertuko dira.
{module[111]}
Aniztasunaldia: nortasun aniztasunari buruzko hausnarketa bultzatzeko eta kaleratzeko Jardunaldia
Datorren abenduaren 13 eta 14an Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazioa eta Aniztasun Zuzendaritzak sustaturik eta “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako eragileekin eta “Udal anitz sarea” osatzen duten udalekin elkarlanean, Gipuzkoan eta Euskal Herrian dagoen jatorri aniztasunaz zein aniztasun kulturalaz, linguistikoaz eta, finean, nortasun aniztasunari buruzko hausnarketa bultzatzeko eta kaleratzeko Aniztasunaldia ekimena ospatuko da Donostian.
Aniztasunaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazioa eta Aniztasun Zuzendaritzak sustaturiko ekimena da, “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako eragileekin eta “Udal anitz sarea” osatzen duten udalekin elkarlanean. Ekimen honekin Zuzendaritzak bi dinamika parte-hartzaileen aldetik planteatutako hainbat erronka eta eskaerari erantzun nahi die, gure herriko aniztasunaren baitako errealitateak, eragileak, egitasmoak eta prozesuak lehen eskutik ezagutzeko aukera emanez. Finean, eragileen, erakundeen eta herritarren arteko elkar ezagutza eta elkarlana sustatzeko topagune bat izatea nahi da.
Ekimena 2013ko abenduaren 13 eta 14ean burutuko da, Donostiako Boulevardean kokatuko diren karpetan. Aipatu moduan, ekimen honen antolakuntza elkarlanean burutuko da eta txosten honen xedea elkarlan hori burutzeko egitarau eta antolakuntza proposamena zehaztea da. Proposamen hau, 2013ko azaroaren 7an “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikako partaideek eginiko ekarpenetan oinarritzen da.
EGITARAUA
Egitarau honekin jatorri aniztasunaren inguruan dauden ikuspegi, dinamika, egitasmo eta eragileen lana plazaratu nahi da. Hiru ardatzetan banatu daiteke egitaraua, 3 alditan banatuta, ostiral arratsaldea, larunbat goiza eta larunbat arratsaldea. Egitaraua jarduera ludikoek eta Haurren Txokoak osagarrituko dute.
• Larunbat goizean eta arratsaldeko lehenengo orduan berriz, egun indarrean dauden eta eragileek proposaturiko lehentasunei erantzuten dieten, hainbat eztabaidagai jorratzea proposatzen da. Eztabaidagai hauek “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikan adostutako bi lan ildoen baitan kokatzen dira, “Gipuzkoar guztiok, Eskubide Guztiak” eta “Aniztasuna eta Elkarbizitza”, hain zuzen ere Horretarako, lehenik eta behin, “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikaren aurkezpena eta egindako ibilbidea laburbilduko da. Ondoren, gaiak monografikoki aurkeztuko dira beti ere hausnarketa partekatua bultzatzeko aukera emango dutenak.
• Bukatzeko larunbat arratsaldean, ekimenak eman duenaren ondorioak partekatuko dira.
JARDUEREN AZALPENA
• Dokumental Emanaldia: “Gu: Jatorri Anitz, Herri bat”
Herri orok, jendarte orok izaten jarraitu nahi badu, Kohesioa behar du. Zergatik ez bilatu gure kohesioa gure aniztasunean?
• World Kafea: “Aniztasuna jendarte kohesiorako elementu”
Udal eta eragileek Haiek-gu dikotomia hautsi eta GU handi bat eraikitzeko, hau da, Gipuzkoan bizi garen guztiok biztanle hutsa izatetik euskal herritar izatera pasatzeko egin beharreko bidearen inguruan hausnartzeko saioa.
• “Jatorri Anitz, Herri bat” Dinamika parte hartzailea: Aurkezpena
Badira ia bi urte dinamika parte hartzaile hau martxan jarri zenetik, aurkezpen honetan herritarrei dinamika honen ikuspegia eta ibilbidea azalduko zaie, osasun eskubidearen inguruan egindako lana aurkeztuz, besteak beste.
Eztabaidagaiak
• “ Aitortza instituzionala: errolda eta balizko alternatibak”
“Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikaren ibilbidean zehar errolda eta honen alternatibak aztertzea gai garrantzitsua dela agerian geratu da. Saio honetan, erroldaren inguruko ikuspegi juridikoa entzuteko aukera izango dugu eta beste tresna alternatiboen inguruko hausnarketa egiteko eta eztabaidatzeko aukera izango dugu.
• “Ikas komunitateak: Esperientzien trukaketa”
Ikas Komunitate bat ikastetxe bateko eta bere inguruneko gizarte-eraldaketarako eta kultur eraldaketarako proiektu bat da. Pertsona guztientzako informazioaren gizartea lortzea du helburu. Horretarako, komunitatearen parte-hartzean oinarritzen da. Saio honetan Pasaiako “Karmengo Ama” Ikastetxea eta Irungo Dunboa ikastetxeko esperientziak aurkeztuko dizkigute eta aniztasuna eta hezkuntzaren inguruko eztabaida egiteko aukera izango dugu.
• Euskara eta hizkuntza aniztasuna
Saio honetan euskararen egoera eta hizkuntza komuna kontzeptuaren inguruko hitzaldia izango dugu. Jarraian euskara eta jatorrizko hizkuntzek bete beharreko funtzioen inguruan eztabaidatu ahalko dugu.
• Ondorioak
Aniztasuna plazara! ekimenetik atera diren ondorio nagusiak partekatzeko aukera izango dugu.
ANTOLAKUNTZA
Ekimen hau aurrera eramateko, Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun Zuzendaritzak logistika, koordinazioa, alderdi ludikoa eta haurren txokoa antolatzeko ardura hartuko du, betiere proposamenei irekia. Era berean, elkarlanean antolatu nahi den ekimena denez, hainbat egitekorako zuen parte hartzea eskatzen dizuegu:
• “Jatorri Anitz, Herri Bat” dinamikaren aurkezpena egin
• Komunikabideen eskaerei erantzuna eman
Dakizuen bezala, ekimen honen antolakuntzarako bi bilera egin ditugu eta berauetan parte hartu duten eragileen proposamenak eta ideiak jaso ditugu eta beraiekin elkarlanean osatuko dugu Aniztasunaldia. Lan honetan parte hartu nahi baduzue edo proposamenak eta ideiak helarazi nahi badizkiguzue, jarri zaitezte gurekin harremanetan.
Aniztasunaldiaren egitaraua ixteko, kasu batzuetan, hizlariak, partaideak, ordutegi zehatza, etab. falta da. Parte hartu nahi duzuen eragileekin batera osatuko dugu eta informazio guztia, baita jarduera ludiko eta haurren txokoan egingo diren jardueren inguru informazioa helaraziko dizuegu.
Guztion artean, auzolanean, eramango dugu aurrera, aniztasuna eta bizikidetzaren inguruko hausnarketa bultzatzea helburu duen eta eragile, udal eta herritarren arteko topagunea izan nahi duen ekimen hau.


