2026-08-21
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaEuskal Herriaren kontrako inposaketa antisozialak salatzeko protesta Iruñean

Euskal Herriaren kontrako inposaketa antisozialak salatzeko protesta Iruñean

.- Pobrezia eta prekarietatearen kontrako kanpainaren baitan, Nafarroako sindikatu eta eragile sozialak biltzen dituen plataformak "Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lelopean Espainiako Gobernu ordezkaritza 300 metroko zintaz klausuratu dute.

Amaieran platafomak duintasunaren aldeko borrokan premiazkotzat jotzen dituen neurriak jasotzen dituen manifestua irakurri da. Honako hauek dira kanpainan eragile soziak eta sindikalek exijitzen dituzten 12 neurriak.

NEURRIAK
1. Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LAGS) igoera handia, enplegua izanda ere inor ez dadin pobrezian egon.
2. Langabezia prestazio duina, norbaitek enplegurik ez duen bitartean jasoko dena.
3. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta (oinarrizko errenta) egungo LAGS gainetik kokatzea. Halaber, pertsona batetik gorako bizikidetza-unitateei aplikatzen zaizkien eskalak gehitzea.
4. Diru-sarrerak bermatzeko sistema berri bat ezartzea egungoaren ordez; beharrezkoa da eskubide soziala izatea. Bizimodu duina izateko eskubidea bermatzea ezinbestekoa da.
5. Diru-sarrerak bermatzeko Errenta eta Gizarteratzeko Errenta mantenduko direla ziurtatzea, baliabide ekonomiko gabezia dagoen artean.
6. Gizarte larrialdietarako laguntzak jasotzeko eskubide subjektiboa ezarri, benetako beharrizanak asetu behar dituztenak.
7. Murrizte politikaren ondorioz prestazio sozialik gabe utzi dituzten kolektibo guztiei prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzea.
8. Prestazio sozialak kudeatzerakoan aplikatzen ari diren irizpide murriztaileak ezabatzea.
9. Aurrekontua gehitzea, hartara zerbitzu publiko (osasungintza, enplegua, gizarte-arreta) unibertsal eta kalitatezkoak izateko bitartekoak (pertsonal, material eta teknikoak) eskura egon daitezen.
10. Pertsona orori bermatzea osasun eta osasun-arreta izateko eskubidea, baita etxebizitza duina eta egokia ere. Halaber, bermatu egin behar da baliabide ekonomikorik gabe dagoelako inor ez geratzea argindar, gas edo ur zerbitzurik gabe.
11. Adierazpen askatasuna eta ekintza politiko, sozial eta sindikalerako eskubidea. Kodigo penalaren erreforma eta hiri segurtasuneko legearen aurreproiektua gaitzestea.
12. Euskal Herrian pertsona guztiek bitarteko eta baliabide nahikoa izatea ahalbidetuko duen bizitza duin, autonomo eta kalitatekoa izateko babes sozialeko sistema izatea ahalbidetuko diguten tresna propioak geureganatzeko konpromiso instituzionala.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...