Grebara deitu dute gaur ELA, CCOO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek patronalak hitzarmen berria negoziatzera eser daitezen inolako murrizketarik gabe eta aplikazio bermeekin.
Feminismoak aske egiten gaitu!
Euskal Herriko Koordinadora Feministak deituta Azaroaren 25ean,Emakumeenganako indarkeriaren kontrako nazioarteko egunea, manifestazioak izango dira Euskal Herriko hainbat hiriburuetan indarkeria sexistaren aurka. LAB sindikatuak bertan parte hartzeko deia luzatzen dio Euskal Herriko langile eta bizilagunei.
Lore eskaintza Santi Brouard eta Josu Muguruza gogoratzeko
Atzo, azaroak 20, eta urtero moduan, gogora ekarri zituzten Bilbon duela 29 eta 24 urte, hurrenez-hurren, erahildako Santi Brouard y Josu Muguruza politikari abertzaleak. Militante, lagun eta familiak lore eskaintza egin zuten bai Muguruzaren eta bai Brouarden omenez jarritako bi monolitoen aurrean.
Osasungintzako murrizketak zentro berrien inaugurazioekin estaltzen saiatzen direla salatu dute
Astelehenean, hilak 18, osasungintza publikoan pairatzen ari diren murrizketak salatzeko, sindikatuek, Arabako Osasun Enpresa Batzordeak eta Pertsonaleko Batzorde guztiek, Salburuako osasun zentroaren aurrean elkarretaratzea egin zuten. Bertan Jon Darpon eta Iñigo Urkulluk zeuden zentroa inauguratzen.
Indarkeria sexistaren “milaka aurpegi” azalarazi eta salatu ditu LABek
Emakumeenganako indarkeria sexistaren aurkako eguna iristear denean, LAB sindikatuak sistema kapitalista patriarkalak emakumeon aurka erabiltzen dituen indarkeria mota ezberdinak azalarazi eta salatu ditu gaur prentsaurrekoan.
LABek GUFEko ordezkapenetan ematen ari diren murrizketak salatu dituzte
Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE) Aldundiaren erakunde bat da, arlo publikotik adingabekoentzako, desgaitasunen bat duten pertsonentzako eta adinekoentzako egoitzak eta etxeak kudeatzeaz arduratzen dena. 882 langile ditu, eta horietatik % 80 emakumeak dira, eta egoitzetan egun osoko zerbitzua eskaintzen da, urteko 365 egunetan, txanden bidez.
«Boterea gezurretan eta amarrutan dabil. Oinarrizko errenta denontzat!»
Mikel Saralegi, Batzorde Sozio-Ekonomikoko kidea, eta Olga Aroz, Emakume Idazkaritzako kidea
«Boteretik esaten digute pertsonen duintasuna bermatzea ezinezkoa dela. Esaten zaigu zergak ez daudela nafarrok bizirauteko eskubidea izan dezagun. Hori ez dela bideragarria. Argi eta garbi esan beharra daukagu. Hori gezur galanta !»
Herrialdeko hitzarmenaren defentsa egiteagatik auziperatuak
Atzo, azaroak 19, LABeko lau kidek Tolosako epaitegian deklaratu behar izan zuten ekainean Hitzarmen probintzialaren defentsan antolatuta zegoen greba egun batean, Adegiko idazkari nagusia den Pello Gibelalderen lantegiaren aurrean kateatu zirelako.
LAB se consolida como lider de la alternativa sindical en FCC Logística
El sindicato LAB se consolida como lider de la alternativa sindical en FCC Logística, mayor sumnistradora de Volswagen Navarra y que cuenta con una plantilla de 457 trabajadores y trabajadoras, ante UGT y CCOO. Estos últimos pierden la mayoría del comité, que ahora queda en manos de LAB, ELA y CGT.

