GASTEIZ
HEGO URIBE-ARRATIA

URTARRILAREN 10ean DENOK BILBORA!
Argi dugu, NOW! Euskal Herrira

ABENDUAK 20 Donostian
Salbuespen egoerarik ez!
PRESOAK ETXERA

GASTEIZ
HEGO URIBE-ARRATIA

URTARRILAREN 10ean DENOK BILBORA!
Argi dugu, NOW! Euskal Herrira

ABENDUAK 20 Donostian
Salbuespen egoerarik ez!
PRESOAK ETXERA

Hauek dira datuak, laburtuta:

Lehenik eta behin, parte-hartze maila nabarmendu behar da: 1.453 langile joan dira botoa ematera, zentsuaren % 51,70 (oraingo zentsuan 122 pertsona gutxiago egon dira). Parte-hartzearen portzentajeak puntu bat egin du gora 2010eko hauteskundeekin alderatuta.
LAB da aurrekoan baino boto gehiago lortu duen sindikatu bakarra (+ 67, hau da, % 10,77 gehiago), eta ordezkari bat gehiago lortu du. Gainerako sindikatuek 2010eko hauteskundeetan baino boto gutxiago lortu dituzte.
Esanguratsua da LABek sindikatuen botoen % 48,18 lortzea (aurreko hauteskundeetan baino % 4,84 gehiago. Gainerako sindikatuek ordezkaritza portzentaje txikiagoak lortu dituzte: ELA, % –1,48; UGT,% – 2,34; CCOO, % –1,02 .
LABen balorazioa
1. Parte-hartzea puntu bat gora egin arren, abstentzioa oso altua izan da, zentsuaren % 48,30. Gure ustez, sindikatuok hausnarketa bat egin behar dugu horren inguruan, langileen parte-hartzeak indar handiagoa ematen dielako lan arloko aldarrikapenei.
2. LABek indartu egin du 2010ean lortutako gehiengoa, eta handitu egin ditu gainerako sindikatuekiko distantziak. Gure lan egiteko moduaren eta gure delegatuek egindako lanaren alde egin dela ulertzen dugu.
3. Halaber, gehiengo sindikala berresteak esan nahi du sindikatuen batasunaren, lankidetzaren eta adostasunaren alde eta langileek laneko aldarrikapenetan parte hartzearen alde egin dugun apustua babesten dela. Hobetu behar diren alderdiak daude, jakina, baina jarrera horri eutsiko diogu aurrerantzean ere.
4. Horrez gainera, emaitzek LABek garatutako ildo sindikala berresten dute: langileen eskubideen defentsa irmoa eta azken urteetan jasandako murrizketen salaketa zerbitzu publikoen eta herritarren eskubideen defentsarekin uztartzea. Halaber, emaitza hauek gure herrian hain beharrezkoa den aldaketa politikoaren eta sozialaren aldeko apustua indartzen dute.
Ondorio gisa, esan behar dugu oso pozik gaudela lortutako emaitzekin, eta gure zorionik beroena helarazi nahi dizuegu langile guztiei. Baina, orain, lanean jarraitu behar dugu, eta laneko eskubideak eta baldintzak zintzotasunez, apaltasunez eta dedikazio osoz defendatzeko konpromisoa berresten dugu.
Ez omen dago dirurik pertsonentzako, zerbitzu sozialetarako, berrikuntzarako, gaztediaren etorkizunerako. Abiadura Handiko Trenak dena irentsiko du, eta denok irentsiko gaitu Hernialdeko zuloan bezala, eta bere arrastotik doazen lan heriotzak, esplotazioa, gainkosteak, espekulazioak,…
Bingen Vizcarra y Javier Urrutia continúan atacando a LAB como manera de amedrentar y someter a todos y cada uno de los trabajadores de Arriaundi. Esta vez la excusa han sido las causas económicas. No parece ser un problema el sueldo del gerente, alrededor de 3000 euros o los sobres en negro que pululan por el entorno.
Este es otro aviso a navegantes para cualquiera que quiera cambiar las cosas o que intente denunciar la precariedad, las amenazas, las presiones o solicite un mínimo de respeto y dignidad ante cualquier imposición por parte de la dirección de pastelerías/panaderías Arriaundi. Todo ello, apoyado por los delegados electos de dos sindicatos. ¿Dónde están los delegados de CCOO y ELA para denunciar este despido de un trabajador en baja?
Si de esta manera piensan que LAB se va a callar lo tiene claro, no vamos a dejar en el empeño de que se respeten los derechos de los trabajadores y trabajadoras de las dos secciones de pastelería y panadería Arriaundi.
LAB exige la inmediata readmisión del trabajador despedido.
ARRIAUNDI GOXOTEGIAN/OKINDEGIAN JAZARPEN SINDIKALIK EZ
Eusko Jaurlaritza gezurretan dabil. 2009az geroztik, gastu soziala jaitsi baino ez du egin. 2015eko aurrekontuetan %6,6 txikiagoa izanen da. Osasun Departamenduan, 154 miloi gutxiago eta hezkuntzan 387 miloi gutxiago. Bitartean, pribatizazioaren ateak gero eta zabalagoak uzten ari dira.
Urtarrilean mehatzetako 5 langile auziperatuak izango dira. Bost langile hauei 32,5 urteko kartzela zigorra eskatzen diete Cerredoko mehatzean 2012ko Uztailak 12an izandako istripu batean beraien lankideak laguntzearren.
Istripuaren iturria langilezain baten zabarkeria eta arduragabekeria izan bazen ere, geroago izan zuen zerbitzu medikuak ekiditeko jarrerak istripua jasan zuten langileen biziak arriskuan ipini zituen.
Auziperatutako langileek eta beste auzokide batzuk langilezainaren jokabideari amaiera eman zioten eta istripua izandako langileak zerbitzu medikuen eskuetan ustea lortu zuten.
Hau horrela izanik, 5 langileak ustezko lesio, mehatxu, eta kalte delituak egin izanagatik auziperatuak izan dira. Langile bakoitzari 6,5 urtetik gorako kartzela zigorra eta 15.000€ isuna eskatzen diote.
Istripua jasan zuten langileak lagundu zituztenak zigortu nahi dituzte, eta istripua sortu zutenak saritzea.
JAUNTXOEN ERREPRESIOAREN AURREAN, HERRIEN ELKARTASUNA!
2014ko abenduaren 18an pertsona migranteen eskubideen aldeko eguna dugu. Aurten ere, nazioarteko krisi kapitalistaren ondorioek bere horretan jarraitzen dute, biziki eraginez: gero eta pobrezia handiagoa pertsonak eta herrientzat; eta horrekin batera, gero eta aberastasun handiagoa gutxi batzuentzat.
Milaka migrante Europan zehar, eta Euskal Herrian ere, osasun eta prestazio sozialik gabe bizi dira, edo prestaziorik gabe geratzeko mehatxupean daude beste jatorria izateagatik. Askotan, atxikituak edo deportatuak dira bere azaleko kolorea dela eta, edo kalean hiltzen dira edo kriminalizazioa, arbuioa edo gorrotoa pairatzen dute. Pobreziara, lan beltzera eta esplotaziorik gordinera kondenatzeaz gain, badira erabili nahi dituenak justifikatzeko eskubide sozialen likidazioa, nahiz eta leporaino ustelkerian lokaztuta egon.
Ehundaka lagun itota hiltzen dira Europako harresia gainditu ezinik, guda eta miseriatik alde egiten dutenean. Eta horrela, zerrenda luze bat osa genezake munduan barna egunero gertatzen den indarkeria, oinazea eta sufrimenduarekin. Ahaztu gabe Euskal Herritik milaka gaztek alde egin behar izan dutela, prekarietatea eta deserrotzea gogoz kontra aukeratzera behartuta, gure herrian egoteko aukerarik ez dutelako
Abenduaren 18 honetan, LAB-ek ondokoa adierazi nahi du:
Gaur bozkatzen da Madrilgo Kongresuan Mutualitateen Legearen onarpena. Aldi bateko ezintasunari buruzko 2014/625 Errege Dekretuarekin batera, zentzu honetan egindako erreformen zikloa isten du, momentuz.
Lege berri honetatik bi ondorio nagusi atera ditzakegu:
LABetik aldarrikatzen duguna da:
• Honekin batera eskatzen duguna da lan osasun eskubidea babestuko duen eredu publikoa. Lan Harremanetarako eta Babes Sozialetarako Euskal Esparrua behar dugu. Gizarte segurantzan ahalmen legegile osoa izan dezan, horrela osasun sistema publiko propio bat eraikiz, non lan osasunerako eskubidea bermatua izango den.
• Gasteiz eta Iruñeako Gobernuen zeregina izan behar da langileon lan osasun eskubidea bermatzea, horretarako:
Lantokietan kanpaina bat jarriko dugu abian:
• Kanpainaren helburua ez da informazioa zabaltzea soilik baizik eta langileak lantokietan eraso berri honen aurrean eragile aktibo bilakatzea. Nola? Kontigentzia arruntak gizarte segurantzan jarrai dezaten eskatuz eta kontingentzia profesionalak mutuatik Gizarte Segurantzaren Institutu Nazionalera pasatzea eskatuz.
• Horrelako akordioak bultzatuko ditugu enpresetan, mutualitateen eskumena gutxituz joan dadin. Mutualitateari sistema publikoarenak diren eskumenak ez egozteko helburuz. Honela osasun publiko eredu propio baten aldeko urratsak emanez.