2025-12-25
Blog Page 1180

Akordio faltan Bizkaibuseko langileak greba deialdiekin aurrera jarraitzen dute

0

Atzo sindikatuak eta Bizkaiko Aldundia Bizkaibusen bizi den egoera desblokeatzeko bilera izan zuten. Egun osoan luzatu zen bileran, naiz eta aurrepausu batzuk eman elkarrizketetan, sindikatuek ez dute Aldundiarekin lanpostuak eta egungo zerbitzuak mantenduko dituen akordiorik lortzeko aukerarik ikusi, eta beraz mobilizazio eta greba egunekin jarraituko dutela adierazi dute. Gaur bertan, 10:00etan EITBko egoitzatik hasiko den manifestazioa deitu dute.
 

 

 

LABek Osakidetzaren EPE iragarpena hauteskunde propaganda hutsa dela deritzo

0

Gaurko Mahai Sektorialeko bileran, Osakidetzako Zuzendaritzak egin duen proposamena guztiz ez-nahikoa izan da. Osakidetzak ez du zentzuzko proposamenik jarri mahai gainean modu errealista batean ez baitie heltzen batasun sindikalaren aldarrikapen biei.

Bertaraturiko sindikatuok tristura handiz ikusi dugu Osakidetzak zelan galtzen zuen sektorean aurreikusita dauden lanuzteak gelditzeko aukera. Osakidetzak 2014-2015 epealdian deitu nahi dituen 2 EPE prozesutan zentratu egin du negoziatzeko proposamena. Balizko EPE hauek barne promoziorako 474 plaza eta deialdi librerako beste 474 ekarriko lituzkete, baina kategoriak eta epeak zehaztu gabe.

LAB sindikatuak honako EPE iragarpenari hauteskunde propaganda hutsa deritzo eta enplegu suntsiketa izkutatzen duela baieztatzen dugu. Orain arte lanean aritu den langile kopurua egonkortzeko, 2018 urte bitartean 15.000 plaza finko sortu beharko lirateke. Gure kalkuluen arabera, 2018ra bitartean 4000 langile inguru jubilatuko dira; beraz, 2104-2105 urteotako jubilazioen %10 eta %50 soilik kubrituko lituzkeen EPE bati buruz aritzeak gainontzeko %90 eta %50ak deuseztatuko direla esan nahi du.

Orain da garaia batasun sindikala irmotasunez defendatu eta mobilizazioen egutegiarekin aurrera egiteko. Gaur bertan, ehunka langile mobilizatu gara zentro guztietan, bertan zeuden erabiltzaileen erabateko elkartasunez eta animoz. PNV eta Darponen propagandak, EPE berriak proposatuz, ospitale berriak eskainiz eta inaugurazioz inaugurazio korrika ibiliz, ez du inor engainatzen. Euskal jendarteak oso argi dauka osasun publikoa defendatzen ari garela. PNVren esku dago konponbidea.
 

 

 

 

LABek azpikontratetako enplegu eta lan-baldintza duinak defendatzeko ekimena aurkeztu du

Ainhoa Etxaide eta Xabier Ugartemendiak, garbiketa, eraikuntza, lorezaintza, egoitzak, garraioak, mantenua, anbulantziak, kiroldegiak, telefono-arreta eta jantokietako delegatuek lagunduta, azpikontratetan klausula sozialak sartzeko ekimena aurkeztu dute gaur komunikabideen aurrean.

Lan eta zerbitzuen azpikontratazioa Euskal Herriko instituzioetan agintean egon diren alderdiena da, nagusiki EAJ, PSE eta UPNrena. Politika interes ekonomiko pribatuen mesedetan jartzearen argibide argienetakoa da. Dimentsio nabarmena duen arazoa du, zerbitzuak etengabe pribatizatzeko politikaren ondorio. Praktika honek negozio biribila suposatu du enpresarientzat, diru publikoz finantziatua. Honek irabazien gorakada ekarri du, prekarietatearen kontura.

Bide pribatizatzaile hau bi gezurretan oinarritu da. Lehena, kudeaketa pribatua publikoa baino hobea dela, errealitatearekin talka egiten duena, azpikontratazioek zerbitzua kaltetzen baitute. Bigarrena kosteak merketzeari buruzkoa da. Argudio hau ez da eusten enpresa azpikontratatzailerearen irabazi-marjina bermatu behar delako.

Azken urteotako azpikontratazioen bilakaera betikoen, boterearen lagunak diren enpresarioen mesedetan dagoen menpeko politikaren adibide argiena da.

Lehenik eta behin, enplegu suntsiketa. Zerbitzu bera eskaintzen da, aurrekontu berdinarekin finantzatua, murriztutako plantilekin.

Bigarrenik, muturrueko prekarizazioa, errentagarritasuna bermatu lan erreforma baliatuz. Emaitza, zerbitzuaren kalitatea kaltetzea, prekarietatearen eta langileen lan-baldintza kaskarren ondorioz.

Hirugarrenik, aurrekontu publikoaren azpitik egiten diren eskaintzak.

Egoera honen aurrean, LABek konpromiso argiak eskatzen dizkie instituzioei enplegua bermatu eta lan-baldintzak hobetzeko. Era berean, eskatzen du gai honetako politika enplegua eta langileak babestea izan dadila eta ez enpresariei irabaziak bermatzea.

LABek borondate politikoa eskatzen du egoera hau gainditzeko, enpresarien irabazien gainetik langileen interesak lehenetsiz, aurrekontu berdinarekin.

Horretarako, azpikontratazioetan klausula sozialak sartzea eskatzen du; instituzio bakoitzak, bere esparruan, kontratu publikoak eskuratzeko baldintzak zehaztea. Neurri ezberdinak dira, hiru alderditan zentratzen direnak, enplegua (subrogazioa, aukera-berdintasuna), lan-baldintzak (hitzarmena, lan-osasuna…) eta kalitatea (euskara).

Posible da. Zentzu honetan, mozioak aurkeztu dira zenbait udaletan, Donostia eta Mungian, adibidez. Bihar aurkeztuko da Gipuzkoako Aldundian. LABek horrelako eskariak egingo ditu Bizkaia eta Arabako Aldundietan; Bilbo, Iruñea eta Gasteizko udaletan eta Gasteiz eta Iruñeko Gobernuetan. Ekimen hau instituzio eta ente publiko guztietara hedatu beharko litzatekeela ere uste du LABek, alderdi politikoekin batzartuko da horretarako.

Ekimen hau lan-zentruetara ere eramango du LABek, zenbait euskarri informatibo dituen kanpainaren bidez.

 

 

LAB: «Nafarroa osoan euskara ofiziala izan arte lanean jarraituko dugu»

PSN-ren orain arteko jarrera inmobilistei, edo orain arte Nafarroan aldaketari behin eta berriz ateak isteko bete duen paperari, erreparatzen badiogu, pausu positibotzat jo beharko genuke gaurkoa balorazioa Vascuenceren legean aldaketak egiteko proposamena.

PSN, I-E eta NaBai alderdi politikoek, azto Nafar parlamenduan, Vascunceren legean aldaketak egiteko porposamena aurkeztu zutela jakin dugun honetan, LABen balorazioa kaleratzea ezinbestekotzat jo dugu, euskararen normalizazioan ere lanean dihardugun eragilea izanik.

PSN-ren orain arteko jarrera inmobilistei, edo orain arte Nafarroan aldaketari behin eta berriz ateak isteko bete duen paperari, erreparatzen badiogu, pausu positibotzat jo beharko genuke atzokoa.

Hori hala da, baina ezin dugu ahaztu planteatzen duten aldaketa ”zonalde ez baskofonoetan” euskaraz ikasteko aukera zabaltzea suposatzen duela, beti ere gaur egungo zonaldeen sistema auzitan jarri gabe, eta praktikan honetarako aukerak mugatuak izaten jarraituko dutelarik, kontuan izan behar dugulako “zonalde ez baskofonoetan” D eredua ezartzeko eskuduntza Nafar Gobernuari dagokiola.

Nafar guztiak, bizi diren lekuan bizi direla, euskaraz bizitzeko aukera izan behar dutela da gure aldarria, herritar guztiak izan behar dituzte hizkuntz eskubide berdinak, hortaz Vascunce legea aldatu ordez lege hau bertan behera utzi eta Nafarroa osoan euskara ofiziala izan arte lanean jarraituko dugu.
 

 

 


LAB, gure sindikatua

0

Egoera politiko, ekonomiko eta sozialak bultzatuta Euskal Herrian bizi dugun errealitatearen aurrean sindikatuari sortzen zaizkion erronkak azaldu eta haiei aurre egiteko langileok elkarrekin LABen borrokatzeak duen garrantzia azpimarratzen duen bideoa.

Hauteskunde sindikalen epealdi garrantzitsuenean sartzera goaz eta sindikatua bertatik indarberritua ateratzeak langileok eta euskal herritarrok aldarrikatzen dugun aldaketaren bidean urratsak emateko aukerak biderkatuko ditu. Eta horregatik, Guk LABekin batera egin nahi dugu bidea.
 

 

 

Aldaketarekin bat egiten duten langilez bete da Labrit

0


LAB sindikatuak ekitaldia burutu zuen atzo Labrit Pilotalekuan, hauteskunde sindikalen garai trinkoari hasiera emateko. Ikasturte honetan Nafarroako ordezkaritza sindikalaren erdia baino gehiago berrituko da. LAB maximo historikoetan (%13,43) eta hazten ari dela ekingo dio garai trinkoari.

Ekitaldiaren protagonistak LABek lantokiz lantoki duen ordezkaritza eta afiliazioa izan zen, hauek baitira aldaketaren benetako motore. Honela, Zerbitzu Publikoak, Zerbitzu Pribatuak eta Industriako Federazioetan kokatutako 200 enpresa baino gehiagotako ordezkariak blokean atera ziren oholtza gainera, azken urteetan izandako lorpenetako batzuk azalduz: sektore publikoaren defentsa, entxufismoaren kontrako borroka (Iruñeko Udala), Donapeako expolioaren gelditzea, jardunaldi murrizketa (Altsasuko hirugarren adineko egoitza), enpleguaren sorrera (Argal), blindajearen bidez lan erreforma bertan behera uztea (Dornier, ISN), ETTak sartzen ez uztea (TRW), aukera berdintasuna (KYBSE), kaleratzeak bertan behera uztea (LEDR), kontratazio berrientzako lan baldintzen berdintzea (Norton)…

Era berean, gazte, prekario eta pentsiodunek ere parte hartu zuten. Pentsiodunen arloko Juanjo Lautrek 70. hamarkadako borroken lorpenak aipatu zituen eta garai horretan lortu ahal izan ez zen aldaketa gaur lortzeko dauden aukerak baliatu beharra azpimarratu, Ernaiko Maialen Etxeberriak prekarietatearen kontra eta eredu ekonomiko eta sozial berriaren alde borroka egiteko gazteriaren borondatea azaldu duen bitartean.

Azken interbentzioa LABeko Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok egin zuen: “Herri garaipenei balioa eman behar zaie, txikiak izanagatik ere. Eta Kapitalaren erasoen aurrean geure jendearen eguneroko erresistentzia txikiei ere eman behar zaie balioa. Gaurko erresistentzia txikiak baitira biharko aldaketaren hazia”.

Hauteskunde sindikalei buruz, Arroyok ohartarazi zuen ez direla hauteskunde garbi eta demokratikoak izango, orain arte izan ez diren bezala. “Hala balira, UGT eta CCOO ez ziren helduko ordezkaritza sindikalaren erdira ere. Hauteskunde sindikaletan putxerazoak ematen dira egunero-egunero. Patronalak arma guztiak erabiltzen ditu sindikalgintza borrokalariari bidea itxi eta UGT edo CCOO sustatzeko, jakin badaki bi sindikatu horiek bere eskutik jango dutela”.

LABeko bozeramaileak La Moreako McDonald’s-en adibidea jarri zuen, non senideak lan kontratuarekin Colombiatik ekartzeko agindu baitzien Enpresak hainbat langileri, UGTren izenean aurkeztearen truke. “Patronala, UGT eta CCOOen arteko tratu lotsagarri hauek lantokiz lantoki errepikatzen dria, Nafarroako Gobernuak beste aldera begiratzen duen bitartean. Izan ere, UGT eta CCOO dira UPN eta Erregimena eror zitezen eragotzi duen oinarri soziala. UGT eta CCOOek prebendak jasotzen dituzte, izan Caja Madrideko kreditu txartel beltzak, izan Andaluziako EREen dirua, izan Nafarroan bakoitzak urtero jasotzen duen 7 milioi euroak. Zorionez, langile duintasun ekintzak biderkatzen ari dira eta horri esker LAB da aurten gehien hazi den sindikatua. Entxufismo, putxerazo eta diru publikoaren xahuketa ez dira nahikoak izan UGT eta CCOOen erorketa eragozteko: 50 ordezkari galdu dituzte urte hasieratik, eta askoz gehiago galduko dituzte. Jada ordezkaritzaren %53a baino ez dute biltzen”.

Arroyok LABen ordezkaritza lantokiz lantoki hazteko deia egin zuen. “Guk ez dugu nahi, beste batzuk egiten duten bezala, hazi haztearren. Guk hazi nahi dugu, Nafarroan aldaketa sozial eta politikoaren akuilu izateko. Denon artean tira egin beharra dago Erregimena behera bota arte”.

Ekitaldia zehar hainbat ikuskizun izan ziren (besteak beste, Internazionalaren interpretazio ineditoa Txalapartarekin) eta Lluis Llach-en L’estacaren doinuaz dantzatutako zinta-dantzarekin amaitu zen, Erregimena behera bota beharra sinbolizatuz. Amaitu ostean, kalejira egin zen Labritetik Sarasate Pasealekura, "Kalera, Kalera"ren doinuekin, nafar presoen eskubideen aldeko asteroko enkarteladan parte hartzeko.
 

 

 

LABek ez du onartuko Wat enpresako zuzendaritzak CCOO eta UGTrekin negoziatu duen soldata jeitsiera

0

Wat Direcciones, Mallabian kotatuta dagoen metaleko enpresa da, bertan CCOO eta UGT izkutuan enpresarekin negoziatzen ibili dira eta 2014ko urtarriletik aurreran langileen soldatak %13 jeistea nahi dute.

LABek dagoeneko esan du inondik inora ez duela horrelakorik sinatuko uste dugulako hau egin daiteken iruzur handiena dela. Beldurra zabaltzen saiatzen dira eta enpresa momentu “zailetatik” pasatzen ari dela arrazoitu dute. Hau errealitatetik oso urrun dago, gaur egun langileen %25a behin behineko kontratuarekin ari da lanean eskari kopuruak gora egin duelako.

CCOOeta UGTk batzar bat deitu dute enpresaren proposamena justifikatzeko. Horretarako, eta ez dutenez inork agerian uzterik nahi, LAB alde batera utzi nahi dute batzarra beren interesen alde manipulatu ahal izateko. Interes hauek enpresak dituen ber berak dira. Urrutirago ere joan nahi dute, bozketa bat egin nahi dute, alde batera utziz behin behineko kontratuekin lanean ari direnak, nahiz eta hauek ere soldata jeitsieraren ondorioak pairatu. Hau dena nahikoa ez balitz, publikatu duten bozkatzaileen zerrendan bozka eskubidea administratzaile eta empresa jabeari eta gerenteari ematen diote.

Tamalez, publikoa eta nabaria da CCOO eta UGT, kapitalaren kapritxoen aurrean makurtzen direla eta askotan ikusi dugu langileen eskubideen defentsa eta aldarrikapena ez zaiela batere axola. Gainera, beldurra eta desinformazioaren bidez gure eskubideei uko egitea nahi dute, negoziazio kolektiboa parte bakarrarentzat soilik baliagarri den tresna eginez, hau da enpresarentzat.

Ez da onargarrria bi sindikatu hauen jokaeraren ondorioz langileok eskubideak eta enplegu duina galtzea eta hau dena baliatzea LAB sindikatua, langileen eskubideen aldarrikapenean, bidegabekerien salaketan patronalaren erasoen aurko konfrontazioan egiten ari den lanaren balioa kentzeko.
 

 

 

Kaleratzeen aurkako protesta Loiuko Aireportuan

0

LAB sindikatuak, batasun sindikala babestuz, Loiuko Aireportuaren ematen ari den murrizketa politika salatzeko eta kaleratzeei ezetz esateko protestetan parte hartu du. Egoera honetan arduradun nagusia AENA dela azpimarratu nahi izan dute sindikatuek. Bilboko aireportuko aparkalekuetako langileak irailaren 15ean hasi zen greba mugagabean murgildurik daude.

{linkr:related;keywords:empark%2C+aena;limit:5;title:Albiste+gehiago}
 

 

 

LABek Bizkaiko metaleko hitzarmen duin baten defentsa egin du Durangon

0

LAB sindikatuak Durangoko kaleak zeharkatu dituen manifestazioa egin gaur Bizkaiko Metalgintzako hitzarmen duin baten defentsan eta haren alde borrokatzeak duen garrantzia aldarrikatuz.

LABeko DURANGALDEKO INDUSTRIA FEDERAZIOAREN IRAKURKETA

Hilabeetan bilerak burutu ostean, FVEM, Bizkaiko patronalak herrialdeko lan hitzarmena sinatzeko borondaterik ez duela agerian gelditu da, oso bestelakoa da bere jarrera, metaleko sektorea desarautu nahi du, enpreseei lan erreforma aplikatzeko bidea erraztu nahi die, lan eskubideak murriztu eta lan malguntasuna erraztuko duen lan hitzarmena nahi, lan malgutasunak enplegua suntistu eta lan, gizarte eta familia kontziliaketa ezinezko suertatzen delarik. Patronalak txantai hutsa egiten du, “konbenioa nahi baduzu, nire proposamenari baiezkoa eman behar diozu, lan erreforma sinatu behar duzu”. Argi ta Garbi esan beharra dago: EZ DA NEGOZIKETARIK METALEKO MAHAIEAN. Eta LABek ez dio men egingo txantai horri.

Metaleko patronalaren inposaketa jarrera hau ezin uler daiteke ELA, CCOO eta UGT sindikatuei jarrerari so egin gabe, beste aldera begiratzen dutela, herrialdeko hitzarmen baten alde borrokatu beharrean. Beste sektore batzuetan sindikatu ezberdinen arteko mobilizazioen bitartez posible denean herrialdeko hitzarmenak sinatzea, lan erreformari atea ixten dioten klausulekin, zergatik ez da metalean posible?

Ez da kasualitate hutsa metaleko konbenioa egoera honetan egotea. Gurea bezelako herri industrial batean, Durangaldea bezelako eskualde batean, non metalgintzaren sektorea ekonomiaren eta enpleguaren motorra den honetan, sektore honen lan baldintzen arauketa erabat beharrezkoa da. Metaleko sektorea izan da historikoki langileen lan baldintzetan hobekuntzak lortu dituenak. Ezin ahaztu enpresa gehienak txikiak eta ertainak direla, beldurra, prekarizazioa, desberdintasunak jaun eta jabe diren horietan, behar beharrezkoak dira gutxienekoak eta duinak izango diren lan baldintzak. Enpresa premura eraman nahi gaituzte, jakinda bertan ahulagoak garela, beti gutxienekoetatik behera negoziatzen den eremua, baina enpresa txikietan hasten da … eta handietara ere hedatzen da (ez gara konpetitiboak, oso garestiak zartetenez soldatak jeitis behar dira, lanordu gehiago lan egin beahr duzue soldata berdinaren truk esango digute berandu baino lehen).

Alta, ez da herrialdeko hitzarmena bakarrik jokoan, jokoan dena da ea negoziaketa kolektiboa izando den edo berau lan desarauketa inposatzeko erabiliko den tresna bat bilakatuko den, honek langilegoaren pobrezia eta lan baldintzen prekariozazioa ekarriko dulearik. Eta langilegoaren pobretze honen aurrean, zer egiten du Eusko Jaurlaritzak? Patronalaren, CONFEBASK, FVEM eta beraien etxe eta familietaraino krisia heldu ez den horien menpe egoeari utzi behar dio.

LABek du langilerik alde batera utziko, aspaldian lan integrala burutzen dugu sektorean proposamenak burutzen, bai enpresa alorrean, non gehiengoa dugunean erreformaren aurkako klausulak gure eskubideen galerarik gabeko akordioak lortzen ditugun, eta baita herrialdeko hitzarmenaren baitan ere, bertan langilego guztiarentzat, bai enpresa handi zein txikietan daudenentzat gutxieneko izando diren lan baldintzak lortzeko.