2026-06-22
Blog Page 1177

Ehundaka pertsona bildu dira bankuen lukurreriaren aurka eta Miren Peñaren omenean

0

.- ‘Astearteetan eguzkitan’ kolektiboak deitutako manifestazioa 18:00etan abiatu da Gurutzeko Plazatik. Ibilaldia isilpean egin da Miren Peñaren senitartekoek hala eskatuta.

Manifestazioa hasi aurretik, Mikel Otazu Hipotekek Kaltetutako Herriarren Antsoaingo Platafomako kideak “egungo sistema salatzea” zela haien helburua adierazi du. “Patronalaren diru-gosea, krisia, lan erreforma eta langileen nahierako kaleratzea” gaitzetsi eta “banku guztien aurkako salaketa” egin du Mikel Otazuk.

Otazuk azaldu du, bestalde, hipotekaren ordainketari aurre ezin diotenean egin “lur jota hurbiltzen direla pertsonak plataformara”. “Deprimituta daude eta plataformek osatzen dugun familiari esker sostengua eta beren etxean jarraitzeko itxaropena” jasotzen dutela gehitu du. 

Era berean “Miren Peñak krisialdia bi urte eta erdian pairatu behar izan zuen, lanetik kanporatu zutenetik” esan du Otazuk. “Lanik eza bazen bere arazo eta larritasun handiena” eta “hipoteka bernegoziatzeko ezezkoa azken estropezua gaindi ezina” izan zela adierazi du amaitzeko. 

Gogoratuko denez, Miren Peñak larunbatean bere buruaz beste egin zuen, Hipotekek Kaltetutakoen Nafarroako Plataformak (PAH) eta LABek salatu dutenez, langabezian zegoelako eta hipoteka ordaintzeko arazoak zituelako.

Miren Peñak Orkoiengo Faurecia enpresan egiten zuen lan, 2013an kaleratu zuten arte. Langabezia laguntza amaitu zitzaiolarik, ezin izan zion hipotekari aurre egin eta PAHri laguntza eskatu zion. PAHko abokatuekin Laboral Kutxara joan zen, Jarduera Onen Kodea aplikatu ziezaioten eta zorra birnegozia zezaten. Ostiralean, bere heriotzaren bezperan, Laboral Kutxaren gutun erregistratua jaso zuen. Hartan kode hori aplikatzeko baldintzak ez zituela betetzen esaten zioten.

Laboral Kutxak ohar bat karrikaratu du, azaltzeko gutun horretan berean Peñari esaten ziotela bi aldeentzako soluzio egokia bilatzeko prest zeudela, eta Peñaren aurkako etxegabetze prozesurik ez zuela martxan jarri, besteak beste orain arte ordaindu beharreko guztia ordaindu zuelako. PAH-k beste ohar baten bidez erantzun du legeak aukera ematen duela Jarduera Onen Kodea aplikatzeko baldintzak ez beteta ere. Gure kolaboratzaile Asier Azpilikuetaren aburuz, ohar borroka horretan Kutxa atera da garaile.

Bestalde, Peña LAB sindikatuko afiliatua zen. Eta LABek gogor salatu du Peña eta beste 10 lagun Orkoiengo Faureciatik bota zituztelarik UGTk izan zuen jarrera. UGTk ere gogor erantzun dio.
 

 


Langile batek bizia galdu du Noaingo Gescrap enpresan

Pasadan martxoaren 28an 49 urteko J.M.A.R langileak lan istripua izan zuen Noaingo Gescrap enpresan. Lanean ari zela metalezko pieza batek buruan jo zion, eta ondorioz oso larri herietxera eraman zuten. Gaur zauri horien ondorioz hil egin da.
 

 

 

2.500 kilometro Korrika Euskal Herria EUSKAHALDUNDUZ!

Atzo bukatu zen 2.500 kilometro bete eta gero Upereletik Bilbora Korrikak euskararen alde osatutako bidea. Ibilbide osoan egin bezala eta lan munduan zein kalean euskararen normalizazioan bere konpromezua berretsiz. LAB ere presente izan zen Korrikaren azken kilometroetan. Euskal Herriko Gehiengo Sindikalaren 2.492 kilometroa bete zuen Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak Bilbon. Korrikaren amaieran lekukoaren barruan Euskal Herriko txoko guztietan barrena ibili den mezua irakurri zen.

Aurtengo mezuaren egileak, Lorea Agirrek, azken kilometroa egin ostean irakurri zuen Urepeletik Bilbora eskuz esku lekukoaren barnean iritsitako mezua:

 

Langileok aldaketa euskaraz, kalean zein lanean, askatasunean!

«10 egunez Euskal Herriko auzo, mendi, errepide, lan zentro eta bazterrak euskararen aldeko aldarrikapenez bete ditugu.

LAB sindikatuak 19.Korrikarekin bat egin du eta langileon hizkuntza eskubideak eta lan munduaren euskalduntzea Korrikaren baitan presente egon dadin, lan munduan euskarak bizi duen egoera lau haizetara zabaltzeko deiadarra egiten dugu»

 

 

Guztion etorkizuna jokoan dago. HELDU INDEPENDENTZIARI!

0

Aberri Eguna gertu dugu. Aurtengoan Independentista Sareak Iruñean egin du deialdia Apirilaren 5ean. LABetik,  bat eginez, antolatutako manifestazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu euskal langile guztiei.

Manifestazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Golemen eta egunean zehar ekimen ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.

Guztion etorkizuna jokoan dago. HELDU INDEPENDENTZIARI!

0

Aberri Eguna gertu dugu. Aurtengoan Independentista Sareak Iruñean egin du deialdia Apirilaren 5ean eta LABek bat eginez, antolatutako manifestazio eta ekimenetan parte hartzeko deia luzatu nahi dei euskal langile guztiei. Manifestazioa eguerdiko 12:00etan hasiko da Golemen eta egunean zehar ekimen ezberdinetaz gozatzeko aukera izango da.

ABERRI EGUNA 2015 Independentistak
“Guztion etorkizuna jokoan dago. HELDU INDEPENDENTZIARI” izango da aurtengo Aberri Egunaren lema, eta, aldarrikapena eta jaia uztartuz, egun osoko egitaraua izango du. Manifestazioa eguerdiko 12etan Golemetan hasi eta Sarasate Pasealekuan amaituko da, eta bertan izango da ekitaldi politikoa. Baina ospakizunak segida izango du egun osoan zehar eta adin guztietako jendearentzat kale animazioa, ikuskizunak, musika eta jaia izango dira:

EGITARAUA
12:00 GOLEM Manifestazioa (Jaranako eta Gipuzkoako Txistulariak, Trikitilariak, Fanfarreak…) Ekitaldia bukatzean Iruñerriko Joaldunak kalejiran Alde Zaharrera abiatuko dira.
13:30 Djoseba (Burlata) – qwerty Tabernan.
13:30 Piper fritoak – Cordovilla tabernan
13:30 Txistor jatea – Su Berri eta Garazi Tabernetan
13:30 Betekia tomatearekin – Zuriza tabernan
13:30 “Gilda” dastaketa Jarauta, San Lorenzo, Deskalzos, San Frantzisko eta Campana Kaleko tabernetan. Txalaparta eta txistulariekin.
13:30 Kontzertua: Marianitos Blai – Herriko tabernan
15:00 Bazkaria Anaitasunan igerilekuan– Menua 20€ Txartelak salgai: Herriko, katakrak eta Meson de la Nabarrerian
16:00 Dj Txingu (Donostia) La Barbacoa Tabernan.
16:00 Karaokea – Kalekalde gazte lokalean
16:30 Dj Romano – Gora Iruñea tabernan
17:00 Kontzertua: “Tokan2 La Polla” – Bullicio Peñan
17:00 Kontzertua: Selektah Stepi & Kenitra (Bad Sound System) Herriko tabernan
17:00 Euskararen taupadak Martin Bertso eta Tiritatxo – Zentral kafe antzokia
17: 30 Djoseba (Burlata) Bodeguita tabernan
17:30 San Lorenzo kaletik 3indarock elektrotxaranga
18:00 kontzertua: Ahuntzape eta Amonak… Muthiko Alaiak Peñan
18:00 Kontzertua: Aski da! – Krawil tabernan
18:30 Kantuz! – Udal Plazan
18:30 Kontzertua: “Tokan2 La Polla” – Infernu tabernan
20:00 Kontzertua: JP Brass Band eta Dj Atreyu – Garazi tabernan
21:00 Kontzertua: Benantion eta Dj Jotatxo – Terminal tabernan
21:00 Dj Bull – Herriko tabernan

* Bazkarirako txartelak erosteko aukera izango da Martxoak 30a arte. Iruñean (Katakrak, Meson de la Nabarreria, Carmen kaleko Herriko), eta 943561853 telefonora deituz edo www.independentistak.eus webgunearen bitartez.

** Oharra: bazkariaren antolaketa errazteko eros ezazu txartela lehen bait lehen, eskerrik asko
 

  

 

Euskal preso eta senideen eskubideen alde milaka lagun Donostiako kaleetan

Pasadan asteazkeneko atxiloketak salatzeko eta euskal preso eta senideen eskubideen defentsan milaka herritak elkartu ziren larunbatean Donostian. 6.000 euskal herritar inguru Antiguako auzotik Boulebarrera joan ziren politika errepresiboen amaiera exijitu eta konponbidearen eta bakearen alde.

 

 

Cegasa Taldean 275 langileren kaleratzea abiatu da: Cegasa salba dezagun!

0

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu, gaurko egunez CEGASA enpresa taldeko administrazio konkurtsalak 275 langile kaleratzeko prozedura abiatu duela.

Jakina denez, otsailaren 28an , CEGASA taldeak, “SHERPA 2 INVESTMENTS 02 S.L.U.” eta “NOVATIUM S.L.U.” rekin ekoizpen unitateen transmisiorako akordio bat lortu dute. Publikoki hainbatek euren poza agertu duten arren, gaur hasten den prozedurak islatzen du CEGASAren benetako errealitatea. 

Izan ere, Oñatiko langileen lanpostuak mantenduko badira ere, ezin dugu albo batera utzi emango den enplegu suntsiketa. Gasteizko lan zentruetan Cegasaren erabakiek ondorio tamalgarriak izango dituzte.

Sherpa Capital arrisku kapital fondoak Oñatiko lantokia bere esku hartzea injustizia haundi honetako elemento positibo bakarra den arren, ezin esan dezakegu langile hauen etorkizuna inolaz ere bermaturik dagoenik. Harrigarria da enpresako direktibo guztiek, CEGASA egoera honetara ekarri dutenak, izango dutela Sherpan lana egiteko aukera; horientzako bai, topatu dute irtenbidea, beste 275 langileekin ez bezala. Sherparen partetik enpresa erosteko azken orduko tirabirak (akordioa ez zen mediotan atera den moduan asteartean sinatu, asteazkenean baizik eta proiektu industriala ez dugu ezagutzen) eta Sherpa enpresak etorkizunean izan ditzakeen birsalmentarako aukerak (enpresa "ia oparitua izan da", oso merke saldua) etorkizunean, ziurgabetasun egoeran uzten ditu langileak. LABek arretaz jarraipena egingo dio Sherparen etorkizuneko bilakaerari, ez du espekulazioarik onartuko eta langileen enpleguaren eta eskubideen defentsa irmoa egingo du. 

Cegasa moduko euskal enpresa erreferentzial (1934an sortua) baten itxiera izan daiteke ERE honek suposa dezakeena. Hamarkada luzetan langileen kontura aberastu eta gero, eta hainbat dirulaguntza publiko jaso ondoren, langileek kaleratze masiboa pairatu dute, 275 lanpostuen sunsipena, hain zuzen ere. 15,3 miloi inguru dira 2009 eta 2013 urteen artean CEGASAk jasotako dirulaguntzak, Arantxa Tapiak parlamentuan azaldu zuenaren arabera. Hori guztia unitate txiki bat salbatzeko. Hori da eman den alternatiba. Nola da posible urteetan mundu mailan liderra izan den enpresa bati hainbesteko dirulaguntzak eman izana berme gabe, haren bilakaera bultzatu gabe?

Ardura instituzionalak ez dira hor geratzen, ze, Arabako Fori Aldundiak eskuartze zuzena izan du Cegasa Taldearen bilakaeran. Izan ere, dirulaguntzak eman zizkion eta hartzekoduna izanda, administratzaile konkurtsaletako bat hautatu zuen.administradore konkurtsalek langileei konpromiso bakarra eskatu zieten: plan sozial bat adostea. Langile ordezkariek onartu zuten plan sozial hori, eta hala ere, 275 kaleratze izan dira euren lanaren ondorio. Adostutako plan hori ezerezean utzi dute, langileak kale gorrira bidaliz, bertan jasoak zeuden ordainsarietatik ezer kobratzeko bermerik gabe.) Hauek, ardura handiz jokatu beharrean enpleguak mantentzeko, Arabako Ahaldun Nagusiak kaleratze masiboaren aurrean bere pena besterik ez du adierazi. Hori da ordezkari instituzional batek jokatu behar duen papera?

Horregatik, LABek instituzioei exigitzen die beraien eskuhartze zuzena eta aktiboa CEGASAko likidazio fase honetan langileen alde jokatzeko eta enpleguak mantentzeko, ahal duten guztia egin dezaten. Gure ustez, oraindik aukerak daude ehunka langileren kaleratzeak ekiditeko eta LABek hori lortzeko lan egingo du. 
 

 

 

Aniztasun funtzionalak dituzten pertsonen arretarako Uribe Costa enpresa borrokan

URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. 100 langile inguruk lan egiten dute bertan eta Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du eskualdean. Lan baldintzen eta arreta zerbitzuen hobekuntza eskatzen dute.

Atzo kontzentrazioa burutu zuten Areetan, Getxoko plazan. Bertan 30 bat langile batu ziren "baldintzen erregulazioa eta akordioaren alde" lemapean.

URIBE COSTA elkartea, aniztasun funtzionalak dituzten hainbat pertsonei arreta ematen dien enpresa da. Gaur egun, Bizkaiarako ezinbestekoa den zerbitzua eskaintzen du UCak; Bizkaiko Aldundia zerbitzuaren titularra bada ere, elkarte honen bitartez, 100 bat langile dabiltza hainbat erabiltzaileei arreta ematen.

Langileria duela urte ta erdi pasata antolatzen hasi zela. Denbora horretan enpresaren jarrera jasangaitza izan da. Izan ere, duela ia urtebete mobilizazioekin behartu zuten langileek enpresa negoziatzera, baina enpresak, traba guztiak jartzeaz gain, negoziatzeari uko egin dio, eta ondorioz, mahatik altxatu ziren. Horrela, orain, egunero lanera pegatinekin doaz eta atzo lehenengo kontzentrazioa burutu zuten. Beste hainbat ekimen aurreikusi zituzte dagoeneko, tartean, hurrengo apirilaren 16an Algortan egingo den elkarretaratzea

Familiez osaturiko elkartea den heinean, erabiltzaileen familiartekoekin harremanetan jartzeko lanetan hasi dira, denon atean lan baldintzak eta arreta zerbitzua hobetuko nahian-

Komiteak gaurdaino egindako lanaren balorazio oso positiboa egiten du, eta borrokara gerturatu den guztiei eskerrak eman nahi dizkie.
 

 

 

LAB bigarren indarra Bilboko Udalean, ordezkari bat gehiagorekin

Martxoaren 25ean hauteskunde sindikalak egin ziren Bilboko Udalean. Bigarren indarra izaten jarraitzen dugu, delegatu bat gehiago lortuz.

1. Langileen jaitsiera erroldan : 130 (enplegua galdu da).

2. Parte hartze handia, %81. Poztekoa da langileek erakutsitako ardura.

3. Bigarren indarra izaten jarraitzen dugu, delegatu bat gehiago lortuz.

ERROLDA: 2351
BOTO EMAILEAK: 1908

 
2011
BOTOAK
DELEGATUAK
2015
BOTOAK
DELEGATUAK
ALDEA
ELA
1035
14
ELA
997
14
 
LAB
324
4
LAB
321
5
+1
SVP
273
4
SVP
295
4
 
CCOO
137
2
CCOO
137
2
 
UGT
99
1
UGT
58
0
-1
 
 

Proposamenetan eta ekintza sindikalean mantendu dugun koherentzia eta konpromisoari emandako babesa eskertu nahi diegu LABekin bat egin duten guztiei.

Aurrera begira, enplegua, euskararen normalkuntza, barne sustapenean aukera berdinak, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta zerbitzu publikoen defentsak gure konpromisoaren ardatz izaten jarraituko dute.

Halaber, Euskal Herriak behar duen aldaketa sozio-politikoaren alde lanean jarraituko dugu, alternatiba ezkertiar eta abertzalea eraikitzen.