2025-12-18
Blog Page 1091

LABek LANBIDEko lan-baldintzak eta zerbitzu publikoaren baldintzak hobetzeko hitzarmena sinatu du

Gaurko mahaian Administrazio Orokorreko Mahai Sektorialaren aurreakordioa adostu da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoko langileen berariazko zenbait alderdi arautzeko. Prozesu luzea izan da, hiru urte baino gehiago iraun baitu, eta jatorria enplegu-politika aktiboen transferentzian du. Transferentzia hori Patxi Lopezen gobernuak negoziatu zuen, baina eskualdaketa oso modu lardatsean egin zen.

Transferentziak eta berori egin zen moduak, oso luze jo duen lan-gatazka bat sortzeaz gain, eztabaida sortu du enplegu-politiken transferentziaz (aktiboena eta pasiboena) eta zerbitzu hau gure herriaren beharren arabera kudeatzeko beharraz; are gehiago krisi garaietan.

Lan-arloari dagokionez, gogoan izan behar da Eusko Jaurlaritzak 918 lanpostuko plantilla onartu duela orain dela gutxi, hasierako proposamena 714koa izanik. Beraz, lanpostu berriak sortuko lirateke.

Langileek etengabeko mobilizazioak eta grebak egin dituzten aldi honetan, LABek bost errebindikazio-ardatz izan ditu une oro:

• Lan-baldintzak mantentzea.
• Zeuden lanpostuak bermatzea.
• Kaleratzerik ez egotea.
• Lanbide zerbitzua beharren arabera garatzea.
• Kalitatezko Zerbitzu Publikoa bermatzea.
 

Administrazioak mahai gainean jarri duen azken proposamenak hobekuntza hauek jasotzen ditu:

• Ordainsariak mantenduko dira; ez da soldatarik galduko.
• Ez da kaleratzerik egongo. Birkokatzeko akordioa.
• Orientazio eskalako lan-poltsa bat sortuko da.
• Atera irekitzen zaio lan-kontratudunen funtzionarizazioari, eta epea jartzen da akordio hori gauzatzeko. 
• Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren programako aldi baterako langileak mantenduko dira, eta, horrekin, aldi baterako enplegua bermatzen da. 
• Jarraipen Batzordea sortuko da, langileen ordezkari guztiekin. 
Gure iritziz, proposamen honek jasotzen ditu LABek eta langileek azken aldi honetan planteatutako oinarrizko eskakizunak eta, gainera, atea irekitzen du langileen ordariek parte har dezaten funtsezko eztabaida batean: Lanbideren berrantolaketa herri honen beharren arabera.

Akordio honek oinarriak jartzen ditu herri administrazioan azken aldian izan diren gatazka luze eta handienetako bat ixteko, baina gogoratu behar dugu langileen mobilizazioa ezinbestekoa izango dela akordioa inplementatzeko.
 

 

 


Adinekoek bizi duten egoera aldatzeko Erakundeen inplikazioa beharrezkoa da


Bihar, urriak 1, Adinekoen Nazioareteko Eguna da. Egun hau aitzaki hartuta LABeko pentsiodunen eta adineko pertsonen arlotik Erakundeei gure beharrei erantzun diezaiela exigitzen diegu. Garaia da erakundeak inplika daitezen eta ez daitezen mugatu adierazpenak, azterketak, liburuak… argitaratzera egun jakin batzuetan, beren burua zuritu asmoz. 

Hitzetatik ekintzetara pasatu eta medioak jarri behar dira gure arazoei irtenbidea emateko eta ez jarraitzeko, ohiko moduan, murrizketa bidez zigortzen (osasun-berrordainketa, pentsioak aldatzeko mehatxua, eros-ahalmena galtzea, egoitzetan eta eguneko zentroetan plaza gutxiago izatea,..).

Duela bi urte, Adineko eta Pentsiodunen Eskubideen Karta egin genuen, honen helburua baldintza duinetan bizi modu hobe bat aurrera eramatea ahalbidetuko zuten oinarriak jartzea zen. Erakundeei bere egitea exigitzen diegu.

Lanean jarraitzen dugu Karta honetan jasotzen dena errealitate egin dadin. Horren garrantzitsuak diren atalen alde lanean eta mobilizatzen dihardugu:

• Bizi duinerako eskubidea: norberaren independentzia, behar besteko diru-sarrerak, gure baldintza fisikoei egokituriko etxebizitza, elikagaien bermea, jantziak,… Baita gure kultura eta hizkuntza eskura izateko eskubidea ere.
• Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna eskubide eta betebeharrei dagokionean: atsedenaldirako eskubide ber-bera, etxeko betekizunak berdintasunez egiteko eskubidea eta adineko pertsonen kontrako tratu txarren aurka egitea.
• Babes eta Gizarte Segurantzako Euskal Sistema, doakoa eta kalitatekoa den osasungintza publikoa izateko eskubidea.
• Gure baldintza fisikoei egokitu etxebizitza; eskuragarritasuna eta mugikortasuna etxebizitzan eta haren inguruan.
• Gure pentsioak Euskal Herrian antolatu eta kudeatu behar dira. Bizi, lan eta kotizatu dugun lekuan adostu behar dira pentsioen inguruko gai guztiak.
• Zerga-sistemak progresiboa izan behar du: hartan, gehien daukatenek eta gehien irabazten dutenek gehiago ordainduko dute. Justizia sozialean oinarritutako sistema bat exigitzen dugu.
• Parte hartzeko eskubidea: eragiten diguten gai guztietan partaide izateko eta erabakitzeko dugun eskubidea errespetatu behar du. Gure problematika, gabeziak eta premiak ezagutzen ditugunok parte hartzeko eta kontsultatuak izateko eskubidea aldarrikatzen dugu.
• Gorago aipatu ditugun eskubideen alde egiteaz gain, egoerako bestelako dinamikak eskatzen ditu:, hala nola 1000 euroko gutxieneko pentsioa bermatze aldera, berrordainketari ezetz esatea eta kalitatezko sanitate publikoa ororentzat eskatzea.

Erakundeen aldetik ez ditugu hitz politak behar, gure erralitatea aldatzeko kompromisoak baizik. Eta hau lortzeko lan egin dugu, lanean ari gara, eta hala egiten jarraituko dugu, kalean izango gara.

Honengatik guztiarengatik, LABek, bihar, adineko pertsonei duintasunez bizitzeko dagokien eskubidea eta haien premiak bete daitezela aldarrikatuko du. Eta erakundeak interpelatuko ditugu Babes eta Gizarte Segurantzaren Euskal Sistema sortzeko behar diren urratsak eman ditzaten.
 

 

 

Enplegua defenda dezagun, Kutxabank publikoa

Gregorio Villalabeitia, Kutxabank-eko presidenteak gaur, hilak 30, Bilboko Euskalduna Jauregian egin diren jardunaldietan parte hartu du. Jardunaldi hauek aitzaki hartuz, LAB, ELA eta ASPEM sindikatuok kontzentrazioa egin dugu enplegu suntxiketa salatu eta kutxabanken publifikazioa exigitzeko.

PNV, PP eta PSEk euskal kutxak likidatzea eta Kutxabank pribatizatzea erabaki zutenetik, egoera okerrera doa.

Caja Sur erosteak etengabeko gastua suposatzen du, ehunka milioi euro gastatzen ari dira diru hori euskal sare produktiborako guztiz beharrezkoa denean, eta guzti honi kudeaketa tamalgarria gehitu behar zaio, zeinek zalantzan jartzen duen banku beraren bideragarritasuna.

Orain arte esan dugun bezala, guzti hau ez da kausala, eta ez da kausala ere alderdiek bankuaren zuzendaritzan jarri dituzten pertsonak erabakiak hartzen. Kutxen legea aldatu da aurrezkiak akziodun gutxi batzuen mesedetarako erabiliak izan daitezen, hauek, arinago edo beranduago entitatearen akzioen jabe egingo dira. Zuzendaritzan Billalabeitia bezalako pertsonak jarri dira, zeinen perfil profesionala oso zalantzazkoa den, baina bere interesak banketxe handienaren hurbilekoak dira, eta bandejan jarriko dizkie inbertsore pribatuei orain Fundazio bankarioen esku dauden kutxabanken akzioak.

Inbertsore pribatuei gaizki saltzen eta oparitzen ari zaizkie aktiboaketa Kutxabank deskapitalizatzen ari dira akzioen saltzea inposatzeko edo kapitala gehitzeko bankuaren kontrola beste entitate bati emateko.

2014 urte bukaeran, Kutxabankek akordioa sinatu zuen Lone Star firmarekin bere kartera inmobiliariaren erdia saltzeko 930 milioiren truke, horren barne zihoazen aktiboak 2000 milioiren balioarekin.

Euskaltelen akzioak %67tik %25era saldu ziren, Iberdrolaren akzioak %2873 gutxitu ziren, Natra, Zeltia, Bodegas Bilbainas, NH Hoteles, Iberamatica, CAF, Egia eta Zihurko bezalako enpresak saldu dira, Bilboko Gran Viako lokala saldu da, Donostiko Garibay kaleko lokalaren zati bat, bai Getarian ere… Kutxabank sortu zenean, 266partizipada zeuzkan 4500 milioitan, eta 118 enpresetan 3000 euroko karterarekin geratu da. Aktiboak saltzeak zuloak tapatzeko, gaurko egoera salbatzeko baino ez du balio, etorkizunean pentsatu gabe.

Aurrekari guzti hauekin, eta Caja Surren mehatzu berriekin kreditu hipotekarioen zoru klausula dela eta, negozioa mantentzeko modu bakarra, aurrezteko ahalmen gutxien dutren bezeroei gehiegikeriak egitea komisioen bitartez, eta orain plantilla gutxitu nahiarekin baino ez da konpontzen.

Billalabeitia Jauna patronalaren egoitzetatik eta hedabideetatik dabil zein ongi egiten ari den esaten, ez da sindikatuokin esertzen, eta ez du inongo planik lanpostuak mantentzeko.

Ez dugu onartzen inondik inora Kutxabank bezalako entitate batek lanpostuak hondatzerik eta ez dugu onartzen egoera honetara ekarri gaituen pribatizazio prozesua. Etorkizuneko Kutxabanken akzioen erosle pribatuek ezin izan dite Billalabeitia bezalako aliatu hoberik izan lan zikina egin ahal izateko. Gaur hemen mobilizatu gara eta mobilizatzen jarraituko dugu enplegua hondatzearen aurka eta Kutxabanken pribatizazio prozesuan atzera egitearen alde.
 

 GOYO, NORA DARAMAZUE KUTXABANK? [EUS][CAS]

 

 

LABek Carrefourren jazarpen sindikala salatu du Gasteizen

0

Carrefour supermerkatuaren jazarpen sindikala salatu du LABek Gasteizko Gorbeia merkatal zentroan. Zuzendaritzak darabilen politika salatuz kaleratzerik ez egotea eskatzen duten parkarta jarri du sindikatuak Carrefourren aurrean.

 

 

 

Zorionak Catalunya! Independentzia bidean mugarri berria jartzea lortu duzue


Kataluniarrek egindako bidea eta lortutako emaitzak ospatzeko eguna dugu gaurkoa. Atzoko hauteskundeetan, herritarrek, hemendik aurrera zer izan nahi duten bozka bidez esateko aukera izan zuten. Eta hala egin dute. Asteetan, Estatutik zabaldu nahi izan dituzten beldur diskurtsoei bizkarra emanez, jorratu nahi duten bidea bestelakoa dela adierazi dute argi eta garbi. Emaitza, parlamentuan independentziaren aldeko alderdiek gehiengoa lortu izana.

Bozka bidez Kataluniako prozesuak independentziarako bidean mugarri berri bat ezartzea lortu du. Asko da lortutako, baina luzea da aurretik duten bidea. Orain gehiengoaren babesarekin Katalunia independente egiteko prozesuak aurrera jarraituko du. Herriak egin du hau dena posible eta helmugaraino iritsi nahi badugu herriaren protagonismoa ezinbestekoa izango da. Gaurtik aurrera, herritarrek emandako bultzadarekin, independentzia lortze bidean urrats berriak diseinatu eta jorratzeko unea da.

 

 

Fumbarri, sinestezina baina egia

0

Gaur, irailak 28, beste istripu bat egon da eta langile bi daude zaurituta. Antza denez, zulo batean sartu behar izan dira bertako hondarrak garbitzera. Bi langileak zuloan zeudela, ez dute produkzioa eten eta galdara batek eztanda egin du zuloaren gainean. Denbora daramagu LABen Durangoko Fumbarri enpresako egoera eta, batez ere, bertako arduradunen utzikeria salatuz langileon lan osasuna eta segurtasunari dagokionean.

Enegarren aldiz, ekainean esan genuen bezala, Silikosi kasu ugari azaldu dira bertan eta enpresak ez dauka egoera horren aurrean dagokion arduraz jokatu. Ondorioz, fiskaltzak akusazio penal bidez, diligentziak hasi zituen Durangoko Epaitegian.

Hori larria ez, eta 3 hilabetetan 2. laneko istripua gertatu da gaur goizean bertan. Azkenekoa ekainaren 24an izan zen eta subkontrata batetako langile bat helikopteroan eraman behar izan zuten ospitalera, buruan kolpea jasota.

Argi dago, prebentzio neurri ezak nabariak direla kasu honetan, eta Fumbarriren kasuan, zoritxarrez, beste behin esan beharko…

LAB sindikatuak, istripu hau eta enpresa honetan lanerako dauden baldintza prekarioak ozen salatu nahi ditugu. Bide beretik, enpresari, behingoagatik, dagokion erantzukizuna onartu eta prebentzio plan egokiak ezarri ditzala eskatzen diogu; baita horretarako beharrezko diren inbertsio guztiak berehala egiteko ere.

Gainera, gaurko istripuari dagokionez, dagokion errua onartzeko eta langileekiko errespetuz jardun dezala exijitzen diogu.

Bukatzeko, LAB sindikatuak, zauritutako langileei gure babes eta elkartasun osoa helarazi nahi diegu.
 

 

 

ALTERNATIBEN HERRIA – Programa laburpena

Hilabete askotako lanaren ostean Alternatiben Herria ekimenak badu bere programa. Triptiko honetan urriaren 24ean Bilbon izango diren hainbat ekimen jasotzen dira. Ekimen berriak lotzen ari gara eta beraz, egitaraua luzeagoa izango da. Datozen egunetan egitarau osoaren berri emango dizuegu.Bitartean programa irakurri, gustuko ekintzak apuntatu eta urriaren 24an Bilboko ALTERNATIBEN HERRIAN elkar ikusiko dugu!

Hilabete askotako lanaren ostean Alternatiben Herria ekimenak badu bere programa. Triptiko honetan urriaren 24ean Bilbon izango diren hainbat ekimen jasotzen dira. Ekimen berriak lotzen ari gara eta beraz, egitaraua luzeagoa izango da. Datozen egunetan egitarau osoaren berri emango dizuegu

Bitartean programa irakurri, gustuko ekintzak apuntatu eta urriaren 24an Bilboko ALTERNATIBEN HERRIAN elkar ikusiko dugu!





RESUMEN PROGRAMA LABURPENA
[PDF]

 

 

 

Suitzatik Euskal Herrira bizi dugun momentu politiko, ekonomiko eta soziala ezagutzera

0


Suitza eta Euskal Herria gaur elkarrengandik gertuago gara. WOZ aldizkari ezkertiarraren jarraitzaile diren hainbat irakurle bisitan izan ziren gurean pasadan ostiralean. Raul Zelik idazlea buru hartuta, sindikalgintza eta politikan aritutako kideek osatu zuten taldea. Suitzatik Euskal Herrira etorri dira, bizi dugun momentu politiko, ekonomiko eta sozialaz interesatuta. 

LAB sindikatutik harrera egin diegu arratsaldean, Ainhoa Etxaide idazkari nagusia eta Gaizka Zuriarrain nazioarteko harremanetako lantaldeko kidea izan dira eurekin.

Informazio trukerako ez ezik iritzi eta ikuspegiak partekatzeko abagunea izan dute bileran. Ez da etortzen diren lehen aldia, eta aurrers begira ere harremanetan izateko interes osoa agertu dute guztiek.
 

 

 

Patronalak eta UGTk Nafarroako metalgintzako langileen lan baldintzak okertzen dituen akordioa bilatzen dute

0

Gaur, irailaren 25, Nafarroako metalgintzako mahaiko bilera berria burutu da. Bertan, bai patronalak eta baita UGTk ere, Nafarroako metalgintzako langileen lan baldintzak okertzeko akordioa daukatela frogatu da. Patronalak argi utzi digu: soldata igoera minimoak, berez handia den malgutasuna handitzea, kontratazio berriei soldata baxuagoak, eta gaur egungo hitzarmena hobetzen duen edukirik ez. Azken finean, patronalaren irabaziak bermatzea beste helbururik ez duen hitzarmena adostea.

LABek, mobilizazioen aldeko apostua berresten du, patronalaren eta UGTren asmoei aurre egiteko, ahal den mobilizazio zabalenak egin behar ditugula uste dugu, sindikatuen propsamenetan agertzen diren eduki amankomunen alde. Bereziki ELA eta CCOOri luzatzen diegu deialdia.

CCOOk zer egingo duen erabaki behar du: edo patronalaren eta UGTren txontxongilo papera hartu orain arte egin duen moduan, edota langileen lan baldintzen defentsan inplikatu.

Soilik sektoreko 30.000 langileak aktibatzea lortzen badugu, lan erreformari aurre egingo dion lan hitzarmen duina eskuratzeko moduan egongo gara, soldata igoera duinekin, diskriminaziorik gabekoa, eta Nafarroako langabezia eta desberdintasun soziala murriztuko dituena.