2026-07-03
Blog Page 1053

Nafarroako Aldaketaren Gobernuaren lehen urtearen balantzea ezin da ontzat eman


Politika Sozialeko arduradun Bea Martxuetak eta Nafarroako bozeramaile Igor Arroyok Aldaketaren Gobernuaren lehen urteaz LABek egiten duen balantzea ezagutzera eman dute. Erregimenak 30 urtez ezarritako politikak aldatzeak denbora eskatzen duela aitortuta ere, LABen ustez Aldaketaren Gobernuaren lehen urtearen balantzea ezin da ontzat eman.

Arlo politiko, sozial, kultural eta sindikalean egondako aurrerapausu demokratizatzaileak dira aipagarrienak: apartheid politiko, sozial, sindikal eta kulturalaren amaiera; euskal kulturaren errespetua, Euskal Herriko gainontzeko lurraldeekiko harremanen normalizazioa; 36ko biktimen nahiz Estatuko biktimen aitortza (puntu honetan beharrezkoa litzateke jarrera aktiboagoa nafar presoen sakabanaketaren aurka); abortorako eskubidea osasun sistema publikoa; hainbat pribilegioen ezabaketa, esaterako Opus Deiko unibertsiateko langilen aseguru mediko pribatuaren ordainketa diru publikoarekin (halere deribazioetarako hitzarmena mantendu egiten da)

Halere, eskubide demokratikoen urraketak dirau bi arlotan. Alde batetik, VW bezalako enpresa handietan diskriminazioa mantentzen da: UGT eta CCOOeko afiliatuak besterik ez dira kontratatzen, gehienak gizonak. Beste alde batetik, Vascuenceren Legeak ezarritako eta gerora UPNren Dekretuak areagotutako hizkuntza eskubideen urraketa mantentzen da; Gobernua lobby euskarofoboen aurrean jarrera epela erakusten ari da.

Politika sozialetan ere nolabaiteko bultzada aitortu beharra dago, nahiz eta populazioaren beharrak asetzeko ez nahikoa den. Bermatutako errentari dagokionez, argi-itzalak ditu Gobernuak aurkeztutako egitasmoak: inbretsio handiagoa eta hobekuntzak adingabekoak dituzten familientzat, murrizketak familiarik ez dutenentzat.

Politika ekonomiko eta laboralari dagokionez, berriz, ez da aldaketa esanguratsurik eman. Plan Moderna zenarekiko kontrol publikoa berreskuratu bada ere, RIS3 berrian planteatutako garapen ereduak Europar Batzordeko irizpide konpetitiboak jarraitzen ditu. Bestalde, Gobernua sostengatzen duen lau indar politikoek ez dute aurrekoek ezarritako politika fiskala behar bezala zuzendu eta ondorioz ez dago diru nahikorik politika publikoen garapenerako. Azkenik, lan harremanetarako eredu berri baten eztabaida lideratzeko eskariari entzungor egin dio Gobernuak eta Elkarrizketa Sozialaren Kontseilua mantendu du ordezkaritza sindikalaren %49arekin (UGT eta CCOO).

Administrazioari dagokionez, ez aurrera ez atzera dago, paralisi batean murgilduta: ez da martxan jarri administrazioaren erreforma demokratikoa eta burokraziaren murrizketa; negoziazio kolektiboan, sindikatuok geure proposamenak aurkeztu eta 10 hilabetera ez da martxan jarri negoziazio egutegirik; ez dago inbertsio esanguratsurik pertsonalean ez eta azpiegituretan ere; LPEak ez dira negoziatuak izan eta ez nahikoak dira.

Gauzak horrela, aldaketa prozesua geldialdi batean dago eta Akordio Programatikoa sinatu duten alderdiek berau berraktibatzeko neurriak hartu beharko lituzkete: legegintzaldiaren bigarren urtea klabea da aldaketa langileen bizi baldintzetan nabaritu dadin.

Eragile sozialek ere badugu gure ardura, aldaketa sozialaren alde ekin behar dugu orokorrean nahiz arloz arlo.
 

 

Lanuzte berriak irailaren 13tik aurrera Euskotrenen

0


Lan-baldintzei eusteko tren gidarien lan-talde finkoa handitzea eskatuz Euskotreneko Batzorde iraunkorrak tren alorrean gidaritza funtzioak dituzten Amara eta Arasoko lan-egoitzetako langileak lan-uztera deitu ditu. Lanuzteak, Amarako lan-egoitzako langile kaltetuen batzarrak berretsiak, irailaren 13tik 17ra eta 19tik 24ra luzatuko dira.

BATZORDE IRAUNKORRAREN OHARRA

2016ko abuztuaren 30ean Euskotrenen Batzorde iraunkorrak tren alorrean gidaritza funtzioak dituzten Amara eta Arasoko lan-egoitzetako langileak lan-uztera deitu ditu honako egunetan: Irailaren 13,14,15,16,19,20,21,22 eta 23an 07:00etatik 09:00ak arte eta 18:00etatik 20:00ak arte; irailaren 17 eta 24ean 10:00etatik 12:00ak arte eta 18.00etatik 20:00ak arte. Lan-uzteok Amarako lan-egoitzako langile kaltetuen batzarrak berretsiak izan dira.

Lan-uzteak deitu izanaren arrazoien artean Zuzendaritzak Hendaia-Lasarte eta Amara-Zumaia lerroetan emango den tren maiztasunen igoeraren aurrean proposatzen duen lan-taldearen handitze eskasa da, gaur egun tren-gidarien lanaren garapen zein lan baldintzei eusteari begira.

Beste arrazoietako bat Zuzendaritza Araso izango den lan-egoitza berrira bilduko den langile taldeari zuzendutako garraio planik ezarri nahi ez izatea da.

Grebaren azken arrazoia negoziazioetan Zuzendaritzak izandako jarrera zurruna da, alde sozialak zerbitzuaren fidagarritasuna, ikuskatze-trenak zein lan- taldearentzako garraioa bermatzen zuten proposamenak sistematikoki baztertu dituenean.

Finean, lan-uzteen helburua lan-baldintzei eusteko tren gidarien lan-talde finkoa handitzea da, eta Arasoko langileek lanera biltzeko garraio publikoa eduki ahal izatea. 

 

 

 

Errepresio sindikala ez da ongi etorria!



Ostiral arratsalde hontan, LAB sindikatuak CGT sindikataren delegatuei "ongi etorri" bat eskaini die, LABen aurka egindako erasoa salatzeko. 20 bat militante, banderola eta afitxekin, Lan Burtsako sarreran kokatu dira CGTko kideak batzarrera sartu diren momentuan.

LABentzat CGTek bi diskurtso ditu, alde batetik kanpotik etortzen den errepresio sindikalak salatuz bainan bestalde saiatuz LABen kandidatura ezeztatzea TPE hauteskundeetan eta horrela erasotuz oinarrizko eskubideak.

Hori salatuz LABek 3 gauza agertarazi nahi ditu:

1- edozein errepresio sindikala onartezina dela esan.

2- eskertu eta sustengatu , ulertezina eta onartezina den gauza dela salatzen duten CGTko kide guziak.

3- bestalde, sindikatu, aktore sozio ekonomiko, politiko, kultura eta hizkuntzari lotuak diren guztiak deitzen ditugu langileekin batera gure prentsa aurrekoan parte hartzea irailaren 10ean Lan burtsan.

 

 

 

 

Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek greba mugagabeari hasiera eman diote

0


Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek gaur eman diote greba mugagabeari hasiera. Hain zuzen ere, enpresak langileen eskaerei eta hilabeteetako borrokari entzungor egin ostean urrats berri bat ematea besterik ez zaie geratu. Guggenheim Bilbaoko hezitzaileek orduko 5,35 eurotako oinarrizko soldata kobratzen zuten. Euren lan baldintzak hobetzea eskatu dute langileek eta enpresak, denak kaleratu ditu erantzun moduan.

18 lanpostu suntsitu dituzte Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilboko Udalaren babesarekin. Hau da Bilboko Guggenheim Museoak eta Eusko Alderdi Jeltzaleak guztion artean ordaintzen ditugun zentro kulturaletako laneko prekarietateari ematen dioten konponbidea, grebalarien lanpostuak ezabatu, euren kalitate eta bikaintasun eredua zein den argi utziz.

ALBISTE GEHIAGO
 
{module[648]}

 

 

 

Prekarietatearen aurrean, ezinbestekoak dira neurri eraginkorrak kalitatezko enplegua sortzeko

Abuztuan Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeziak gora egin du. Datu ofizialen arabera 182.013 pertsona daude langabezian, uztailean baino 943 gehiago. Aurreko hilabeteetako datu postiboak atzean utzi eta udaren amaiera adierazten dute datu hauek. Hala ere, aurreko hilabeteetan salatzen genuen moduan, aipatu beharra dago azken aldian, baina bereziki, uda garaian sortzen diren enpleguak oso prekarioak eta epe motzekoak izaten direla.

Abuztuan Hego Euskal Herrian erregistratutako langabeziak gora egin du. Datu ofizialen arabera 182.013 pertsona daude langabezian, uztailean baino 943 gehiago.

Hego Euskal Herrian langabeziak gora egin badu abuztuan, bilakaera desberdina izan da EAEn eta Nafarroan; EAEn langabezia 1.650 pertsonatan hazi den bitartean Nafarroan 707 pertsonatan gutxitu da.

Aurreko hilabeteetako datu postiboak atzean utzi eta udaren amaiera adierazten dute datu hauek; turismoarekin loturiko zerbitzuetan kontratatutako hainbat langileren kontratu amaiera, industrian uda garaian ordezkapenak egiteko kontratatutako langileen kontratu amaiera, …

Hala ere, aurreko hilabeteetan salatzen genuen moduan, aipatu beharra dago azken aldian, baina bereziki, uda garaian sortzen diren enpleguak oso prekarioak eta epe motzekoak izaten direla.

Bestalde, hilabetez hilabete areagotzen ari da epe luzeko langabezia eta horren ondorioz langabeziagatiko babes sistemak eskaintzen duen estaldura tasa geroz eta ahulagoa da. Gaur egun 3 langabetik 1ek baino gutxiagok jasotzen du langabezia prestazioa.

Azkenik, aipatu beharra dago langabeziarena baino kezkagarriagoa dela Gizarte Segurantzako afiliazioak EAEn izan duen bilakaeraren datua; langabezia 1.650 pertsonatan hazi den bitartean, Gizarte Segurantzako afiliazioa 10.787 pertsonatan gutxitu da, %1,18.

Beraz, datu hauek garbi erakusten dute pobrezia eta prekarietatea zabaltzen ari direla gizartean, langile eta langabeen artean, eta ezinbestekoa dela neurri eraginkorrak hartzea kalitatezko enplegua sortzeko.

 

 

 

CGTk askatasun sindikala erasotu du

CGTk LABen aurka martxan jarritako prozeduraren harira sindikatu horren Pariseko kideen bisita izan dugu gaur Baionan. LABek ere hitzordu horretan present egon nahi izan du gure kexa azaldu eta CGTren jarrera askatasun sindikalaren aurkakoa dela salatzeko.

CGT sindikatuak epaitegiko bidera eraman gaitu TPE hauteskundeetan —2016ko Azaroaren 28tik Abenduak 12 arte dira— gure kandidadura ezeztatu eta anulatua izan dadin. Prozedura hau zabaldu ostean, Bordaleko Instanzia tribunalak, abuztuaren 4ean eman zuen bere erabakiaren berri. Hau da, epaileak, gure sindikatua “erregionalista” zela iritzita Akitania Berri euskalde mailan gure burua ezin dugula aurkeztu deliberatu zuen. Ez gatoz bat epailearen irakurketarekin beraz afera kasaziora eramatea erabaki dugu.

Gure iritziz, CGTren jarrera askatasun sindikalaren aurkakoa izateaz gain sindikatuen arteko oinarrizko errespetuari muzin egiten diola deritzogu. Epaileak CGTren argudioak kontutan hartu ez baditu ere, hauek jarrera diskriminatoria dugula leporatzen digute euskarari leku nagusia ematen diogulako eta elebitasuna erabiltzen dugulako. Bestalde gure sindikatuak balore errepublikarrak errespetatzen ez dituela eta izaera independentistari lehentasuna ematen diola argudiatu dute. CGTren aburuz, sindikatu baten proiektu politiko bat defendatu ordez langileen eskubideak defendatu beharko lituzke.

Epaile zein CGTren argudioak errefusatzen ditugu eta horregatik eskura ditugun bide guztiak erabiliko ditugu. Bide judizialaz gain, eraso larri honen aurrean eragile eta sindikatuen aldetik jasotako babesak askatasun sindikalaren aldeko dinamika martxan jartzeko aukerak zabal ditzake. Gure helburua argia da, LABen rola langileen alboan egotea deritzogu, langileen defentsan segitzeko eskubideari irmo eutsiko diogu.

 

 

 

SATeko burkideen bisita izan dugu

0


Andaluziar Herriko SAT sindikatuko burkideen bisita izan dugu gure Igarako egoitzan. SATeko ordezkaritza Oscar Reina eta Nazio zunzendaritzako beste hiru kideek osatu dute. Igarako egoitzan LABeko Idazkari Nagusia den Ainhoa Etxaide eta Nazioarteko erlazioetako Koldo Saenz eta Gaizka Zuriarrainekin elkartu dira.

Bilkuran egungo egoerari buruz hitz egin da, egoera horiek gainditzeko garatu beharrezko bideak e.a. aztertu dira. Sindikatuok eta sindikalistok jasaten ditugun errepresioak ere aztergai izan dira, Rafa Diez Usabiaga eta Andres Bodalo guztion gogoan egon direlarik. 
 

 

 

Greba Guggenheim Museoan lanpostuen defentsan eta prekarietatearen aurka

0

Guggenheim Museoko hezitzaileak lan baldintza duinen alde eta kaleratzeen kontra 9. greba egunean murgildurik dira gaur. Zuzendaritzak 18 langileren kaleratzea dakarren proposamena aurkeztu zuen azken bileran eta langileak ez daude prest hori onartzeko. Irailaren 5etik aurrera greba mugagabe bati hasiera emango diote. LAB, gaurdaino bezala, langileen ondoan izango da gatazka konpontzeko bide guztiak jorratuz.


  

 

 

Oiartzunen gertatutako azken heriotz istripua salatuz kalera irten gara

0

Oiartzunen gertatutako azken heriotzarekin 35 dira honezkero aurten Euskal Herrian lanean ari zirela hildako langileak. LABek, euskal gehiengo sindikalarekin batera gogorki salatu du gertatutakoa eta neurriak hartzea exigitu du. Heriotz hauek, gehienetan, lanean ematen den prekarietatearen isla dira. Ez enpresetatik, ez instituzioetatik ez da egoera honi aurre egiteko, edo gutxienez, gutxitzeko, tresna ez neurririk jartzen. Honen aurrean bada ordua etengabe goraka doan drama sozial honen aurrean planto egiteko.