2025-12-24
Blog Page 1048

ZATOZ! Leioako Herri Unibertsitatera

0


Herri Unibertsitatea herritik eta herriarentzako eraikitzen ari garen hezkuntza eredu berria da. Aurtengoan, martxoaren 14tik 16ra bitarte, autogestionatutako klase, eztabaida, asanblada eta tailerretan parte hartzeko parada izango da. Adibidez “Emakumea euskal askapen mugimenduan” izenburupean antolatutako mahai inguruan Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, hartuko du parte Itziar Aizpurua, Arantza Arruti eta Onintze Enbeitarekin batera.

Egungo hezkuntza gero eta merkantilizatuago eta elitistagoa da, horregatik bestelako hezkuntza eredu berri baten beharra gero eta nabarmenagoa da. Zentzu honetan Herri Unibertsitateak jakintzaren kolektibizaziorako apustua egindu eta klase, hitzaldi zein eztabaidetan landuko diren edukiak, besteak beste, gaur egun, Euskal Herrian, dagoen problematika sozialaren inguruan izanen dira.


 

 

 

Oztopoz betetako bidea Osakidetzako EPEa gainditu dutenentzat

0

Osakidetzako 2014-15 EPE prozesuak urrats berria eman du gaindituen zerrendak argitaratu eta merituak egiaztatzeko epea ireki ondoren. Baina, berriro ere, Osakidetzaren aurreikuspen falta eta milaka eta milaka izangaieikiko errespetu falta ezin argiago gelditu egin da.

Hilabete luzeak itxaron eta gero –EAEn den EPE prozesurik luzeen eta korapilatsuenean- Osakidetzak astebete eskaseko epea ezarri die gainditu duten pertsonei euren merituak egiazta ditzaten. Aurreikuspenik eza hain nabarmena da, ezen Basurtoko Ospitalean bertan atzo merituak egiaztatzea ezinezko izan baitzen zentroko pertsonal arloa ez zegoelako horretarako prest.

Epe laburraz gain, izangaiei eskatzen zaien prozesu oso konplexua da: lehenengoz datuak idatzi behar dituzte interneten bidez eta gero, paperezko orri bat modu presentzialean aurkeztu eta erregistratu.

Honek guztiak, berez oso korapilatsua den bidea are gehiago konplikatzen die Osakidetzako EPEotan parte hartzen dutenei. Zein da oztopo hauen guztien helburua eta arrazoia? Osakidetzaren asmoa prozesutik at klabe, epe eta eskaeren labirintoan galdutako ehunka izangai uztea al da? Hori bai, tasak ordainduta daudenean.

Bestalde, ezin ahaztu aurreikuspen eta langile zein baliabide materialen gabeziak pertsonal saileko langileei eragiten dien gain lan karga eta estres egoera, ezintasunetik abiatu behar direnean zalantzek eta nerbioek jota hurbiltzen diren milaka pertsonei arreta eman behar dietenean.

Honekin ondoriozta dezakegu Osakidetzako EAJren kudeatzaileek egoera hauei aurre egiteko daukaten gaitasun falta.
 

 

 

Baliogabetzat jo dute Panda Securityko langile baten kaleratzea

0

Martxoaren 10ean izan dugu, pasa den urriaren 9an lankide batek jasandako kaleratzea baliogabetzat jotzen duen epaiaren berri. Kaleratutako lankidea gure atal sindikaleko kide zen eta LABen hautagaitzaren parte izan zen azken hauteskunde sindikaletan. Gainera, kaleratu zutenean, jardunaldi murrizketua zuen zaintza legalagatik. 

Epaiak baliogabetzat jotzen du kaleratzea eta kaleratutako langilea berronartzeko eskaera egiten du. Gainera, Pandan zuena baino kategoria altuagoa onartzen zaio, baita hitzarmena eta erreklamatzen zuen aintzinakotasuna ez xurgatzea ere.

Kaleratze injustuaren aurrean LABek eta Pandako langileek egindako borrokari esker lortutako garaipena da honako hau.
 

 

 

Sindikalgintza Birpentsatzeko prozesuak aurrera darrai

Joera sozial eta ekonomikoak aldatzen ari dira eta errealitate berriak sortzen. Beraz errealitate berri horretara egokitu nahi eta behar ditugu langile mugimenduaren indarra eta borroka. Norabide egokia bilatu asmoz ekin zion LAB sindikatuak Birpentsatzen prozesuari eta gaur aurrera pauso berriak eman ditugu.

Galdera askori erantzun behar zaie honelako ariketa egin ahal izateko, elkarren artean itxurazko konexiorik ez duten egoera sozial eta laboralen artean harreman handia baitago. Azterketa horretan sakonduz, neoliberalismoari eta gaurko austeritate politikei aurre egingo dien sistema berri bat eraikitzeko estrategia berrietan pentsatu beharra dago. Eta betaurreko moreak jantzita hasi behar dugu gogoeta nahiz ondorioak idazten.

Horregatik gaurko mintegiari 4 helburu nagusi jarri dizkiogu: Sindikatuaren jarduera aztertzea genero ikuspegitik, Birpentastzen prozesuan emakumeen ekarpena jasotzea, sindikatuko emakumeen parte hartze aktiboa sustatzea eta emakume militanteon ahalduntzean lagunduko duten esparru espezifikoak eskaintzea.

Gaurkoan Uzuri Aboitiz Hidalgo Emagineko eta Potxuak Martxaneko kidea izan da hitza hartzen lehena eta sindikalismoari kritika egin dio ekonomia feministatik. Ondoren LABeko zeharlerroetako arduradun Izaskun García Bordagaraik LABen eraldaketa eta prozesuaren aurrekariak aipatu eta erronkak mahai gainean jarri ditu.

Interbentzioak amaitu ostean eztabaidari bide eman zaio lantaldeka eta mintegian parte hartu duten emakumeen gogoetak jaso dira 4 lerro nagusiren inguruan: ekintza sindikala, formazioa, antolaketa eta komunikazioa.

[BIR]pentsatzen
Sindikalgintza Birpentsatzeko prozesuak aurrera darrai

 

 

 

Azpikontratazio eta segregazioaren kontra mobilizatuko gara Tecnichapan

0


104 langile dituen eta osagai metalikoak egiten dituen Igorreko Tecnichapa enpresako langileak mobilizazioak hasiko dituzte, enpresak eta Velatia-Ormazabal talde osoak hartutako erabakiak salatzeko. Erabaki hauek azpikontratazioan eta segregazioan oinarritutako enpresa eredura bideratuta daude. Astelehenetik hasita, 13:45etatik 14:00etara kontzentrazioa egingo dute egunero, Igorreko enpresa-atarian.

Alde batetik, talde berekoa den Ormazabal enpresak denbora darama soldadura atala Ormazabaletik Tecnichapara pasatzeko asmoarekin, erabaki honek 40 langileri eragingo diolarik. Gaur egun oraindik lekualdatze hori aurrera eraman ez den arren, enpresak ez du bere asmoa alboratu eta erabaki horren aitzakipean Ormazabaleko langileak Tecnichapari lagatzen ari da, irregulartasunean eroriz.

Gainera, aste honetan, Tecnichapako Zuzendaritzak enpresa Batzordeari jakinarazi dio, Zamudion enpresa berri bat sortu eta bertara Tecnichapako Dibertsifikazio saila eta honi lotutako 40 langile eramateko asmoa. Honi gehitu behar zaio enpresak egiten duen azpikontratazioaren erabilpen okerra, Lantegi Batuakeko langileekin adibidez. Pertsona ezgaituak lan munduan integratzearen aitzakipean, laneskua merketzea da bilatzen duena.

Lantegi Batuak enpresako langileek Tecnichapako langileek egiten duten lan bera burutzen dute margoketa, paneladora eta plegadora ataletan baina lan baldintza askoz okerragoekin. Ez da onargarria lan bera egiteagitik askoz gutxiago kobratzea.

Mugimendu hauen aurrean enpresak LABen eta langileen ezezkoa jaso du. Eta errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzeko helburuarekin prekaritatea eta gure lan baldintzen merketzea oinarri duen enpresa eredua inposatzen saiatzen bada, gure ezezkoa jasoko du berriz.

Ezin dugu ahaztu neurri hauek ez direla kasualitatearen ondorio. Neurri hauek segregazioan oinarritutako enpresa eredu batera bideratuta daude. Hau da, orain arte bi enpresatan (Ormazabal eta Tecnichapa) zentralizatzen zen negozio eta produkzioa sail eta enpresa ezberdinetan banatzea, horrela langileen kolektiboa banatu eta beraien jarduteko gaitasuna mugatzeko asmoz. Horregatik, zuzendaritzari jokatzeko modua aldatzeko exijitzen diogu.

LAB sindikatutik argi esan nahi dugu gu ez garela erabaki horren parte izango. Edozein aldaketa estrateegiko enpresarialek langile guztien lan baldintza eta lanpostuak bermatu behar ditu. Prekaritatearen aukera… ez azpikontratziorik, ezta segregazioarik ere! Zatitu nahi bagaituzte, batu egingo gara eta borrokan egingo dugu.
 

 

 

Borrokan lan kodigoaren erreforma apurtu arte


Atzo Baionako mobilizazioa handia izan da. Hala ere, ezin gara hortan egon eta ondoko egunetan, BORROKAN segitu beharko dugu. ADI EGON! Laster izango dira hitzordu berriak! 

KHOMRI LEGEARI EZ!
Lan eskubideak greba orokor bat balio du !

"El Khomri" legea Lan kodigoaren kontrako eraso berri bat da. Zer dio lege projektuak ??

"El Khomri" legea Lan kodigoaren kontrako eraso berri bat da. Lege hortan :

Lan auzitegiko ordain sariak MUGATUAK izanen dira.
35 orduak HAUTSIAK izanen dira.

Orduen anplitudeak EMENDATUAK izanen dira.
Kanporatzeak (bakarkakoak eta kolektiboak) ERREXTUAK izanen dira.

Ordu gehigarriak NORMALIZATUAK izanen dira, hauen paga emendatzea ttipitua izanen delarik.
Entrepresetako erreferenduma batzuen bidez, nagusiek sindikatak SAIHESTEN ahalko dituzte.
Lan eskubidearen suntsitze horren helburu bakarra lan merkatua liberalizatzea da.

– Macron Legearen ondotik,

– Erretretari buruz izan diren erreforma lazgarri guzien ondotik,

– Zerbitzu Publikoen suntsitze sistematikoen ondotik,

– Erreforma horrek lanaren legedia guzia hunkitzen du.

Lege honek nahi du :

Kanporatzeen kontrako babes indibidual eta kolektiboekin bukatu.

Langileen babes forma guziekin bukatu
Lan kodigoa arintzea eta sinplifikatzea ez du erran nahi suntsitzea !!

Lan kodigoari esker da langileek garantiak dituztela lan denborarentzat, haien osagarriarentzat eta babesa sozialarentzat. Lan kodigoak du arautzen lan harremanean izaiten ahal den menpekotasuna.

Lan kodigoak du arautzen langileen artean izaiten ahalko litaizkeen ezberdintasunak. Beraz, ez da lanbidearen eta lehiakortasunaren izenean, bainan bai bere onuran MEDEF-ak, gobernuaren laguntzarekin, nahi duela dena berriz hartu.

Hori guzia haiek eragin duten krisi ekonomikoaren aitzakiarekin. Lehen ministroaren arabera « XXI. mendean gira eta ez XIX. mendean». Hala baldin bada, gelditu guri berriz aspaldi pasatu den mende hartara eramaiten, eskubide guziak nagusieri emanez.

LAB-entzat gauzak argi dira. Sindikaten errola ez da gobernuarekin idaztea abantaila sozialen suntsiketa operazio txarrena. Bainan bai indar harreman bat sortzea da, klase borrokarena, lege proiektu hori behin eta betiko, bertan behera uzteko.

Orain, bakotxarengain da mobilizatzea, erreforma hori kendua izan dadin. Euskal Herrian iñoiz baino gehiago lan egin behar dugu negoziazio kolektibo espazio baten ukaiteko. Horren bidez indar harreman hobeago bat sortzeko, lan baldintzen hobetzeko helburuarekin.



DEITZAILEEN IRAKURKETA

Liste des organisations du collectif :
CGT Cheminots Hendaye et Saint Jean de Luz, CGT cheminots Bayonne, CGT hôpital, CGT
territoriaux Biarritz, LAB, Solidaires, Aitzina, AKM (Amis de Karl Marx), ATTAC Pays Basque, EELV (Europe Ecologie Les Verts), EH BAI, Ensemble Pays Basque, Indar beltza, La Commune, NPA Pays Basque, Parti de Gauche.

L ‘assemblée générale réunie ce jour à la Bourse du Travail de Bayonne à l’appel du collectif* communique :

– la journée de mobilisation pour le retrait total de la loi Travail est un succès : 3600 personnes à Bayonne, plus de 200 mobilisations dans l’État français, une centaine de lycées en grève, etc. ;

– cette mobilisation doit servir de tremplin pour continuer la lutte et forcer le gouvernement à retirer le projet ;

– pour cela, l’unité et l’engagement dans l’action de tous-tes est nécessaire : syndicats, associations, organisations politiques, collectifs citoyens, lycéen-nes, étudiant-es, salarié-es, retraité-es ou chômeur-ses ;

– la date du 31 mars est déjà actée mais l’assemblée est convaincue que d’autres actions et mobilisations sont indispensables et notamment le 24 mars (présentation du projet en conseil des ministres). De même, un travail d’information et d’explication sera fait auprès de la population, dans les entreprises., etc.

– une nouvelle assemblée ouverte à tous-tes se tiendra le vendredi 11 mars à 18 heures (Bourse du Travail à Bayonne) pour fixer les rendez-vous locaux et relayer les appels hexagonaux.

L’objectif est la préparation d’un mouvement d’ensemble reconductible jusqu’au retrait du projet de loi.

 

 

EAEko Heziketa Bereziko espezialisten lan zerrendak eguneratu behar dira

EAEko Hezkuntza sailak, berriro ere, bere hitza ez duela bete salatu nahi dugu. 2006tik eguneratzeko dugun hezitzaileentzako lanpostuen zerrenda trabaturik dago Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailean. 10 urte Heziketa Berezietako lanpostuen zerrenda eguneratu gabe, 10 urte leku-aldatze duin bat egiteko aukerarik gabe, 10 urte zeinu hizkuntzako langileak linboan galdurik, 10 urte zentro terapeutikoetako ezegonkortasuna mantentzen langileak kurtsoz kurtso aldatuz.

Hezkuntza Sailak konpromiso bakarra hartu zuen Heziketa Berezietako langileekiko eta ez du bete. Hezitzaileentzako lanpostuen zerrenda eguneratua eskatzen dugu.

Honetaz gain, Heziketa Bereziko irakasleek jasaten dituzten lan baldintza prekarioak salatu nahi ditugu (egonkortasunik eza, murrizketak, ratio igoerak…).

 

 

 

LANALDENeko langileen lanuzte eta mobilizazioak


Atzo, Lanalden telemarketing enpreseko langileek kontzentrazioak eta bi ordutako geldialdia egin zituzten (11:00etatik 12:00etara eta 17:00etatik 18:00etara). Arrazoia, enpresak hitzarmen kolektiboa eta langileen ordezkariekin hartutako akordioak errespetatzen ez dituela eta enpresa egiten ari den mehatxu, kaleratze eta zigorrekin amaitzea exijitzea.

Enpresa-batzordearen arabera, Naturgas (EDP) da egoeraren erantzule nagusia eta Lanaldeneko zuzendaritza, lan zikina egiten duena. Enpresa langileak mehatxatzen ari da eta langileen egoera prekarizatzen.

Martxoaren 14 eta 16an ere lanuzte eta mobilizazioak egingo dituzte.
 

 

 

Aldaketa lantokietara eraman dezagun, M19an kalera!




Zortzi hilabete pasa dira Nafarroako Gobernuan eta udal nagusietan aldaketa historikoa gertatu zenetik. Urratsak eman dira demokratizazioan, besteak beste, ordezkaritza sindikalaren %40aren bazterketari amaiera emanez, D eredua hautatzeko aukera berdintasuna ezarriz edota erakundetatik herritarren eskariekiko sentsibilitate handiagoa erakutsiz. Alabaina, ezin liteke esan aldaketa lantokietara iritsi denik. Langileok langabezia, prekarietatea, diskriminazioa eta eskubide murrizketak pairatzen jarraitzen dugu.

Horregatik, ezinbestekoa da lantokietan nahiz kalean mobilizatzea neurri zehatzen alde: 35 orduko lan astea, hileko 1200 euroko gutxieneko soldata eta 1080ko gutxieneko pentsioa, aukera berdintasuna edota zerbitzu publikoen garapena. Era berean, horrelako neurriak Nafarroan erabaki eta ezarri ahal izateko lan esparru propioa aldarrikatu beharra dago ezinbestean, unean uneko Espainiako Gobernuaren esku sartzerik gabe; izan ere, azken urteotan 17 nafar lege (gehienak, izaera sozialekoak) bertan behera utzi baititu.

LABek manifestazio handi bat deitu du martxoaren 19an, eskakizun hauei bultzada emateko. Langileriaren mobilizazioa erabakiorra izan zen aldaketa instituzionala ahalbidetzeko. Orain mobiliziora jo behar dugu, aldaketa, gehiengo langileriaren lan eta bizi baldintzetan gauzatu dadin lortzeko.

 
 
 
 

 



LAB NAFARROA

TWITTER
@LABnafarroa

FACEBOOK
LAB Nafarroa