2026-06-20
HomeEkintza SindikalaAldaketa lantokietara eraman dezagun, M19an kalera!

Aldaketa lantokietara eraman dezagun, M19an kalera!




Zortzi hilabete pasa dira Nafarroako Gobernuan eta udal nagusietan aldaketa historikoa gertatu zenetik. Urratsak eman dira demokratizazioan, besteak beste, ordezkaritza sindikalaren %40aren bazterketari amaiera emanez, D eredua hautatzeko aukera berdintasuna ezarriz edota erakundetatik herritarren eskariekiko sentsibilitate handiagoa erakutsiz. Alabaina, ezin liteke esan aldaketa lantokietara iritsi denik. Langileok langabezia, prekarietatea, diskriminazioa eta eskubide murrizketak pairatzen jarraitzen dugu.

Horregatik, ezinbestekoa da lantokietan nahiz kalean mobilizatzea neurri zehatzen alde: 35 orduko lan astea, hileko 1200 euroko gutxieneko soldata eta 1080ko gutxieneko pentsioa, aukera berdintasuna edota zerbitzu publikoen garapena. Era berean, horrelako neurriak Nafarroan erabaki eta ezarri ahal izateko lan esparru propioa aldarrikatu beharra dago ezinbestean, unean uneko Espainiako Gobernuaren esku sartzerik gabe; izan ere, azken urteotan 17 nafar lege (gehienak, izaera sozialekoak) bertan behera utzi baititu.

LABek manifestazio handi bat deitu du martxoaren 19an, eskakizun hauei bultzada emateko. Langileriaren mobilizazioa erabakiorra izan zen aldaketa instituzionala ahalbidetzeko. Orain mobiliziora jo behar dugu, aldaketa, gehiengo langileriaren lan eta bizi baldintzetan gauzatu dadin lortzeko.

 
 
 
 

 



LAB NAFARROA

TWITTER
@LABnafarroa

FACEBOOK
LAB Nafarroa
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gaur, berriro ere Udalhitzeko mahaia blokeatu dute EAJk eta PSEk, aurrerapausorik ez dutelako eman euskararen gaian zein zerbitzu publikoen kudeaketan

EAJk eta PSEek, Enplegu Publikoaren euskal Legearen moldaketaren eztabaida aitzakiatzat erabiliz, lan-hitzarmen batek jaso ditzakeen klausuletan ez dute aurrera egin nahi izan, eta merkantilizazioa...

HHEEetako zerbitzu orokorretako langileak beharra sortzen denean bertan ordezka ditzaten exijitzen dugu

Dagoeneko bi ikasturte oso daramatzagu Nafarroako Gobernuko haur eskoletako zerbitzu orokorretako langileen ordezkapenak egiteko arazo larriekin. Horrelako kontratazioak, egiten badira, oso berandu egiten dira, zoritxarrez. Eta batzuetan enpresa pribatuetara ere jotzen dute kontratazioak egiteko. Horrek tentsio larria eta gainkarga handia eragiten die langileei, horretarako beharrik izan gabe.

Bilboko udal eraikinetako garbitzaileek udalari exijitu diote behingoz ardura har dezala gatazkan

Lan baldintzak hobetzeko bederatzi greba aste egin ostean, atseden hartzeko unea iritsi zaie, baina ohartarazi dute datorren ikasturtean indartsu berrekingo diotela borrokari.