Igandean, apirilak 17, euskal preso eta iheslarien etxeratzearen alde Bilbon deitua dagoen manifestazioan parte hartuko du LABek eta bere kideei manifestazioan parte hartzeko deia egin nahi die. Horrez gain preso eta iheslarien eskubideen aldeko borroka, lantokietan indartuko du.
EAJ eta PSEk Gipuzkoako Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzan egin nahi dituzten murrizketak onartezinak dira
Neurri honek ondorioak izango ditu familia askorentzat. EAJ eta PSEren asmoak baietzatzen badira, aurten, urte erdialdetik aurrera ikusiko dute nola murrizten dituzten Laguntzak, bien bitartean, politiko berdinek zalantzarik ez dutenean aberatsei zerga gutxiago ordaintzen laguntzeko, adibidez, Gipuzkoan zegoen aberastasun handien zerga kenduz.
Argiak dira iazko datuak. 2015ean zehar 1.440 familiak jaso dituzte Diru Sarrerak Bermatzeko Laguntzak. Gogora dezagun 2012an sortu zela azken hau, Eusko Jaurlaritzaren esku dagoen Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan (DSBE) egindako murrizketei aurre egiteko.
Gogora dezagun EAEn DSBE jasotzen dutenen %19a soldatapeko langileak direla. Honek argi erakusten du enpresario batzuk krisia erabiltzen dutela soldatak jaisteko. Gipuzkoan, 3.010 pertsonek jasotzen dute DSBE euren soldata osagarritzeko, hilero gorantz doan kopurua.
Horregatik LABetik exijitzen dugu behar duten pertsonei DSBL mantentzea. Pentsa dezatela pertsonengan, egin dezatela lan guztiei laguntzeko eta laguntza sozialetan ezarritako murrizketak indargabetu daitezela.
Erabiltzen diren argudioak, dei efektuari dagozkionak esaterako, diskurtso xenofoboak izkutatzen dituzten aitzakiak baino ez dira, guztiz onartezinak direnak baina gero eta gehiago ari direnak zabaltzen, Europa zein Euskal Herriko politikoen artean. Ikusten dugu nola erabiltzen diren gero eta gehiago murrizketak ezarri edo errefuxiatuak kanporatzeko.
Gaur, inoiz baino gehiago, instituzio publikoek neurria eman behar dute, beharrizan sozial larriak dituztenen aurrean, jan eta duintasunez bizitzeko aukera izan dezaten, edozein lekutakoak izanda ere.
Auzitegi medikuek parekidetasuna, prestakuntza eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte
LAB, CCOO, ELA, CSF eta CGT sindikatuek deituta auzitegi medikuek aste honetan 4 greba egun egingo dituzte Bizkaian, astelehenetik ostegunera, 09:30etik 14:00etara. Mobilizazio hauetan, besteak beste, guardien ondoren gutxieneko atsedena bermatzea, gutxieneko soldata eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jarrera aldaketa eskatu dute
Atzo, astelehena, kontzentrazioa egingo zuten Barroeta Aldamarreko epaitegietan. Gaur, manifestazioa egin dute epaitegi ingurutik. Bihar, antzerki bat egingo dute Plaza Zirkularrean, 11:00etan. “El Instituto Vasco de Medicina Legal languidece” antzezpena aurkeztuko dute bertan. Ostegunean, Sabin Etxera eramango dute protesta, 11:00etan hasiko dute elkarretaratzea.
Mobilizazio hauetan ondoko aldarrikapenak plazaratu dituzte:
– Etengabeko prestakuntza espezializatua euren lana hobeto egin ahal izateko.
– Guardien ondoren gutxieneko atsedena bermatzea, gutxienez lo egin eta atsedena hartu ahal izateko.
– Gutxieneko soldata, Osakidetzakoarekin parekatuz.
– Eusko Jaurlaritzaren aldetik jarrera aldaketa, euren lanpostuetan gutxieneko lan-baldintza duinak eta baloratuak izateko
Ainhoa Etxaidek Sindikalgintza eta Nazio Eraikuntzari buruz hitz egin zuen Galizan
Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusia Galizan izan da CUT bertako sindikatuak gonbidaturik “Sindicalismo e Construccion Nacional” (Sindikalgintza eta Nazio Eraikuntza) hitzaldia ematen. Hitzaldian CUTeko Idazkari Nagusia den Manolo Camañok ere parte hartu du.
Galizira eginiko bidaian LAB sindikatuak bultzatzen duen “Eraldaketa sozialerako sindikalgintza berria (bir)pentsatzen” prozesua CUTeko delegatuei aurkezteko aprobetxatu zuen Ainhoa Etxaidek. Izan ere, orain dela urte bete hasitako eztabaida prozesuak jakinmin handia sortu du Euskal Herriatik kanpo.
Txernobil = Fukushima = GaroƱa = Iberdrola
Garoñaren Kontrako Foroak deituta gaur, goizeko 11:00etan, Garoña betirako itxi eta desegin dezaten eskatuko dugu Iberdrolako Akziodunen Batzordearen aurrean. Gogoratu behar da Iberdrola zentralaren %50aren jabe dela.
Garoña berriz ere martxan jartzeak, milaka urte iraungo duten hondakin nuklearrak sortzea ekarriko luke eta gainera istripu bat gertatzeko arriskua onartu beharko genuke, izan ere, zentrala guztiz zaharkiturik baitago, bere bizi-iraupena bete du iada. Elkarretaratze honekin, Garoña betirako itxi eta desegin dezatela eskatu nahi dugu berriz ere.
LABeko Superprekarioak Legebiltzarrean, klausula sozialen legea iruzur hutsa dela salatuz
Gaur azpikontratazio publikoan KLAUSULA SOZIALAK EZ TXERTATZEKO LEGEA onartu da Gasteizko Legebiltzarrean, EAJ eta PSEk adostutakoa. LABek protesta egin du bertan eta azpikontratetako langileen eskubideak benetan bermatuko dituen legea aldarrikatuz.
Berez, albiste ona izan beharko litzateke administrazioko azpikontratetako langileentzat, euren laneko egoera hobetuko lukeelako eta herritarrentzat orohar, zerbitzuaren kalitatea hobetuko lukeelako. Baina hori zientzia-fikzioa da EAJ eta PSEren akordio batez argi garenean, “Klausula Sozialak txertatzeko” bezala izendatua izan arren, kontrakoa bilatzen dutelako, klausula sozialen benetako aplikazio eraginkorrari bidea ixtea.
Hori dela eta, prekarietatearen aurka borrokan ari diren LABeko superheroiek, SUPERPREKARIOEK, agerpena egin dute Parlamentuan. Azpikontratetako langile hauek, prekarietatean egiten dute lan, eta salatu dute bozkatu den legeak prekarietatearekin amaitzeko ez duela balioko. Egoera larri hauekin amaitzeko aukera izanda, EAJ eta PSEk ez dute horretarako borondaterik izanik, eta lotsagarritzat jo dute euren jarrera.
Ahoa beteko zaie EAJ eta PSEko parlamentariei Lan Erreformaren aurka daudela esanez, baina berau baldintzatzeko lehen aukeraren aurrean, berriz ere kokatzen dira gutxiengo baten aurka (azpikontratatutako enpresak) eta gehiengoaren aurka (Herri honetako langileria).
EAJ eta PSEk betikoa aukeratu dute: enpresei mesede egitea eta langileak eta herritarrak kaltetzea. Batak zein besteak langileon interesei bizkar ematen jarraitzen dute. Geroz eta Superprekario gehiago gara Euskal Herrian, geroz eta langile gehiago, prekarietatean bizitzera kondenatuta.

