2026-09-20
HomeZerbitzu PublikoakJustiziaAuzitegi medikuek parekidetasuna, prestakuntza eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

Auzitegi medikuek parekidetasuna, prestakuntza eta lan baldintza duinak aldarrikatu dituzte

LAB, CCOO, ELA, CSF eta CGT sindikatuek deituta auzitegi medikuek aste honetan 4 greba egun egingo dituzte Bizkaian, astelehenetik ostegunera, 09:30etik 14:00etara. Mobilizazio hauetan, besteak beste, guardien ondoren gutxieneko atsedena bermatzea, gutxieneko soldata eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik jarrera aldaketa eskatu dute

Atzo, astelehena, kontzentrazioa egingo zuten Barroeta Aldamarreko epaitegietan. Gaur, manifestazioa egin dute epaitegi ingurutik. Bihar, antzerki bat egingo dute Plaza Zirkularrean, 11:00etan. “El Instituto Vasco de Medicina Legal languidece” antzezpena aurkeztuko dute bertan. Ostegunean, Sabin Etxera eramango dute protesta, 11:00etan hasiko dute elkarretaratzea.

Mobilizazio hauetan ondoko aldarrikapenak plazaratu dituzte:

– Etengabeko prestakuntza espezializatua euren lana hobeto egin ahal izateko.
– Guardien ondoren gutxieneko atsedena bermatzea, gutxienez lo egin eta atsedena hartu ahal izateko.
– Gutxieneko soldata, Osakidetzakoarekin parekatuz.
– Eusko Jaurlaritzaren aldetik jarrera aldaketa, euren lanpostuetan gutxieneko lan-baldintza duinak eta baloratuak izateko

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.