2025-12-25
Blog Page 1038

APIRILAK 28. Prekarietateak gaixotu eta hil egiten du

0

XXI.en mendean aurrera goaz, jendarteak sekulako bilakaera izan du eta sinesgaitza bezain onartezina bada ere, oraindik, lanera joatean gure bizitza arriskuan jartzen dugu. Hori da egunero milaka langilek bizi duten errealitate gordina. Lan istripuen kopurua gora doa eta gehiegi dira lanean ari direla hiltzen diren langileak. Datuak hor daude, 2015ean 55 heriotz istripu izan ziren eta 2016an jada 16 langile hil dira lan istripuren baten ondorioz. Kopuru hau gorantz doa.

Lanean gaixotu egiten gara. Egun oraindik errealitate hori ezkutatu egin nahi izaten da, hain zuzen ere kalkulatzen da laneko gaixotasunen %83 ez dela hala aitortzen. Lanean erabilitako produktuengatik (amiantoa, silizea….) gaixotu diren langileen zerrenda luzea da, baita hil diren langile kopurua ere. Adibidez, amiantoak eragindako gaixotasunen ondorioz bakarrik, azken sei urtetan, 153 langile hil dira, estadistika ofizialeetan agertu ez arren. LNE, Lanaren Nazioarteko Erakundearen arabera, gaixotasun profesionalek lan istripuek baino 6 aldiz heriotz gehiago eragiten dute. Hau gutxi balitz, krisiak eragin kaltegarria izan du gure lan osasunean. Langabezia eta prekarietatea ez dira murrizten eta langileek bizi duten ziurgabetasun egoerak, lan erritmo altuek, etengabe mehatxu eta txantaipean lan egiteak etab… langileak gaixotu eta lan istripu gehiago gertatzea dakar: hala nola, gihar eta hezurduraren lesioak, antsietatea, depresioa, infartuak, suizidioak, etab. gero eta gehiago gertatzen dira. Baina faktore asko tarteko, adibidez mutualitateak egiten ari diren lana, esker, datu hauek ez dira agertzen laneko estatistika ofizialetan, gaixotasun arrunt moduan agertzen dira. Izan ere, lanean jatorria duten lesio edo gaixotasunen ondorioz hartutako 100 bajatatik 41 soilik ematen ditu mutualitateak, besteak Osasun Sistema Publikoak ematen ditu.

Errealitate horren arrazoiak ezagunak dira, prekarietatea eta prebentzio neurri eskasak. Arrazoiak bezain ezaguna eta jakina da egoera horrek nori egiten dio mesede, patronalari noski, horrela kostuak murrizten dituelako. Etekinak bakarrik axola zaizkio, langileon bizitza arriskuan jartzeraino. Zenbaki hutsa gara.

Instituzioen aldetik ez dago benetako politika eraginkorrik arazo hau konponbidean jartzeko, alderantziz, instituzioek azken hamarkadetan hartu dituzten neurriak, lan merkatu prekarizatu edo OSALAN eta ISPLNren baliabideak murriztea, gure osasunaren kalterako izan dira. Aski da, egoera honen aurrean, mobilizazioan sakontzea dagokigu, arazoaren larritasuna jendarteratzen jarraitu behar dugu, lanera joatea ez dadin bizitza arriskuan jartzea izan.

LABek lan osasuna eskubidea izan dadin borrokatzen jarraituko du, horretarako egin dezakegun borrokarik hoberena prekarietatearen kontrako borroka indartzea dela ulertzen dugu eta horrekin batera lantokietan prebentzio neurriak exijitzeko ekintza sindikala indartuko dugu.

Datorren hitzordua jarrita dago, apirilaren 28an, Lan Osasunaren Nazioarteko egunean, mobilizatuko gara.

 

DEIALDIAK

APIRILAK 27
GASTEIZ: 11:30ean Aldaben
LAUDIO: Giza-katea 12:00etan Lamuza plaza

APIRILAK 28
BILBO: 11:00 Giza-katea Confebask
IRUÑEA: 12:00 CEN Patronalaren aurrean
DURANGO: 12:00etan FUMBARRIn
ONDARRU: 11:00etan giza-katea
DONOSTIA: 12:00etan Bretxan
PASAIA: 12:00etan errepide ondoan
ARRASATE: 12:00etan konzentrazioa
ALTSASU: 20:ooetan Foruen Plazan
LIZARRA: 12:00etan Baja Navarran


MAIATZAREN LEHENA


MAIATZAK 28
MOBILIZAZIO NAZIONALA


MAIATZAK 30 – EKAINAK 3
BORROKA ASTEA


 
 

 

EAEko Hezkuntza Saila ez da gai bere prebentzio zerbitzuak OSALANi aurkeztu dion auditoritza justifikatzeko

0

Azkenaldian, behin baino gehiagotan egin dugun bezala, berriro salatu behar dugu Cristina Uriartek zuzentzen duen Hezkuntza Sailaren arduragabekeria. Oraingoan, Cristina Uriarteren Sailak kudeatzen dituen prebentzio zerbitzuez ari gara. LABek Osasun Batzordeetan eskatu du zerbitzuan ari den langileen kopurua handitu dadin. Gure iritziz, egungo kopurua egokiena izatetik oso urrun dago, bete behar diren premiengatik.

Derrigorrezko aldian 600 ikastetxeren ardura hartu behar da erkidego osoan. 27.000 langileren gaineko ardura hartu behar da. Aipatu kopurua handiagoa izan ohi da batzuetan, behin-behineko kontratazioen gora-beherengatik. Honakoek osatzen dute Hezkuntza Sailaren berezko prebentzio zerbitzuan lan egiten duten langile taldea: segurtasun teknikari 1, higiene-teknikari 1, alor psikosozialean adituak diren 7 teknikari, 7 mediku, eta sanitarioak. Egoerak bereziki kezkatzen gaitu, benetako eta kalitatezkoa izango den prebentzioa galarazten duelako; helburutzat arriskuak ezabatzea eta lanpostu osasungarria izatea izango duen prebentzioa.

Ezintasun honek zorigaiztoko ondorioak dakartza, laneko gaixotasunak ez dira aitortzen (2014an lau aitortu dira hezkuntza esparruan), osasunaren zaintza kaskarra, erritmo eskasean egiten diren ebaluazioak (psikosozialenak urtero 7, epe luzera zaharkituak geratzen dira), istripuak ez dira ikertzen, lanpostuak ez dira egokitzen eta abar luzea.

LABek, joan de urrian eskatu zuen OSALANen esku hartze teknikoa egoeraren egiazko analisia egiteko eta errealitateari egokitutako neurriak proposatzeko. OSALANekin eta Lan Ikuskaritzarekin elkartu ginen gure zalantzak adierazteko. OSALANek Hezkuntza Sailari informazio-eskaera egitea erabaki genuen.

OSALANek prebentzio zerbitzuaren auditoretza egitea eskatu zion Sailari. Laneko Arriskuen Prebentzio Legean ezinbestean bete behar diren puntuetako bat dugu, prebentzio jarduerak non asmatu eta non hutsegiten duen antzematen laguntzen du.
Zentzuzko denboraldia igaro ostean, kontuak aurrera egiten ez zuenez (bost hilabete igaro dira), berriro jarri gara OSALANekin harremanetan. Guztiz harrituta geratu gara. Aitortu digu birritan eskatu duela auditoretza eta ez duela arrakastarik izan. Berriro isiltasuna, itsua, mutua eta gorra den Sail honen aldetik.

LABek oraindik ez du ulertzen Hezkuntza Sailaren jarrera zertan den, arriskuen prebentzioari dagokionez. Ez dugu ulertzen nolatan ez diren kezkatzen gai honetaz, gero, behin eta berriz abstentismoa erabiltzen dutenean gaixoen aurkako arma gisa, honek diru-galera eragiten duela adieraziz, eta gaixoak soilik egiten dituztenean aipatu galeraren erantzule.

Sailak bere gain hartu beharko ditu ardurak osasun alorrean. Benetako jarduerak abiarazi behar ditu, gaixotasun arrunten tasak, istripu tasak, lanbide gaixotasun tasak,… urritu daitezen. Lanpostuak egokitzeak izan behar du jarduera horien helburuak. Hitz batez, Legea betetzeari ekin behar dio, haren bermatzailea delako.

LABek susmoa du Hezkuntza Sailak ez duela komunikazioa zaintzen. Ez dago, eta ez dago haren arrastorik. Uzten dizkiguten zirrikituak erabil ditzakegu bakarrik, etengabeko salaketa eta ekintza sindikala. Hori dela eta, oraingo honetan berriro joko dugu Laneko Ikuskaritzara dagokion salaketa egitera eta protesta dinamikak abiaraziko ditugu.
 

 

 

Jaurlaritzak arduragabekeriaz jokatu du Arcelor Mittalen itxiera saiakeran

0


LABek kezkaz hartzen ditu Eusko Jaurlaritzak Arcelor Mittalen itxiera saiakeraren inguruan hartutako azken erabakiak, eta arduragabekeriaz jokatzea egozten diogu. Zehazki, Zumarragako lantokia ixtearen mehatxuaren aurrean Arcelor Zumarragako Enpresa Batzordearekin izandako harremanetan, lantokiaren itxieraren aurrean, itxiera ez onartzeko jarrera adostu genuen. Eusko Jaurlaritzak publikoki adostasun horren berri eman zuen.

Eusko Jaurlaritzak idatziz osatutako eta aurkeztutako proposamenean, ordea, lantegia martxan jartzea lehen aukera moduan agertzen zen, eta hala posible ez balitz, Arcelor Mittalek instalazioak uzteko aukera aipatzen zen, jarduera geldituz.

LABentzat, bigarren aukera hori ez da onargarria, Arcelor Mittalek Zumarragako lantegia martxan jartzea izan behar delako egin beharreko aldarrikapen bakarra. Bigarren aukera hori jasotzea, langileek eskatutakoaren kontrakoa da. Hala adierazi genion Jaurlaritzari, eta aukera hori ezabatzea eskatu genuen, bai LABen izenean eta baita beranduago Enpresa Batzordean hala adostuta.

Jaurlaritzak entzungor egin du, erantzunik eman gabe, eta Enpresa Batzordeari jakinarazi gabe, bere horretan aurkeztu dio proposamena Arcelor Mittalli.

Publikoki jakinarazi nahi dugu ez gaudela ados Arcelor Mittali aurkeztutako proposamenarekin, eta bileretan zuzenean egiten ari garen moduan behingoz Zumarragarako beharrezkoak liratekeen inbertsioak jasoko lituzken bideragarritasun plan bat aurkezteko exijitzen diogu Arcelor Mittali.

Bide horretan LAB elkarlanerako prest egongo da orain artean egon garen bezala. Horretarako, hasieratik itxiera ez onartzeko hitzari eusteko eskatzen diogu Jaurlaritzari: Enpresa Batzordeak egindako eskaera zehatzei erantzun eta Zumarragako lantokiaren etorkizuna bermatzeko konpromiso zehatzak hartzeko deia egiten diogu.
 

 

 

Etxaide: «LAB patronalaren amets gaiztoa izango da»

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren interbentzioa atzo Donostiako Atano III pilotalekuan LABek egindako Delegatuen Batzar Nazionalean.

"Egunon guztioi. Maiatzaren Lehenaren testuinguruan, datozen asteetan bultzatuko ditugun ekimenak aurkezteko elkartu gara gaur hemen. Gaurkoan ekintza sindikalaz hitz egingo dugu, luze eta zabal. Guretzat erabakigarriak diren beste gaiak begi bistatik galdu gabe, noski.

Gure bilakaera harro egoteko modukoa da. Sekulan baino jende gehiago gaude sindikatuko egituretan antolatuak. Agenda sozial indartsua dugu, presente gaude ekimen eta borroka sozial gehienetan, iniziatiba hartuz kasu askotan. Etxea oso txukun dugu, aurrekontuak garbi garbi, instituzioen beharrik ez sindikatua finantziatzeko eta apenas ditugu zorrak banketxeekin.

Baina ez gara inoiz izan zilborrari begira bizi den sindikatua. Langile klasearen interesak defendatzeko jaio ginen, hemen, Euskal Herrian. Eta ez dugu ipar orratza galduko. Egoera aldatu nahi dugu. Elite ekonomikoari boterea kendu nahi diogu, beharrezkoa delako gure bizi baldintzak hobetzeko eta ezinbestekoa delako burujabetza lortzeko.

Esan genuen udaberria berezia izango zela LABentzat; esan genuen prekarietatearen kontrako borroka sendotzeko eta zabaltzeko garaia zela eta horretara jarriko ginela. Ekintza sindikala berritu behar genuela esan genuen eta egin dugu.

LAB no se creó para mirarse al ombligo. Queremos transformar la realidad. Ser un obstáculo para los que nos roban y nos condenan a la precariedad sin escrúpulos. Queremos disputar el poder a la élite económica porque si no, no hay cambio social ni soberanía alguna.

¿Cómo hacerlo? Esa es la pregunta. Las alianzas ni son una opción más, ni son una condena. Son y serán determinantes para avanzar en nuestros objetivo. Sabemos que no vamos a conseguir una Euskal Herria basada en la justicia social de un día para otro. Será un camino largo y complicado; será fruto de un proceso político en el que LAB se implicará y asumirá compromisos, con la clase trabajadora para empezar y con el resto de los agentes implicados también.

Estas son cuestiones que conocemos. Pero si algo hemos aprendido los últimos tres o cuatro años es que nos han cambiado el campo de batalla de forma radical.

– No hay proceso de transformación si nos limitamos a utilizar las vías que ofrece el sistema.

– El poder económico cuenta con gobiernos a su medida que hacen y deshacen a su antojo.

– Cada vez son más los trabajadores y las trabajadoras que quedan excluidos de los ámbitos históricos del sindicalismo: fuera del mundo laboral, sin cobertura de la negociación colectiva, sin prestaciones ni acceso a los servicios públicos.

Debemos afrontar esta nueva realidad convirtiendo los centros de trabajo en espacios en el que se disputa el modelo social y laboral a la patronal.

Haciendo un sindicalismo desobediente y rebelde. Un sindicalismo comprometido con los procesos de cambio, que se sitúa en frente de la patronal. Diseñado desde y para la clase trabajadora: para los que están en el mercado laboral, para los que han sido expulsados, para las que no han accedido nunca, y para las que cuidan y sostienen este sistema y ni siquiera se les reconoce como trabajadoras.

Un sindicalismo que luche contra la precariedad, la exclusión y la pobreza. Porque no vamos a aceptar que nos condenen a la miseria. Y porque queremos solucionar los problemas de la sociedad. Queremos un sindicalismo para transformar el sistema, no para hacerlo más amable y más llevadero.

Eredu hau irauli eta berri bat eraiki nahi dugu. Badugu tresna, bagara tresna, sindikalismo independentistatik zapalkuntzarik gabeko Euskal Herriaren alde borrokatu nahi duen guztientzat.

Badugu inposatu diguten jokaleku berri honetarako eskaintza sindikala. Hau da aurtengo Maiatzaren Lehenean luzatu eta zabaldu nahi duguna. Pasa den urtean hartu genuen gure ekintza sindikala berritzeko konpromisoa, eta bete dugu. LABek egokitu du bere ekinbide sindikala borroka garai berria irekitzeko lan munduan, bai lantokietan, baita lantokietatik kanpo ere.

1200 euroko gutxieneko soldata, 35 orduko lanastea, emakumengana neurri hauek iristeko politika zehatzak, lanean gure osasuna ez galtzeko neurriak eta euskaraz lan egiteko eskubidea bermatzea. Bost urrats hauek ematen badira langileen egoera goitik behera aldatzen da. Borondate politiko kontua.

Ez diogu hitzarmenak borrokatzeari utziko. Zorionak papergintza hitzarmenaren alde borrokatu duzuenei! Ez diogu negoziazio kolektiboari uko egiten, kontrakoa. Erreformak lapurtu digun Negoziazio Kolektiborako eskubidea berreskuratu nahi dugu, eremu publikoan eta pribatuan. Baina hori ez da lortuko patronalarekin mahai baten bueltan. Lan erreforma gainditzeko bidea ez delako hitzarmenak sinatzea, lan eskubideen eta negoziazio kolektiboaren alde borrokatzea baizik. Esparruz esparru eta kolektibo guztiei zuzenduz. Ekintza sindikala indartzea, hori da bidea.

Patronalaren erosotasunarekin bukatu behar dugu, lan gatazkak piztuz, prekarietatea dagoen tokietan.

Planteamos cinco reivindicaciones y cinco ámbitos de actuación para acabar con la precariedad y transformar la realidad. Proponemos nuevas formas para organizar nuestra acción sindical y la capacidad que tiene este sindicato de rebelarse en contra de la precariedad.

Esa es nuestra propuesta para este Primero de Mayo. Una propuesta que vamos a hacer pública en toda una dinámica de acción sindical que culminará el 28 de mayo en las calles de Bilbao, diciendo que, efectivamente, aquí hay un país rebelde que no está dispuesto a resignarse ante la precariedad.

Ese es nuestro llamamiento para el Primero de Mayo que este año llega en una coyuntura política marcada por la disputa electoral. En junio habrá elecciones. Habrá elecciones, programas electorales y disputa electoral.

Nosotros y nosotras no vamos a participar en campaña, pero lo decimos sin ningún complejo: tenemos una agenda completa de movilizaciones porque queremos incidir en el debate político y condicionar el resultado. Tenemos tres razones para ello:

1. No todos los gobiernos son iguales y no nos vale cualquier gobierno. Que se lo pregunten a las personas que necesitan la Ayuda de Garantía de Ingresos en Gipuzkoa que el PNV va a suprimir gracias al PSE. Sinceramente, no creemos que se pueda transformar la sociedad desde las instituciones, ni creemos que instituciones subordinadas al poder económico y dependientes de Madrid nos vayan a hacer soberanos. Para transformar las políticas necesitamos gobiernos que asuman compromisos para ello.
2. No queremos promesas electorales ni programas con medidas que luego no se adoptan porque no hay margen institucional. Demandamos compromisos concretos con los agentes sociales y sindicales para avanzar en un proceso real de soberanía política y social. Los partidos políticos tienen que optar entre el proyecto del poder económico o el de la mayoría social trabajadora. Eso es lo que queremos que nos aclaren cuando se presentan a las elecciones.

3. Queremos instituciones vascas al servicio del cambio político y social. Para dar cobertura política a las demandas sociales. Para llevar la disputa de proyectos políticos a la agenda institucional.

4. Y qué decir de Confebask. El próximo día 18 presentará su nuevo modelo de relaciones laborales. Quiere un modelo donde los sindicatos no tengamos ningún papel. Quiere a las y los trabajadores sin ninguna capacidad de oponerse a sus pretensiones.

Tapia, la gran defensora de Arcelor, estará con Confebask. Pero haremos que el 23 de abril tenga que escuchar las reivindicaciones de las y los trabajadores que queremos empleo industrial.

No se puede hablar de estabilidad institucional ante todas y cada una de las demandas sociales, y decirnos que van a dar 37 millones a Confebask para seguir machacándonos a nosotros y nosotras.

Hablando de demandas sociales. No es cierto que seamos una sociedad desactivada. No estamos desmovilizados. Los agentes sociales y sindicales vascos estamos respondiendo a la situación.

Abordamos un nuevo Primero de Mayo con muchos frentes sociales abiertos, en lo social, en lo económico, en lo político. Euskal Herria es una país con capacidad de movilización:

– 15000 estudiantes movilizados.
– La juventud construyéndose el futuro que les quieren robar.
– Mas de 10.000 mujeres movilizadas.
– Nuestros pensionistas organizados y organizadas, luchando por unas pensiones dignas.

Somos un pueblo vivo, activo. Somos un movimiento sindical y social que tenemos las cosas claras. Tenemos una alternativa para Euskal Herria. Hemos hecho un ejercicio de soberanía social y le hemos dicho al poder económico que no vamos a aceptar el modelo que nos han impuesto.

Hemos acordado cuáles son las medidas para transformar la política. Tenemos una agenda social importante. Tenemos un sindicalismo que ni está subordinada a las instituciones ni va a acatar a la patronal.

Confebask tiene un sueño: lograr un mercado laboral sin sindicatos. No hagamos trampas, esa es ya la realidad de una gran mayoría de trabajadores y trabajadoras. A ellas y ellos nos debemos. El sueño de la patronal es una Euskal Herria sin sindicatos, nuestro objetivo, ser su peor pesadilla.

Izan zaitezke euren amets gaiztoa.

Bihurtu dezagun LAB amets gaizto patronalarentzat!

 

 

 

Eusko Jaurlaritzak patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistema defintitu beharko luke

Gaur goizean Gipuzkoako Grafikagintzako Hitzarmenaren negoziazio mahaia osatzeko bilera egon da. Bertara, patronalaren aldetik, ADEGI eta GAREN agertu dira. Hika mika egon da bi patronalen artean, batak eta besteak duten ordezkaritza eta beraz hitzarmena negoziatzeko zilegitasunaren inguruan. Desadostasun honen ondorioz, negoziazio mahaia osatu gabe geratu da. Horrela, negoziazioaren hasiera epeak luzatu egiten dira langileen kaltetan. Honen aurrean LABek patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistemaren bat behar dela aldarrikatzen du.

Sindikatuon aldetik, patronal biei eskatu diegu bakoitzak duen ordezkaritza maila akreditatu behar duela hurrengo bilera baina lehen.

CONFEBASKen barruan barnebiltzen diren patronalak, Adegi kasu, inoiz neurtua izan ez den ordezkaritzaz baliatzen dira negoziazio kolektiboa blokeatzeko eta atzo komunikabide batean agertutako moduan, diru publiko kopuru handiak eskuratzeko.

LABek denbora darama patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistemaren bat behar dela aldarrikatzen. Jaurlaritzari ere eskatu izan diogu, behin baino gehiagotan. Hauek, noski, ez dute inolako urratsik eman orain arte eta ez dute emateko asmorik. EH Bilduk Legebiltzarrean eginiko galdera bati erantzunez, Angel Toña Sailburuak CONFEBASKen ordezkaritza ez pribatuan ez publikoan inork, omen, ez duela auzitan jarri esan du. Gezur biribila da hori, eta badaki horrela dela. Sindikatu abertzaleok askotan jarri dugu auzitan, patronalaren zati batek ere bai pribatuan eta orain modu publikoan ere bai, Garen enpresari elkarte berriak oso argi esan duen moduan.

Lan harremanetan gertatzen ari den guztiaren inguruan Jaurlaritza honek, jarrera berdina azaltzen du, behin eta berriz, CONFEBASKekin lerrokatzen da eta zilegitasun osoa ematen die.

Ezin da arazorik egongo ez balitz moduan jokatu. LABek ez du ontzat emango, patronalaren ordezkaritza neurtu gabe egotea, arazo berri bat bilakatzea negoziazio mahaietan. Bakoitzaren ordezkaritza neurtzea posiblea da. Sindikatuok, hauteskunde sindikaletan lorturiko ordezkaritzaren arabera negoziatzen dugu.

Eusko Jaurlaritzak CONFEBASK itsu itsuan babesteari utzi eta patronalaren ordezkaritza neurtzeko sistema defintitu beharko luke.

 

 

Irakaskuntzan ere Oro ez da urre, “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” Donostiako EHUn egon da gaur


LABek bere Ekintza Sindikala eraberritu eta gaur egun pairatzen ari garen lan munduaren prekarizazioari aurre egin nahi dio, sektore publikoan ere. Modu horretan, prekarizazioaren errotzea normaltasunez egiteari aurre egiteko asmoarekin, LABek bere Ekintza Sindikaleko ildo nagusiena izango du prekarietatearen aurkako jarduna. Prekarietatearen aurkako ekimen honen lehen urratsa prekarietateari aurpegia jartzea litzateke. Helburu honekin prekarietatearen kaieran Euskal Herriko osoan barrena dabil.

Prekarietatea identifikatzea ezinbestekoa da eta lan horretan ari gara langileekin. Galdetegi bidez langileek beraiek pairatzen edota ezagutzen dituzten prekarietate aldagaiak argitara ateratzeko aukera eskaini diegu. Lehen urrats honen amaieran, jasotako erantzun guztiekin prekarietatearen manifestua egituratzeko asmoa dugu. “Zerbitzu publikoetako prekarietatearen kaiera” jarri dugu martxan, bertan, sektore publikoko langileek prekarietatearen inguruko bizipen eta esperientziak jasotzeko.

Prekarietatearen lanketa hau maila konfederalean lantzen ari gara, hau da, sektore guztietan. Kaiera Eusko Jaurlaritzako egoitza nagusian aurkeztu zen aurreko egun batean eta gaurkoan, Donostiako EHUn egon da, irakaskuntzako langileek prekarietatearen inguruan dituzten bizipen eta ekarpenak jasotzeko. Datozen asteetan, soziokomunitarioa (Bizkaia) eta osasungintzako (Nafarroa) langileen ekarpenak jasoko ditu.

Arestian aipatu moduan, LABek guzti honekin lehenesten duena da langileekiko zuzeneko hartu emana eta etorkizunari begira, prekarietatearen aurkako borroka Ekintza Sindikaleko ardatz bihurtzea.
 

 

 

Tubos Reunidos, aldi baterako espedientea langileen ordezkarien babesik gabe

0


Amaitu da Tubos Reunidosen enpresak aurkeztuko duen aldi baterako Enplegu Erregulazio Espedientearen kontsultetarako aldia. LABek, denbora tarte honetan Zuzendaritzak izan duen jarrera salatzen du. Hasieratik planteatu genuen gure baldintzak, enplegua eta lanpostuak enpresak bermatzea zirela. Etorkizunera begirako apustu bat ere eskatzen genuen, ekintza zehatz eta neurgarriak jasoko zituen bideragarritasun plan baten bidez. Enpresaren geroarekiko akziodunen konpromisoak ere eskatzen genituen. Baldintza hauetako bat bera ez du onartu enpresak.

Honek aldi baterako EEEa aurkeztu zenean adierazi genituen susmoetan berresten gaitu, Tubos Reunidoseko zuzendaritza eta akziodunen asmoa zela piskanaka Amurrioko lantegiaren ekoizpenerako gaitasuna murrizten joatea, eta neurri berean lanpostuak eta enplegua ere, bai enpresan bai eskualdean.

Susmo hori indartzen duen xehetasunetako bat da enpresak zuen neurrigabeko interesa Batzorde negoziatzaileak bere osotasunean eta LABek bereziki, ontzat eta benetakotzat ematea Zuzendaritzak mahaigaineratutako argudioak aldi baterako EEEa aurkezteko. Zuzendaritzako kideak eurak iritsi ziren langileen ordezkariei galderak egitera kontsulten aldian zehar, euren argudioak berresteko helburuz. Uko egin genion horri.

Aldi baterako EEEa egin egingo da langileen ordezkarien sinadurarik gabe eta gure ustez, honek pentsarazi egin behar lioke enpresari hartu duen bidearen inguruan.
 

 

 

Langileok martxan gara!

“Langileok martxan, ¡actívate contra la precariedad!” lemapean egin du LABek aurtengo Delegatuen Asanblada Nazionala. Goizeko 10.30etan, Donostiako, Atano III pilotalekua beteta ekin diogu ekitaldiari. Elkartu garen delegatuok, 1.200etik gora, egindako lanari balioa eman eta aurrera begira jarri gara. Apirilak 28, Maiatzaren Lehena eta sindikatuak maiatzaren 28rako deitutako mobilizazio nazionala, dira hurrengo hitzordu garrantzitsuak.

Eszenan sartzen lehenak pilotari eta bertsolariak izan dira. Hauen eskutik etorri zaigu gaur egun langileok bizi dugun egoeraren argazkia, hau da, kapitala prekarietatea inposatu nahian eta gu, langileok, gure eskubideen defentsan borrokan.

Arritxu Iribar kazetari eta LABeko kideak gidatutako ekitaldia une hunkigarriz betea egon da. Presoen auzia konpontzeko dugun konpromisoan berretsi gara, heriotz istripuen ondorioz hildako langileak gogoratu ditugu eta jazarpen sindikala salatuz Bodalo, eta beren borrkagatik atxilotutakoak, askatzeko eskatu dugu.

LABen lana goraipatzeko tartea ere Izan da. Jorratutako ibilbidea irudikatzen duen bideoa proiektatu ostean, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, hartu du hitza. Egindako lanaren garrantzia azpimarratu eta aurrean ditugun erronkak aipatu ditu. “Ez da normala pobrezia eta prekarietatea zabaltzea eta ez dugu egoera hau normalizatzen utzi” adierazi du Etxaidek.

Delegatuen batzar honetan aurrera begira ere jarri gara. Hain zuzen ere, udaberriko agenda beteta datorkigu nahi eta behar dugun aldaketa eragiteko. Hamaika hitzordu jarri ditugu, apirilaren 28a, Maiatzaren Lehena eta Udaberriko Jauzi gisa izendatu dugun Maiatzak 28ko mobilizazioa eta ondotik etorriko den Borroka Astea.

Maiatzaren Lehen honetan indarrak batuz prekarietatearen kontra egingo dugu. LABen ustez lan mundua aldatu eta aldaketa soziala bultzatuz lortuko dugu prekarietatea eta pobreziarekin amaitzea. Hala erakutsiko dugu egun horretarako antolatu ditugun hitzordu ezberdinetan.

Maiatzaren 28an prekarietatearekin amaitzeko aldarrikapen argiak eta proposamen zehatzak plazaratuko ditugu. Ez gaude prest botere ekonomiko eta politikoek inposatu diguten eredua onartzeko eta hala adieraziko dugu Bilboko kaleetan.
Aldaketaren beharra nabarmena da, eta LABek badu alternatiba. Hauek irudikatuz, 28an lau aldarrikapen nagusirekin Bilboko erdigunea zeharkatuko dugu eta ekarri diguten panorama ilunari kolorea ezarriko diogu.

Maiatzaren 28an jauzi garrantzitsua emango dugu, baina bide luzea dugu oraindik jorratzeko. 28ko indar erakustadiari jarraipena emanez, maiatzaren 30tik 3ra bitarte, ekimen ugari burutuko ditu sindikatuak. Federazioek deitutako mobilizazio konfederaletan, nahiz eskualdez eskualde, mobilizatzeko hamaika aukera izango dira.

Ekitaldiaren ostean delegatuak manifestazioa burutu dugu Donostiako Easo plazaraino “Langileok martxan. Actívate por la precariedad” lelopean.
 

LANGILEOK MARTXAN
MOBILIZAZIOAK
– APIRILAK 28
– MAIATZAREN LEHENA
– MAIATZAK 28. MANIFESTAZIOA NAZIONALA
– BORROKA ASTE
A. Maiatzak 31/Ekainak 3 


BIDEAK BATUZ [PDF]
 


 

 

Gipuzkoako papergintzako hitzarmeneko aurreakordioa positiboki baloratzen dugu

0

Gaur Negoziazio Mahaian egin den bileran, 15 bilera egin eta gero, aurreakordio batera iritsi da. Patronalak ekarri duen azken proposamenaz, aztertu eta gero, eta hainbat edukitan lorpen garrantzitsuak erdietsi ditugula ikusirik, balorazio ona egiten du LABek.

Patronalak egin zuen lehen proposamena irauli dugu. Aurreko negoziazioetan lortutakoa kendu nahi izateaz gain, gure lan baldintzak kaskartu nahi zituen. Genuenari eutsi diogu eta soldatak KPIren gainetik hobetu ditugu. Gaixotasun-lizentzia hobetu dugu; eragingarriak dirauen bitartean, erabili ahal izango dugu. Eta negoziazio honetan aldarrikapen nagusienetakoa ere lortu dugu, hau da, “Non Stop” enpresa itunei eta Txanda Jarraituei dagokienez, soldata erregimena ez aplikatzeko edo desloturazko klausula ezarriko balitz, Probintzia Hitzarmenetik deslotzeko ezarri ohi diren lege berme berak ezar dakizkiela. Horrela, enpresaren bat enpresa-akordiotik deslotu nahi izanez gero enpresa eta sindikatuen adostasunaren bitartez egin beharko da. Lan Erreformari aurre egin diogu.

Aurrekordio hau sektore osoari dagokion lorpena da. Gure lan baldintzen alde eutsi diogun borrokaren ordaina da. Egin ditugun mobilizazio eta greben eraginez lortu dugu patronalak iritziz alda zezan eta orduan ekin zitzaion proposamen onuragarriak agertzeari, ordura arteko jarrera zorrotza baztertuz.

Horregatik, LAB sindikatuak datorren astean enpresetan egingo diren asanbladatan aurreakordioaren alde agertuko da. Berriro ikusi da borrokatzeak fruituak ematen ditu.