2025-04-24
HomeIrakaskuntzaGizarte ekimeneko ikastetxeakOso jarraipen zabala izan du grebak itunpeko irakaskuntzako gizarte ekimeneko ikastetxeetan

Oso jarraipen zabala izan du grebak itunpeko irakaskuntzako gizarte ekimeneko ikastetxeetan


ELA, CC.OO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek deituta milaka langile irten dira kalera lan-baldintza duinak eskatzeko eta inolako murrizketarik gabe ikastetxe guztietan aplikatuko den EAEko hitzarmena aldarrikatzeko.

Gaur abenduaren 3 eta 4rako deiturik dagoen grebaren lehen eguna da. 250 ikastetxeetatik gorako ia 12.000 langile deituak zeuden grebara Eusko Jaurlaritza eta Itunpeko irakaskuntzako Gizarte Ekimeneko Kristau Eskola eta AICE-IZEA patronalak inposatzen ari diren murrizketak salatzeko eta EAEko hitzarmena eta bere aplikazioa ikastetxe guztietan eskatzeko.

Grebak oso jarraipen zabala izan du eta sektoreko ikastetxe gehienetan izan du eragina grebak, salbuespen gutxi batzuk izan ezik. Grebak eragin handiago izan du lurralde eta eskualde batzutan, Bizkaia kasu, baina oro har oso jarraipen zabala izan du. Goizean goizetik elkarretaratzeak eta manifestazioak burutu dira ikastetxe herri eta hainbat eskualdeetan eta jarraian milaka pertsonak hartu dute parte Donostia, Gasteiz eta Bilbon burutu diren manifestazio jendetsuetan.

Grebara deitu duten ELA, CC.OO, STEE-EILAS, LAB eta UGT sindikatuek, beste behin ere, patronalei eskatzen die berehala alde batera utz dezatela Estatuko hitzarmena, EAEko hitzarmena bere osotasunean aplika dezatela eta hitzarmena berritzeko negoziazioari ekin diezaiotela inolako murrizketa planteamendurik gabe eta lan-erreformaren aurrean ikastetxe bakoitzean beteko denaren beharrezko bermeekin.

Patronalak beraien inposaketak alde batera utzi eta inolako murrizketarik gabe hitzarmenaren berritzea negoziatzeko prest agertzen ez diren bitartean ez digute mobilizazioa beste biderik uzten.

Modu berean, berriro ere Eusko Jaurlaritzari dei egiten diogu gatazka honetan duen ardurari hel diezaiola eta murrizketak politikak alde batera utzita gatazkari konponbidea emango dion irteera aurki dezala langileak sakrifikatu gabe eta hezkuntza sistemari eta lan-baldintzei egonkortasuna emanez.
Honen harira, langileei dei berri bat egiten diegu biharko egunean, lanuztea egiteaz gain, Gasteizen 11:30etan Lakuako Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik abiatu eta Legebiltzarrean bukatuko den manifestazioan parte har dezaten, Eusko Jaurlaritzari erantzukizuna eskatzeko eta legebiltzarrean lantzen ari diren aurrekontuetan murrizketak alde batera utzi eta egoera honi ere irtenbidea emango dion baliabideak kontutan har ditzaten.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek LEP partzialaren eta behin-behinekotasuna murriztearen aldeko botoa eman du Nafarroako Mahai Orokorrean

Euskararen eta Europar Batasuneko hizkuntzen ezagutza zein lanpostutan baloratuko den jasotzen duen plantillaren aldaketa, ordea, aurrera atera da, bertan zeuden sindikatuetako bakar baten babesik gabe.

[IRITZIA] Sindikalismo feminista internazionalista: Rana plaza gogoan

Jarraian irakur dezakezue Amanda Verrone Nazioarteko Idazkaritzako kidearen eta Elixabete Etxeberria eta Maddi Isasi Idazkaritza Feministako kideen artikulua.

LABek UGTSARIOren X. kongresuan parte hartu du: autodeterminazioaren aldeko borrokarekin konprometitutako elkartasun sindikala

LAB sindikatuak UGTSARIO sindikatu sahararraren X. kongresuan parte hartu du. Mahjub Brahim-i, sindikalismo sahararraren martiria eta erreferente historikoari, eskainitakoa izan da. Bertan 400 ordezkari sahararrek eta nazioarteko 80 ordezkarik hartu dute parte. Hiru eguneko kongresua izan da, eta bertan hainbat herrialdetako sindikalista, aktibista eta militantek beren konpromisoa berretsi dute Mendebaldeko Sahararen independentziaren aldeko borrokarekin, Marokoko okupazioaren kontra batasuna adieraziz eta nazioarteko elkartasun sareak sendotuz, eta horien artean izan da LAB.