2026-10-02
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak ez-nahikoa den EPEa jarri du berriro mahai gainean, enplegu suntsiketa eta...

Osakidetzak ez-nahikoa den EPEa jarri du berriro mahai gainean, enplegu suntsiketa eta kalitatearen jaitsiera behin betikotuz

Gaurko Mahai Sektorialaren bilerara Osakidetzak ekarritako eskaintza ez da nahikoa eta aurreko batzarrean aurkeztu zigunaren oso antzekoa, gainera. Osakidetzako sindikatu guztiok ezarritako gutxienekoetatik oso urrun: 2016 urtera arte bi EPE proposatzen ditu, guztira 2014 plaza inguru –kontuan hartu behar dugu plazen erdia barne-promoziorako direla-; ordezkapenak 7. egunetik , salbuespen batzuk izan ezik; ez du aurreikusten jardunaldia murriztea, ezta lapurturiko lizentziak bueltatzea ere; eta azkenik, ez du zehazten garapen profesionalaren gaineko puntua.

Bestaldetik, negoziazio proposamenean Osakidetzako hauteskunde esparruei buruzkoa gaia sartu dute, zerikusirik ez daukana negoziazioarekin eta hautsak harrotzea baino bilatzen ez duena.

Izan ere, gaurko proposamenarekin Osakidetzak enplegu suntsiketa, prekarizazio eta kalitatearen galeraren aldeko apustu gardena egiten du. Bestaldetik, milaka eta mila langileoi gure oinarrizko eskubideak ezeztatzen dizkigute, negoziazio kolektiboarena kasu. Hori dela eta, LABek Lan Baldintzen Akordio berria negoziatzeko egutegi serioa exijitu diogu Osakidetzako zuzendaritzari, azken akordioa 2007an negoziatu baitzen.

PNVk Madrilek inposaturiko mugak erabiltzen ditu aitzakia moduan. Baina hau ez da egia. Borondate politikoa izanez gero, aurrera egiteko tarterik badago. Baina kasuon ez dago borondaterik, azken finean PNVk dauka PP-k berak zerbitzu publikoen gainetik daukan ikuspuntu bera.

Beraz, ez dago akordiorik Osakidetzan eta mobilizazioekin aurrera jarraituko dugu; ezin dugu onartu Osakidetza 5. mailako osasun zerbitzu publiko bihurtzea osasun pribatuan bultzatzen duten bitartean, patrikak ederto betetzeko helburu.
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...