2026-03-18
HomeZerbitzu PublikoakOsasungintzaOsakidetzak Bilbao-Basurtuko ESIko langile bati bere ordu sindikalak erabiltzea eragotzi egin dio

Osakidetzak Bilbao-Basurtuko ESIko langile bati bere ordu sindikalak erabiltzea eragotzi egin dio

Osakidetzako zuzendaritzek askatasun sindikalak mespretxatu dituzte berriro ere. Langile eta ordezkari sindikaloi eskubideak murritzeko saiakera berrian, LABeko ordezkari bati denbora eta forman komunikaturiko 7 ordu sindikalen erabilera eragotzi diote. Bilbao-Basurtuko ESIko pertsonal zuzendaritzak, debeku honen azken arduradura, honakoa adierazi du mehatxu moduan: “Txurdinagako osasun zentroko langilea ez bada agertzen bere lanpostuan ezeztaturiko egunean, etor litekeenaren gaineko ardura berea izango da”.

Hasiera batean, zuzendaritzek “lehentasuna oporrak ordezkatzea zela” esan zuten euren jarrera justifikatzeko; gerora, “ez zegoela erizain laguntzailerik kontratazio zerrendetan” , faltsukeria hutsa dena. Azkenik, aitortu zuten egia: “kontratazio zerrendan deitzekotan zeuden pertsonak aurretiaz Osakidetzan lan egin gabeak ziren”. Hauxe dugu kontratazio zerrendak kudeatzeko modu lotsagarria. Eskubide sindikalak errespetatu ez eta inoiz lan egin ez duen pertsona bat kontraturik gabe utzi, dirudienez, langile hauek karga eta deserosotasun handiagoa suposatzen dietelako jefaturei.

LABek honen gaineko salaketa jarria du dagoeneko LAN Ikuskaritzan eta azalpen argia exijitzen diogu Amaia Allenderi, OSIko Pertsonal Zuzendariari. LABek ez du inondik inora onartuko gure langile zein eskubide sindikalak zapalduak izatea.
 

 

 


AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

https://youtu.be/Z3qMSklmn14 Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Martxoaren 17ko greba...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...