2024-04-27
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaOfizial administraria izateko nahitaezko baldintza emakumea izatea eta 1. mailako igeltsero ofiziala...

Ofizial administraria izateko nahitaezko baldintza emakumea izatea eta 1. mailako igeltsero ofiziala izateko nahitaezko baldintza gizona izatea duen Tuterako Udalaren lan eskaintza berehala ken dezatela exijitzen dugu

LAB sindikatuak 2017ko martxoan Cortesko Udalaren lan eskaintza batekin modu eraginkor batean egin zuen gisa berean, berriz ere lan espaurruan gertatzen den bazterkeria matxista salatu beharra du. Oraingoan, Tuterako Udala izan da irizpide matxistak ezarri dituena. LABek salaketa helarazi dio Nafar Lansareri eta lortu du hark konpromisoa hartzea berdintasun neurriak sartzeko, bere deialdietan halako kasu onartezinak eragozteko; gainera, eskaintzen protokoloa gaurkotuko du ikusten duelarik gizon eta emakumeen arteko berdintasuna errespetatzen ez dutela. Orain, Tuterako Udalaren esku dago egin dituen lan eskaintza matxista guztiak bertan behera uztea.

Tuterako Udalak, 2019ko martxoaren 22an, argitaratu zuen bere web orrian (http://www.tudela.es/empleo/2587), behin-behinean, Administrari bat (1), 1. mailako ofizial igeltseroak (4) eta peoiak (15) kontratatzeko deialdia, Lurralde Antolamendurako Arlora esleituak. Deialdia, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Zuzendari Kudeatzaileak, 2018ko martxoaren 7an, egin zuen 251/2018 Ebazpenean oinarritzen da, non hartan arautzen den, 57 zenbakia duen eta 2018ko martxoaren 21ean argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean interes orokorreko zein sozialeko lan eta zerbitzuak bete daitezen, langabetuen lan kontratazioa egiteko, Nafarroako Toki Erakundeei eman diru-laguntzen emakida.

Aipatu deialdian zehazten dira lanpostuen betekizunak, honakoak direnak:

1. Administrari ofizial bat (C maila). Espresuki ezartzen da emakumea izateko betekizuna.
2. 1. mailako lau ofizial igeltsero (C maila). Espresuki ezartzen da gizona izateko betekizuna.

Aipatu deialdian azpimarratzen denez, eskaintza hau Nafar Lansarek arautzen du, interes orokorreko lanak eta zerbitzuak egitean langabetuen kontratazioa erraz dadin. Ez du inon aurreikusten haien oinarrietan aipatu bazterkeria. Tuterako Udalak erabakitzen du, guztiz matxista den ikuspegi batez, eta hortaz guztiz onartezin batez, emakumeak betekizun administratiboei loturiko lanpostuetara heldu daitezkeela, ez ordea igeltserotzako zereginetara.

Halako kontratazioak egiteko udalek jasotzen dituzten diru laguntzak Nafar Lansarek arautzen ditu. Horregatik, 2017ko martxoan, Cortesko Udalaren deialdi matxista salatu genuelarik eta, azkenean, kendu zutelarik, LABek Nafar Lansareri eskatu zion kontrol eta segimendu mekanismoren bat ezar zezan tokiko erakundeek egiten dituzten eskaintza eta kontratazioen gainean, beharrezkoak diren klasulak sartuta, bermatu ahal izateko kontratazio prozeduretan eta lan baldintza zein soldatetan legea betetzen dela.

Hondarreko salaketa honen ostean, azkenean, Nafar Lansarek LABek eginiko proposamena onartu du eta, beraz, bere deialdi guztietan berdintasun neurriak sartuko ditu halako kasu onartezinak eragozteko. Gainera, eskaintzen protokoloa gaurkotuko du ikusten duelarik gizon eta emakumeen arteko berdintasuna errespetatzen ez dutela.

Lorpen handia da hauxe, neurri praktiko eta eraginkorra baita lan esparruan bazterkeria matxistari aurre egiteko. Hala, LABek berriz ere teorian eta praktikan frogatu du lan mundua ikuspegi feminista batekin eraldatzeko bere apustua benetakoa dela, eta Nafar Lansaren duen parte-hartzea baliatzen duela emakume langileen interesen aldeko aldaketa hori sustatzeko.

LABen ordezkaritza sindikalak Tuterako Udalean berraztertzeko errekurtsoa paratu zion Udalari berari, ulertzen baitzuen enplegu eskaintza hau, martxoaren 22ko 3/2007 LOa, gizon eta emakumeen arteko egiazko berdintasuna erdietsi dadin, eta uste dugulako tokiko erakunde hauen betebeharra haien ohiko jardunean aipatu eskubidea txertatzea dela. Bada, hilabete iragan da eta oraindik ez diote helegiteari erantzunik eman.

LABek ulertzen du ez dagoela arrazoi objektiborik justifikatzen duena sexua funtsezkoa eta erabakigarria den laneko baldintza dela eskatzen den lan jarduera betetzeko; halaxe jasotzen da urriaren 23ko 3/2015eko lege dekretuan, non hartan onartzen den Enplegu Legearen testu bategina. Eta hau horrela da guztiz nabaria delako gizon batek zein emakume batek administrazioari lotu zereginak bete ditzaketela, adibidez, igeltserotzan.

LAB sindikatuaren iritziz, eskaintza doitu behar zaie ebazpenaren terminoei. Gainera, inongo administrazioak ez dezake mugatu, ezarri diren baldintzak betetzen dituztenen lehia edo konkurrentzia askea. Kasu honi dagokionez, bazterkeria matxista batez ari gara, legezkotasun orotatik at.

Onartezina deritzogu oraingoan pertsona guztien eskubide guztiak bermatu behar dituen udalak, jarduera matxista egin izanari; oraingoan halaxe suertatu da, esparru guztietan, lan arloan ere, gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren guztiz aurkako kasua delako. LABek borroka feminista aldarrikatzen du, gizartea eraldatzeko apustu gisa, zeinak sistema kapitalistari eta heteropatriarkatuari aurre eginez hura gaindituko duen.

LAB sindikatuak eskatzen du eskaintza hau berehalaxe bazter dadila, eta bazterkeria matxistarik agertuko ez litzatekeen beste bati ekin dakiola, non enplegura heltzeko, pertsona guztien eskubide guztiak beteko diren, are gehiago, kontuan hartuz, guztiona den diru-laguntzaz ematen direla.

Azkenik, Nafar Lansareri eta Nafarroako Gobernuari ere eskatzen diegu, Corteseko Udalaren kasuan egin zuten antzera, Tuterako Udala dei dezaten aipatu aldaketari ekin diezaion.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.