2025-12-18
HomeIdazkaritzakOcalani babesa adierazi diogu Bruselan, eta neurriak hartzeko exijitu diogu Europari

Ocalani babesa adierazi diogu Bruselan, eta neurriak hartzeko exijitu diogu Europari

Abdullah Ocalan jaunari buruzko larrialdiko prentsaurrekoa egin da Europako Parlamentuan, Bruselan, kontinenteko hainbat eragile sindikal, politiko eta sozialen parte-hartzearekin. LAB sindikatua ere bertan izan da, lider kurduaren egoerari buruzko gardentasuna exijitu eta giza eskubideak berma daitezela erreklamatuz.

Erresuma Batuko Freedom for Ocalan kanpaina sindikalak larrialdiko prentsaurrekoa antolatu du Abdullah Ocalan buruzagi politiko kurduari buruz.

Ocalan jaunak hogeita lau urte daramatza Turkian inkomunikatuta, eta azken bi urteetan bere abokatuei eta familiari ere ukatu zaie harekin harremana edo sarbidea. Gaur egun ez da jakiten bizirik eta ondo dagoen eta orain kezka oso larriak daude bere bizitza eta ongizateagatik.

Era berean, oso kezkatuta dago Ocalan jaunaren espetxe-baldintzak kontrolatzeaz arduratzen den Europako Kontseiluko erakundeak, Torturaren Prebentziorako Batzordeak, herritarrei informazio nahikorik ez emateak. Ocalan jaunaren familiak, bere abokatuek eta, oro har, herri kurduak egoera larri honi aurre egiteko neurriak hartzeko eskatzen dute.

Prentsaurrekoan Europako gobernuen, giza eskubideen erakundeen eta Europako Kontseiluaren erantzun guztiz desegokia nabarmendu da, eta ekintzarik ezak oinarrizko giza eskubideen urraketa eta urraketa honen konplize bihurtzen dituela. LABek parte hartu du horietan, Italiako edo Eskoziako sindikatuetako beste ordezkari batzuekin, Eskoziako, Italiako edo Erresuma Batuko ordezkari instituzionalekin eta erakunde sozial eta politiko ezberdinetako pertsonekin batera.

Telebista kurduan elkarrizketa

Gai beraren harira, bestalde, LAB sindikatuak Medya Haber Tv telebista kate kurduan (Londresen eta Flandrian estudioak ditu) parte hartu du, bi saiotan zehazki, eta bertan elkarrizketa egin diote elkartasun kanpaina honen inguruan.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.