2026-02-03
HomeBidalketak2014“NUESTRO MAYO ROJO”, historia etorkizunerako lan tresna gisa

“NUESTRO MAYO ROJO”, historia etorkizunerako lan tresna gisa


Ipar Hegoa Fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak elkarlanean “Nuestro mayo rojo. Aproximación a la historia del movimiento obrero vasco (1848-1990)” editatu berri dute, azken mende eta erdian Euskal Herrian izandako langile borrokaren momentu historikoak jasotzen dituen 850 orrialdeko liburukia.

“Nuestro Mayo rojo”, datorren otsailetik aurrera izango da salgai.
Afiliatuentzat prezio berezia izango da, 23 eurokoa. Interesa duen orok Ipar Hegoara zuzenduz eskuratu ahal izango du.

Tel: 94 470 69 15
Emaila: iparhegoafundazioa@labsindikatua.org
Helbidea: Alameda Rekalde 62 behea – 48010 Bilbo

XIX. mende erdialdean gertatu ziren lehen borroketatik hasi eta XX. mende amaierako greba orokorretaraino izandako eta etorkizunari begira kontutan hartu beharreko borrokaren pasarte ezberdinak, euskal naziotasun ikuspegi batetik aztertzen dira liburukian. Nahiz eta porrotean bukatu direnak ere badiren, denetatik ikasten da.

Liburua argazki historikoz lagundua dator. Ikasketarako oinarri izan daiteke, batzutan ahaztua, besteetan baztertua eta askotan borroka sozial eta nazionalen arteko lotura ezkutatzeko modu interesatuan kontatua den historiaren inguruko ezagutza zabaldu nahi duen pertsona ororentzako, sindikalista zein mugimendu sozial edo politikotako militantearentzako.

Hain zuzen ere, lotura estu horretan sustengatzen da liburuaren tesi zentrala. Ez da bereziki bilatzen berrikuntza historikoak ematea, euskal naziotasunaren aitortzarekin bat datorren perspektiba batetik kontatzea baizik, gure herrian gaurdaino argitaratu diren lan eta monografiko gehienetan falta izan den perspektiba horretatik. Erabilitako hizkuntza, ulerterraza, beste historia lanetan izan ohi den bezala, ez dago adituei zuzendua, publiko orokorrari baizik.

Liburukiak bazteturik geratu diren iraganeko borroka eta egoera ezberdinak berrikusteko aukera ematen du, eta hauetatik ondorioak atera daitezke gaur egun euskal langile mugimenduak bizi duen egoerarekin konparatuz. Ezkerraldeko meatzarien lehen grebetatik hasi eta berriagoak diren Bandas de Etxebarriko greba edota Gasteizko Tres de Marzo bezalako gatazkak aipatzen dira, alde batera utzi gabe 1917ko greba orokor iraultzailea edota gerra ondorengo langile protestetak.

Argitalpen berriak Eugenio Etxebeste Arizkurenek sinatutako prologoa darama eta sarrera Giovani Giacopucci historialariaren eskutik dator. Testuak Patxi Abasolo López, David Mendoza Clemente eta Joxerra Bustillo Kastresanarek dira, azken honek epilogoa egitearen ardura ere izan du. Liburuak borrokalari eta sindikalista nabarmenduen profil biografikoak dakartza eta amaieran irakurketa errazteko izen eta sigla ezberdinen aurkibidea eta jorratutako gaien inguruan sakondu nahi duenarentzako bibliografia osatu bat topatuko dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

[IRITZIA]: Erantzuna Amaia Antxustegiri: ratioak betetzen dira… baina hori ez da zaintzea

Jarraian duzue Itsasne Nuñez Bilboko idazkaria eta Juankar Vizan Soziokomunitario sektoreko Bizkaiko arduradunaren iritzi-artikulua. Amaia Antxustegik Bizkaiko Batzar Nagusietan egin dituen azken adierazpenek, etxebizitza komunitarioetan...

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...