2026-10-14
HomeEkintza SindikalaGreba mugagabea Gueñeseko Airlan enpresan jazarpen sindikalaren aurka

Greba mugagabea Gueñeseko Airlan enpresan jazarpen sindikalaren aurka

Gueñeseko Airlan Industries enpresako langileak mobilizazioetan murgildurik daude taldeko gerenteak LABeko delegatua den, bakarra enpresan, Luis García langileen ordezkari bezala onartzen ez duela salatzeko. Datorren ostiraletik aurrera greba mugagabean sartuko direla adierazi dute gaur prentsaurrean.

Airlan Industriesek 26 langile ditu Gueñeseko lantegian. Enpresak klimatizadore industrialak egiten ditu eta talde berdinak beste enpresa bat du Deustuko Erriberan, 40 langile ingururekin.

Enpresak delegatu bakarra du, LABeko Luis García, duela lau urte eta erdi aukeratua eta Joseba Gobela González gerenteak langileen ordezkari moduan onartzen ez duena, mehatxatu eta jazartzeaz aparte (orduak hartzeko arazoak, etab.)

Hori dela eta, mobilizazioak egin dituzte azken egunotan eta ostiraletik hasita, greba mugagabean sartuko dira.

Lan osasunari dagokionez, egoera oso txarra dela adierazi dute langileek; zarata handia, produktu arriskutsuekin lan egitea, zerrak aluminio hautsa botatzen du… Salaketa sartua dute langileek eta Osalan eta Lan Ikuskaritzako ikuskariak bertan izan dira jadanik.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...