2026-03-20
HomeIndustriaMetalgintzaNegoziaketa duinaren beharra aldarrikatu dugu Zestoako GRI Castingsen

Negoziaketa duinaren beharra aldarrikatu dugu Zestoako GRI Castingsen

Gaur goizean, Zestoako GRI CASTINGS (lehengo TS Fundiciones) enpresaren aurrean elkartu gara LABeko eskualdeko Industria arloko ordezkariok, bertoko langileek bizi duten egoera azaleratu eta Zuzendaritzak darabilkien jukutria salatzeko.

TSko langile ohien konpromisoa albiste izan dugu sarri, eta proiektu honen ardatza langile ohiak beraiek izatea berri ikaragarria izan da noski. Baina zoritxarrez, gaurkoan beste kontu batzuengatik dugu albiste.

Bi urte luze igaro dira GRI berria martxan jarri zenetik eta denbora aurrera doan heinean arazo berriak agertu dira eta guzti hau gehiagora joan baino lehen honako hau salatu nahi dugu:

â—Ź Zuzendaritzak Gipuzkoako Hitzarmena hobetuko duen Enpresa mailako akordio bat negoziatzeko konpromisoa adierazi zuen arren, urte bete luze darama ezer negoziatu nahirik gabe, enpresa mailako lan baldintzak hobetzearen inguruko eztabaida bati ateak itxiz, eta harturiko konpromisoei uko eginez.

â—Ź Hori gutxi balitz, langile guztiontzako oinarrizko baldintzatzat adostu zen herrialdeko hitzarmenaren aplikazioa ere nahieran aplikatzen hasiak dira “malgutasun eta polibalentziaren” aitzakiatan, eta nahikoa dela esateko garaia heldu da (lan baldintza eta lan harremanak arautuko dituen akordio gune bati ateak ixten dizkio).

TSko langile ohietatik 40tik gora dira dagoeneko lanean direnak, baina aldiz 45 langile inguru dira oraindik euren aukeraren zain daudenak. Langile ohi hauek izan ziren TSrentzat proiektu bat egon zedin apustu egin zutenak, eta uste dugu aurrez azalduriko Zuzendaritzaren jarrerak 45 langile hauen inkorporazioa denboran ikaragarri luza dezakeela dugu. Lanpostuen sorrera erraztu dezaketen planteamendu ezberdinak eztabaidatu nahi ez eta hortarako markoa den negoziaketa oztopatzen dute.

Negoziazio Kolektiboa da gure lanarekin sortzen dugun aberastasuna banatu eta lan harreman zein baldintza duinak bermatzeko tresna. Lanpostuen sorrera bermatzea da erronka, baina aldi berean lan baldintza eta lan harremanak egonkortuaz.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.