2026-02-02
HomeEkintza SozialaNazioarteko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako egunean, LAB sindikatuaren adierazpena

Nazioarteko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren aurkako egunean, LAB sindikatuaren adierazpena

Xenofobia ez da berez sortzen. Xaxatzen dutenek, jakin badakite beren ardurak ezkutatzen. Europako Batsasunaren edo NMFaren edo nazioarteko botere ekonomikoen buru direnek ez dute behin ere aldarrikapen arrazistarik eginen. Haiek ongi gordetzen dira humanitatea, integrazioa, nazioarteko lankidetza edo kontrolik gabeko migrazioaren aurreko jendartearen babesa bezalako ideien atzean. Hala ere, eskubideak eta prestazioak murriztu, langabezia eta pobrezia eragin eta eskasia eta babes falta inposatzen dituztenean, badakite zer egiten duten: arrazakeriaren eta esperantza ezaren metxa piztu, langileon artean zatiketak sortu eta krisiaren egiazko erantzuleak arduragabetu.

Lanpedusa, Melilla… Mediterraneoa biziraun nahin zutenen hilerri bihurtu dute, Estatuek jendea kanporatzeko mekanismoak gupidagabeki erabiltzen dituzte, Europako etorkinentzako zentroetan eskubideak desagertzen dira, sarekadak itxura fisikoa dela medio, komunikabideen alarmismoa… Dena globalizazio neoliberalaren eskutik doa, munduan barna atsekabea eta oinazea barreiatzen dutelarik. Eta haiek sortutako miseriak babesteko, Europako elite ekonomikoek politika arrazista eta klasistak inposatzen dituzte jendea kontrolatzeko. Langabeziaren eta pobreziaren Gobernuek haien pagaburuak sorrarazten dituzte, haiei leporatuz jendearen ongizatearen galera.

Testuinguru honetan, Euskal Herria ere gehiengoarentzat austeritatearen politika ekonomikoa jasaten ari da. Beste eredu sozial eta politikoa eraikitzeko aukera ukatzen zaigu. Eta horrekin batera, estatu espainiarraren eta frantsesaren inmigrazioaren erabakiak inposatzen zaizkigu, ezinezko bihurtuz pertsona migranteen harrera inklusiboa.

Hego Euskal Herriko gobernuen neurriek jendeari eraso egin diote aurrekontu antisozialen bidez, zerbitzu publikoen eraispena, pobreziaren eta desberdintasunaren hazkundea ekarriz,… Gobernu berberak oso pasiboak dira pertsonen eskubideak ukatzen dituztenen migrazio politiken aurrean; errepresioa eta kriminalizazioa areagotu; zaintzaren ekonomian aritzen diren emakumeen zapalketa onesten dute; Euskal Herrian elkarbizitza, aniztasuna eta eskubideen berdintasuna ahalbidetzeko aurrekontuak murriztu. Eta bitartean, salatu behar ditugu adierazpide arrazistek beldurra eta ezjakintasuna zabaltzen dute: zurrumurruak, aurreiritziak, irizpide murriztaileak,… Gure herrian bizi direnen milaka lagunen zaurgarritasun sozialaz baliatuz.

Arrazakeria eta xenofobiaren larritasuna handiagoa edo txikiagoa izan daiteke. Dena dela, erabat beharrezkoa da beti erne eta adi egotea zabal ez dadin, batez ere, etsaia zein den ez ahaztutzeko.Une honetan, Euskal Herrian bizi garenok, gure jatorria edozein dela ere, erronkak, interesak eta borroka berberak ditugu.

LAB Sindikatuaren ustez, herri eta eskualde ezberdinetan lantzen ari den Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta oso marko baliotsua da arrazakeria eta xenofobiari aurre egiteko eta oso tresna indartsua eredu ekonomiko eta sozial berriaren alde, elkar errespetuan eta inklusibitatean oinarriturik. Eredu berri bat erabakitzeko gaitasuna ukatzen digun oraingo marko politikoa gainditzeko. Eredu berri bat atzerritar lege arrazistak inposazten dizkiguna. Eredu berri bat eskubideak eta aukeren berdintasuna bermatu aberastasuna eta lanaren banaketan oinarrituta. Elkarbizitza, elkartasuna eta aniztasuna sustatzen duen Euskal Herriaren alde egiteko.

Euskal Herrian, 2014ko martxoaren 21ean
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...