2024-10-15
HomeZerbitzu PribatuakSalgaien GarraioaNanuk enpresako langileak 23. greba egunari ekingo diote gaur

Nanuk enpresako langileak 23. greba egunari ekingo diote gaur

Nanuk enpresako langileak irailaren 2an hasi zuten greba mugagabearekin jarraitzen dute. Epe honetan negoziazio saiakerak egin dituzte enpresarekin, baina irailaren 19ko bileraren ostean akordioa ez izan dute lortu. Honen aurrean egiten duten balorazioa publiko egin nahi izan dute.

 LABek bere elkartasuna eta indarra adierazi nahi die NANUKeko grebalariei 

NANUKeko langileen balorazioa
NANUKeko langileak borrokan jarraitzen dugu

Irailaren 23an, gaueko 22:00etan, grebako 22. egunari ekingo diogu, eta lehen egunean bezala jarraitzen dugu; gure eskubideen defentsan borroka egiteko indarrez.

Epe honetan, negoziazio saiakera egin dugu enpresarekin, bitartekari batzuen laguntzarekin, baina irailaren 19an akordiorik gabe bukatu zen ahalegin hori. Guzti honegatik gure balorazioa egin nahi dugu:

1. ARAZO EKONOMIKOEN AITZAKIA

Enpresak dio arazo ekonomiko larriak daudela eta etorkizuna ere zalantzan dagoela, 2014ko otsailean EROSKIrekin kontratua berritu beharra dagoelako. Honen aurrean zera esan nahi dugu:

– Arazo ekonomikoen aitzakiak indar guztia galdu du eta dagoeneko ez du ez buru eta ezta hankarik ere konponbide batera ez ailegatzeko:

* Enpresak eskaera bakarra zuen: egungo egoera kontuan edukita, langileei %4ko soldata jaitsiera egitea: negoziazio epe honetan, konponbiderako aurre-akordio bat egon da. Langileek %4ko jaitsiera onartu dute, datozen 4 urteetarako eta, orduan aztertuko da diru hori itzuli, eta itzultzekotan zein modutan, edota epealdia luzatu, baina bi aldeen arteko akordioarekin.

* Hori nahikoa ez eta langileek gehiago eskaini diote enpresari: 1. ordainsari bat eta erdi zor die enpresak langile guztiei, epaitegitara joz gero, diru hori 3 hilabete inguruan kobratuko lukete langileek, baina horren ordez, azaroan hasi eta 15 hilabetetan zatika ordaintzeko aukera. 2. Akordioa egonez gero, ordainsarietan zor zaien kopuruaren %33a barkatuko lukete.

Beraz, enpresak mahai gainean jartzen dituen arazo ekonomikoa konpontzeko aukera guztiak jasotzen dira.

2. READMISIOA

Bilera erronda honetan zerbait argi atera baldin badugu, gure lankidearen kaleratzea mendekuzko erabakia izan zela da; beraien argudioak banan bana desmuntatu eta azkenean “zuzendaritzaren erabakia dela eta kitto” erantzun baitigute. Hau da bertan esandakoaren laburpena:

a. Kontratua bukatu zaiola. Negoziazio mahaian onartu dute, kaleratuaren kontratua 2012ko abuztuan bukatu zela eta ez aurten, gainera bidegabeko kaleratzea (despido improcedente) egin diote; hau da, zergatik kaleratze bat ordaindu, berez kontratua bukatu zaion pertsona bati? GEZURRA.

b. Jakinarazpena. Legeak ezarritako aurre abisurik ez da egon, ez komiteari ezta langileari berari ere. Gainera, Komiteari ez diote lan-karga arazorik dagoenik esan. Beraz, guzti honek, erabakia ez zegoela aurretiaz hartuta adierazten du eta mendekuzko kaleratzea izan dela.

c. Lan karga arazoak. Negoziazioetan zehar, enpresak lan karga jaitsi delako kaleratu behar izan dutela errepikatu dute. Era berean, desagertu beharreko postua “gidari” batena zela ere aitortu dute eta kaleratua “laguntzailea” da. Hori argudiatu asmoz, “polibalentziaren” garrantzia azpimarratu digute, “Gida-baimena badu, edozein momentutan, behar izanez gero, bidaia bat egiteko aukera ere badauka”; eta segituan diote, “laguntzaileei gida-baimena ateratzeko eskatu zaiela”; hau da, epe labur batean kaleratuak ere gida-baimena eduki beharko luke. Beraz, GEZURRA.

Gainera, langileen ordezkariek pertsona bolondres bat badagoela enpresa uzteko prest jakinarazi zien, kaleratzea traumatikoa izan ez zedin, enpresaren erantzuna “hori gure ahuldade keinu bat litzateke, zuzendaritzaren erabakia da eta kitto!”

Beraz, ez dago lan kargaren argudioa mantentzerik, mendekuz hartutako erabaki bat da eta, orain, borondate falta dago konponbiderako.

d. Bere lanaz kexak omen zeuden. Hori egia balitz, badaude pertsona horren jokamoldeak zuzentzeko bitartekoak, kaleratzea azken neurria izan dadin; kexak, faltak, etb. Kaleratu honek ez du inoiz horrelakorik jaso, eta kaleratzea zuzena izan da. Beraz, beste GEZUR bat gehiago.

e. Guzti honekin, gelditzen den aukera bakarra grebarekiko atxikimenduagatik mendekuzko erabakia izan dela da. Eta ez langile horrekiko bakarrik, baizik eta grebarekin bat egitea nahi zuten langileen artean izua zabaltzeko ere.

3. ENPRESA HITZARMENA eta ESPAINIAR LEGEDIA EZ APLIKATZEA

Kontutan edukita arazo ekonomikoei aurre egiteko aurre-akordio bat lortu dela, eta abuztuaren 28ko kaleratzearen argudio guztiak erausi ditugula eta mendekuzko erabakia dela argi utzi dugunean; Enpresa Hitzarmenaren negoziazioan aurkitu dugu beste traba handiena.

Gerenteak argi eta garbi esan du “ez diogu Legeak eman digunari ukorik egingo”, nahiago dute gatazka mantendu eta Hartzekodunen Lehiaketa (concurso de acreedores) mehatxuarekin jarraitu, guzti honi konponbidea bilatu baino.

Langileen ordezkariek argi esan dute, erabaki gogorrak hartu behar badira, gutxienez bi aldeen arteko akordioarekin izan behar duela eta ez alde bakarreko inposizioz, gaur egungo Espainiar Legeak dioen bezala.

NANUK enpresako gerenteak bi datu klabe eman ditu bileretan zehar, “gu ez gara horrelako zerbait sinatzen dugun lehen garraio-enpresa izango” eta “akordio hori ez gaur, ezta etorkizunean ere ez dela posible izango”.

Lortutako aurre-akordioak kontutan edukita, eta komentario horien sentsua ulertuta, galdera bat datorkigu burura; NANUKeko gerentea ASETRAVIko Lehendakaria izanik, zertan ari da NANUKen etorkizunerako onena bilatzen edota Asetraviko kideen aurrean bere irudia babesten?

Iñaki Errastik nahiago du enpresa bat itxi, Euskal Herritarron gehiengo zabalak ezezkoa eman diogun Erreforma aplikatzeari uko egitea baino!

Azaldutako guztiagatik, NANUKeko 45 grebalariok (89ko plantilatik) eskaera argiak dauzkagu:
1. Iñaki Errastiren dimisioa
2. Beste bazkideek langileok dauzkagun eskubideak errespetatu ditzatela eta Espainiar Erreformari uko egiten dion enpresa hitzarmena sinatu dezatela.
3. Kaleratutako langilearen readmisioa.

Elorrion, 2013ko irailaren 23a
 

 

       

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

EPE bateko azterketa bere erditzea programatuta zegoen egunean egin behar zuen langileak beste data batean egin ahal izatea #LortuDugu

LAB sindikatuak Arartekoari aurkeztutako kexaren ondoren, Basauriko Etxe Maitia egoitzak aukera emango dio kaltetutako emakumeari, erditzeko programatutako egunean enplegua egonkortzeko hautaketa-prozesuan azterketarekin bat zetorren proba beste data batzuetan egiteko.

Osasun sistema publikoa indartzeko eta EAEko Osasun Mahaian eztabaida faltsuan ez ixteko lan egingo dugu

Gaur elkarretaratzea egin dugu Bilbon, Areilza kaleko osasun etxean. Bertan egon da Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra eta honakoa adierazi du: “Osakidetzaren egoera salatzeko eta osasun sistema publikoa indartzea eskatzeko mobilizatu gara gaur. Honek egoera horretara ekarri gaituzten politiketan aldaketa sakonak egitea eskatzen du”.

Bilboko Udalak berriro utzi du Etxez Etxez Laguntza Zerbitzua multinazionalen esku

Lau urterako lizitatu du zerbitzua hobekuntzetik inbertsiorik egin gabe eta langileen aldarrikapenak kontuan hartu gabe.