2026-07-07
HomeIndustriaEraikuntzaNafarroako Eraikuntzako lan hitzarmenaren blokeoaren aurkako protesta patronalaren egoitzan

Nafarroako Eraikuntzako lan hitzarmenaren blokeoaren aurkako protesta patronalaren egoitzan

LAB-Eraikuntza sektoreak ekintza burutu zuen atzo patronalaren egoitzaren aurrean sektoreko 25.000 langileen egoera salatu eta Nafarroako esparrua defendatzeko."Negoziazioa deblokeatzeko borroka bide bakarra dela" adieraziz, atzoko ekintzarekin mobilizatzeko deia luzatu zuten.

 LABen irakurketa 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Gipuzkoako altzarigintzako hitzarmen berriak ez dio erantzuten sektorea egurgintzarekin parekatzeko eskariari

Gaur 2001 urtetik berritu gabe zegoen altzarigintzako hitzarmena adostu da, baina LABek ez du sinatu, funtsezkotzat dugun eskakizuna kanpo geratu delako.

Greba deitu dugu uztailaren 15erako elikadura merkataritzaren sektorean, negoziazio kolektiboaren estatalizazioa geldiarazteko

LAB eta ELA sindikatuok deituriko lanuztea patronalak bultzatutako negoziazio estatalaren aurkako erantzuna izango da, eta negoziazio mahaiko bilera erabakigarriaren egunean egingo da.

EAJk euskararen gaian ez ditu etxeko lanak egin eta Udalhitzeko negoziazioa blokeatu du berriro ere %83tik gorako ordezkaritza sindikalaren iritziaren kontra

EUDELen lehendakaritza duen EAJk ez du borondate politikorik Udalhitzeko lan-hitzarmen berria erdiesteko aurre-akordioa lortzeko. Horregatik, udako geldialdiaren ondoren, mobilizazio eta grebekin jarraituko dugula adierazten dugu LABetik.