2026-10-18
HomeZerbitzu PublikoakNafarroako AdministrazioaMODERNA FUNDAZIOAREN AURKEZPENAREN AURREAN LABen BALORAZIOA PRENTSA-OHARRA

MODERNA FUNDAZIOAREN AURKEZPENAREN AURREAN LABen BALORAZIOA PRENTSA-OHARRA

UPN-PSNk, Patronalak eta UGT-CCOOek osatutako eta Opus Deik bedeinkatutako Elkarrizketa Sozialaren Holding-ak Moderna Fundazioa aurkeztu du gaur Iruñeko Baluarten. Moderna Plana sinatu zuten horiek osatzen dute Fundazioa eta aipatutako Planera bideratutako aurrekontu publikoa kudeatuko dute. Alegia, Gobernuaren lanaren pribatizazioa, politika publikoen pribatizazioa da gaur gauzatu dena. Politikari, enpresari eta sindikalista morroien klub selektoak instituzio publikoek kudeatu beharko luketen diru publikoaz jabetu da.
Bestalde, Moderna Fundazioaren eszenifikazioa iraingarria da: Nafarroan 45.866 langabetu dauden bitartean, Sanz eta konpañiak "Nafarroako garapen ekonomiko berriaren" onurak saltzen dabiltza. Ildo honetan, "Colectivo de personas en paro de Iruñea y la Comarca-Iruñerriko Langabetuok" herri ekimenak ekitaldi instituzionalaren parean egindako aldarrikapenei babesa adierazi nahi dieg (ikusi argazkiak).

Azkenik, Plan Modernaren edukiekiko geure jarrera kritikoa berretsi nahi dugu. Langileriaren kontura irabazten jarraitzeko Nafarroako patronalak diseinatutako errepide-mapa da eta honako neurriak bultzatzen ditu besteak beste: osasungintzaren pribatizazioa, etxegintza-espekulazioa, AHT bezalako obra txikitzaileen sustapena, baserrien desagerpena ustiapen handien mesedetan… Moderna Planak nafar langileriak pairatzen dituen arazoak gutxiesten ditu. Esaterako, ez du hitz erdirik esaten lan istripuei buruz; lan istripuetan hildako langileei dagokionez, Europako bataz bestekoa bikoitzen dugu Nafarroan eta nola hitz egin dezakete "aurrerakuntzaz" urtero-urtero hamabos bat langile hil eta ehunka zauritzen diren bitartean?

Moderna Plana nahiz Fundazioa bertan behera geratzea eta Nafarroako garapen ekonomiko eta sozialaren inguruko eztabaida sozial zabala irekitzea exijitzen dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzagun dei egiten diegu euskal langileei

Euskal Herritik Euskal Herrirako greba orokorra izango da, bertako patronalei eta instituzioei pobretzearen eta errentismoaren kontrako neurriak eskatzeko.

Testak kaltetutako familiek iragarri dute euren etxebizitzetan geratuko direla kontratuak amaitzerakoan

LABek eta Testako maizterrek deitutako manifestazioak 2.000 lagun baino gehiago elkartu ditu, alokairu kontratuen amaieragatik mehatxatuta dauden 500 familia baino gehiagorentzat konponbidea eskatzeko. LABek...

Lanuzteak egingo dituzte Bizkaiko Foru Aldundiko eta GUFEko langileek urriaren 21ean, benetako negoziazioa eskatzeko

Urriaren 7ko asanbladan, 400 langile baino gehiagoren babesarekin eta aho batez, plantilla osoak mobilizazioetan beste urrats bat ematea erabaki zuen. Horregatik, urriaren 21ean hiru...