2026-02-11
HomeEkintza SindikalaMobilizaziorako deia egiten dugu lan heriotzen aurrean

Mobilizaziorako deia egiten dugu lan heriotzen aurrean

Gaur hilak 15, garraiolari bat hil da A-15ean, Andoainen. Bestalde, atzo jakin genuen, urrian lanetik etxeko bidean zioala auto istripua izan ostean zauritu zen Papelera ZikuƱagako 23 urteko langilea abenduaren 12an hil zela, istripuak eragindako lesioen ondorioz. Bada, datorren ostiralean, abenduaren 18an, ELA, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuekin batera mobilizazioa egingo dugu Donostian 11:00etan, Eusko Jaurlaritaren egoitzaren aurrean. Gaur, berriz, Azpeitian egin dugu protesta, euskal gehiengo sindikalak ere deituta, ostiralean hildako langilea gogoan.

LABetik gure babes eta elkartasunik zintzoena erakutsi nahi diegu hildakoen senitarteko eta gertukoei.

Gaurkoarekin gutxienez 68 langile hil dira lanean Euskal Herrian urte hasieratik, eta horietatik 13, garraiolariak izan dira. Gainera, otsailaren 6tik, Joaquin Beltranek desagerturik jarraitzen du Zaldibarreko zabortegian.

Beste sektore askotan gertatzen den moduan, garraioan ere lan baldintzak gero eta prekarioagoak dira. Garraiolariek, askotan, ez dute lan-istripu nahiz lan gaixotasunen aurrean babes egokirik. Izan ere, nagusiki langile autonomoak edo ustezko autonomoak baitira, eta gainera, euren lan istripuak ez dira estatistika ofizialetan kontuan hartzen. Horrela, Administrazioek beste alde batera begiratzen dute, sektoreak bizi duen prekarietate egoeraren ezagun izan arren.

Azpimarragarria da garraiolariek jasaten dituzten lan istripuen gehiengoak errepideetako merkantzien garraioak urte luzez pairatzen daraman prekarietatea eta desarautze basatia agerian uzten dituela. Gainera, garraiolarien eskubide eza ere nabaria da, izan ere, lana mantendu ahal izateko, askotan kargatzaileen presak, ezinezko ordutegiak, gehiegizko pisudun kargak, prezio baxuak, lan egun luzeak eta atseden eza jasan behar baitituzte. Beste askotan, gainera, zamaren deskarga egitera behartzen dituzte. Guzti hauei gehitu behar zaie muturreko tenperatura, errepideen egoera negargarria, eguraldia… Hauek eta honelako beste hainbat arrazoi dira lana modu seguru eta duinean egitea oztopatzen dutenak, garraiolarien bizitza arriskuan jartzeaz gain. Arazo hauek dira Administrazioak behin eta berriz ezkutatzen saiatzen direnak, beste alde batera begiratuz gehienetan, beraien nahia garraio merkea lortzea baita, edozein preziotan.

Mobilizazioa eta borroka funtsezkoak dira istripuen aurrean. Horregatik, LABen laneko heriotza bakoitza salatzen jarraituko dugu eta enpresa eta administrazio publikoei esparru honetan hobekuntzak eskatzen. Deia egiten diogu langileklaseari,deitukodensalaketamobilizazioan partehartzera.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek salatu du Haurreskolak Partzuergoko hitzarmenakĀ argitaratu gabe jarraitzen duela

Greba eta mobilizazio zikloari bukaera eman zion hitzarmen berria sinatu zuen LABek gaur urtebete. Gainera, Haurreskolak Partzuergoak irailaren 1ean lanpostuen zerrendan sortu behar zituen...

2025a istripu hilgarrien errekorrarekin itxi da berriro ere

84 langile hil ziren lan istripuz pasa den urtean, eta ia 700, denera, azken 10 urteetan. Laneko arriskuak eta prebentzio falta salatu dituzte LAB,...

ELA, LAB, CIG, Intersindical Catalana, IAC, Intersindical Valenciana eta STEI alderdi guztiekin bilduko dira LGSari buruz mintzatzeko, baina Yolanda Diazek ez ditu hartuko

PSOEk, Sumarrek, Podemosek, Junts per Catalunyak, ERCk, EAJk, EH-Bilduk, CompromĆ­sek eta BNGk sindikatuei harrera egingo diete otsailaren 12an Madrilen; aitzitik, Lan ministroak agenda arazoen...