2026-02-07
HomeEkintza SindikalaMobilizazioak ugarituko dira Nafarroan sindikalisten aurkako jazarpen polizial eta judizialari aurre egiteko

Mobilizazioak ugarituko dira Nafarroan sindikalisten aurkako jazarpen polizial eta judizialari aurre egiteko

LAB sindikatuak langileei eskatu die bihar, ekainaren 20an, lantokietan elkartasun erakustaldiak egin ditzaten Nafarroan prekaritatearen eta esplotazioaren aurkako protesta ekintzetan parte hartzeagatik zigortu dituzten edo zigortu nahi dituzten sindikalistei babesa agertzeko eta askatasun sindikalen aldeko aldarria egiteko. 27an Huerta de Peraltako langile baten egoera judizial ankerra aurkeztuko da; 28an elkarretaratze zaratatsua eginen dute Tafallan; eta uztailaren 2an manifestazioa Iruñean.

Maiatzaren bukaeran jakin genuen LAB sindikatuko kide bati 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri ziotela -kartzelan sartzeko betebeharrarekin- Iruñeko La Sangiovesa jatetxean eginiko protesta baketsu batean parte hartzeagatik. Maiatzaren bukaeran ere hasi zitzaizkigun iristen Foruzaingoak Huerta de Peraltako borrokaren karietara jarritako dozenaka isun ere, eta gainera jakin genuen hiru sindikalistaren kontrako ekinbide penalak irekiak zituztela. Hona hemen horren guztiaren laburpena:

LA SANGIOVESA
• 21 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote LABeko kide bati edozein protesta sindikaletan egin ohi diren ekintzak egiteagatik: jatetxe barnean bozgorailu batekin kontsigna laboralak bota, pegatinak jarri, kartelak erakutsi, eta establezimenduaren ate baten parean elkarretaratzea egin.

HUERTA DE PERALTA
• Oraingoz 17.313 euroko zigorra jaso dugu isunetan. Horri prozesu penaletako bermeak gehituta, dagoeneko, zigor ekonomikoa 20.000 euro baino gehiagokoa da.
• Prozesu penalak:
â—¦ Fiskaltzak 2.880 euroko isun eskaera egin du LABeko kide baten aurka. Epaiketa uztailaren 2an eginen dute Iruñean.  (INFORMAZIO BERRIA)
â—¦ Fiskaltzak urtebeteko kartzela zigorra eskatu du LABeko bi sindikalistaren kontra protesta ekintza irudimentsu eta baketsu bat egiteagatik: furgoneta bati barazki enpresa baten itxura eman zioten, Huerta de Peraltako atea zaintzen ari ziren foruzainei ziria sartu zieten, furgoneta atean gurutzatu eta sarbidea oztopatu zuten minutu gutxi batzuez.
â—¦ Fiskaltzak eskaera ankerrak egin ditu Huerta de Peraltako langile baten aurka: 2 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra, 2.500 euroko isuna, eta 5 urteko kanporatzea -marokoar herritartasuna baitu-.

Jazarpen polizial eta judizial horri aurre egiteko LAB sindikatuak Borroka sindikala aurrera kanpaina jarri du martxan. Kanpaina horri lotuta, hainbat mobilizazio eginen dira hurrengo egunetan Nafarroan. Hona hemen horren guztiaren laburpena:

• Ekainak 20, ortzeguna: Elkartasun erakustaldiak Nafarroako lantokietan.
• Ekainak 27, ortzeguna: Prentsaurrekoa Huerta de Peraltako langilearen kasua salatzeko eta haren inguruan aktibatuko den dinamika aurkezteko. 11:00etan izanen da, Iruñeko (in)Justizia Jauregiaren parean.
• Ekainak 28, ortziralea: Tafallan, eguerdian informazio banatuko dute azokan eta 19:00etan elkarretaratze zaratatsua eginen dute epaitegien aitzinean.
• Uztailak 2, asteartea: Manifestazioa Iruñean, 19:00etan Udaletxe plazatik.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

6 lan istripu hilgarri Euskal Herrian 2026an

Gaur jakin dugu beste lan-istripu hilgarri bat gertatu dela basogintza-sektorean. Istripua atzo, otsailak 5, gertatu zen, arratsaldeko sei eta erdiak aldera. Dirudienez, zuhaitz batek...

La plantilla de la empresa Froneri de Araia comienza con paros y movilizaciones ante un nuevo ataque a las condiciones laborales

La plantilla de Froneri Araia, antigua Nestlé–Miko, se ve obligada nuevamente a movilizarse ante un ataque directo a sus condiciones de trabajo.  A las puertas...

ELAk eta LABek 11 eguneko greba egingo dute Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean, martxoaren 17an, Euskal Herriko Greba Orokorraren egunean hasita

ELA eta LAB sindikatuek, Bizkaiko Arte Grafikoen sektorean ordezkaritza % 70etik gorakoa izanik, greba deitu dugu martxoaren 17, 18, 20, 23, 24, 25, 26,...