2026-08-13
HomeIndustriaIndustria KimikoaMobilizazioak egingo dituzte Amurrioko Megatechen enpresaren asmoen aurrean

Mobilizazioak egingo dituzte Amurrioko Megatechen enpresaren asmoen aurrean

Maiatzaren 18 eta 25ean kontzentrazioak egingo dituzte, 13:15etik 14:35era. Bestalde, maiatzaren 30ean, 4 orduko greba egingo dute txanda bakoitzean; eta ekainaren 1ean, 24 orduko greba.

Amurrioko Megatech Industrieseko LABeko sekzio sindikaletik, asanblada ezberdinetan eta Enpresa Komitearen onarpenarekin adostu ditugun mobilizazioak jakinarazi nahi ditugu.

Maiatzaren 18 eta 25ean kontzentrazioak egingo ditugu, 13:15etik 14:35era. Bestalde, maiatzaren 30ean 4 ordutako greba txanda bakoitzean eta ekainaren 1ean, 24 ordutako greba.

Mobilizazioen arrazoiak, enpresak aurkeztu dituen soldata eskala bikoitzak, kimika hitzarmen estatalaren aplikazioa kontratazio berriei eta soldaten igoera produktibitateari egoztea dira, igoera sendotu ezinak gainera… besteak beste.

LABetik ez ditugu inoiz horrelako helburuak onartuko eta Megetech-eko langileentzako hitzarmen duin baten alde borrokan jarraituko dugu
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...