2026-11-17
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaMobilizazioak EDE Taldean kaleratzeen aurka

Mobilizazioak EDE Taldean kaleratzeen aurka

EDE Taldeko arduradunek, gutxienez, 17 lanpostu suntsitu nahi ditu. ESK, ELA, LAB, CC.OO. eta CNT sindikatuek hainbat elkarretaratze deitu dituzte datorren asterako zuzendaritzatik aurreikusi diren kaleratzeak eta lanaldia murruzteko erabakiaren aurka.

Egun, EDE Taldea, Lan Harremanetarako Kontseiluan, bitartekaritza prozesu batean murgildua dabil, Zuzendaritzak, 2013. urtean, %7ko soldata ez aplikatzeko klausula ezarri nahi duelako, eta 2014. urtean enplegua suntsitu nahi duelako.

Lehen mobilizazioa pasadan martxoaren 18an egin zuten EDE Taldearen egoitzaren aurrean.

Datorren asterako antolatutako mobilizazioak

 
FECHA LUGAR HORA
Martes 1 abril BOLUNTA- Ronda s/n (frente al nº 5) 18:00-18:30
Jueves 3 abril FUNDACION EDE- Simon Bolivar 8b 14:00-14:30
Martes 8 abril BOLUNTA- Ronda s/n (frente al nº5) 18:00-18:30
Jueves 10 abril FUNDACION EDE-Simon Bolivar 8b 14:00-14:30

 
  

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bertako LGS behar dugu, Euskal Herriko langileen errealitateari erantzuteko

Espainiako Gobernuak gaur onartu du Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren (LGS) igoera, baita langile publikoen soldaten %4,5eko igoera ere. LABen ustez, erabaki horiek langile batzuen egoera ekonomikoa hobetuko badute ere, Hego Euskal Herrian eragin mugatua izango dute, eta ez diete gure langileen beharrei erantzungo. Gainera, langile publikoen soldaten igoera Madrildik inposatua eta ez-nahikoa da.

Beste mobilizazio egun bat Osakidetzan

Mahai Sektorialean aurrerapauso nahikorik ez dagoenez, LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok elkarretaratzeak deitu ditugu gaur lan zentro guztietan: 11:00etan ospitaleetan eta 13:00etan Lehen Mailako Arretan.

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.