2026-10-07
HomeIndustriaMetalgintzaMobilizazioak bihar Bilbo, Donostia eta Gasteizen Metaleko hitzarmenaren alde Akordio Marko Sektoriala...

Mobilizazioak bihar Bilbo, Donostia eta Gasteizen Metaleko hitzarmenaren alde Akordio Marko Sektoriala aldarrikatzeko

LABek akordio marko sektoriala bultzatu du EAEko metal arloko sektorerako negoziazio kolektiboa blindatzeko helburu argiarekin. Jada indarrean diren neurriak nahiz Madrildik inposatu nahi direnak indargabetu eta baldintzatzearekin batera, Lan Harremanetako eta Negoziazio kolektiboko euskal esparruaren alde urratsak eman nahi ditu LABek, eta negoziazio kolektiboa gaur gaurkoz, ezinbesteko tresna da horretarako. 

Negoziazio eredu berri baten alde apustu egitea erabaki du sindikatu honek, hori lortzeko borrokan jarraitzea eta konfrontazioa indartzea behar-beharrezkoa izango dela argi izanik. Hori horrela, bihar bertan hasita, datozen egun eta asteetan mobilizazioen bidean sakondu egingo du sindikatuak:

BIHAR, UZTAILAK 5, LABeko metalgintzako delegatuek mobilizazioak egingo dituzte EAEko hiru hiriburuetan, “Metaleko hitzarmenaren alde Akordio Marko Sektoriala” lelopean. Gasteizen eta Bilbon delegatuen asanbladak egingo dituzte mobilizazioen aurretik.

MOBILIZAZIOEN ORDUTEGIA
 
GASTEIZ
11,15ean giza katea Aldabe gizarte etxetik SEAren egoitzara
11,30etan: SEAren aurrean ELKARRETARATZEA.

DONOSTIA
11.00etatik 12-00etara ADEGIren aurrean ELKARRETARATZEA

BILBO
11.30etan manifestazioa plaza zirkularretik FVEMen egoitzara
12.00etan ELKARRETARATZEA FVEMen aurrean

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hobekuntza gehiago lortzeko aukerak egon arren, Arabako kirol jardueretan deitutako lanuzteak desaktibatu dira

LABek patronalari eduki gehiago ateratzeko aukera zegoela uste bazuen ere eta burututako asanbladetan borroka mantentzea defendatu duen bitartean, gainerako sindikatuek nahikotzat jo dute patronalaren azken proposamena eta, ondorioz, asteazkenean, urriak 7, hastekoak ziren lanuzteak bertan behera uztea defendatu dute.

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.