2024-11-10
HomeEkintza SindikalaMilaka langile irten dira kalera Bilbo, Gasteiz eta Donostian enpresa eta herrialdeko...

Milaka langile irten dira kalera Bilbo, Gasteiz eta Donostian enpresa eta herrialdeko hitzarmenen defentsan

CCOO, LAB, UGT eta ESK sindikatuen deialdiari jarraituz, milaka langile irten dira EAEko hiru hiriburuetan uztailaren 7an iraungitzen diren sektoretako hitzarmenen defentsan. Hitzarmen sektorialaren defentsan ere, Gipuzkoa, Bizkaia eta Araban Metalgintzako langileek greba eguna egin dute.

Bilboko Manifestazioa.

Gasteizko manifestazioa.

MOBILIZAZIOAREN AMAIERAN DEITZAILEEK EGINDAKO INTERBENTZIOA

Milaka langile izan gara gaur gure hitzarmenen defentsan kalera atera garenok, sektore guztietako langileak, enpresako hitzarmena dutenak edo sektoreko hitzarmena dutenak, azkeneko lan erreforma guztien kontrako erasoa delako eta denok elkarrekin gure hitzarmenaren defentsan borrokatzen jarraituko dugulako, orain arte egin dugun bezala eta uztailaren 7a pasata egiten jarraituko dugun bezala. Negoziazio kolektiborako eskubidea dago jokoan, gure esparruan negoziatzeko aukera izango dugun edo ez dago arriskuan.

Zorionak metaleko langile guztiei aste honetan zuen enpresak gelditu dituzuelako eta kalera atera zaretelako. Zorionak, eta Adegik, Seak eta Cebek-ek gogoan har dezatela, baita Confebaskek ere, borrokak jarraitu egiten duelako!

Gure eremuan lortutako hitzarmenek, lan-baldintza eta bizi-kalitate hobeagoa edukitzeko aukera eman digute eta, patronalek mehatxuka ibili arren eta lan erreformak eskaini dizkion aukerei atxikitu arren, hauek defendatzen jarraituko ditugu.

Gure hitzarmen probintzialak defendatzen jarraituko dugu sektoreko langile guztien legezko estaldura direlako. Gure produkzio sistemaren zati handi bat, enpresa mailako negoziazio mota bat egiteko aukerarik ez duten enpresa txiki eta ertainek osatzen dutela kontuan izan behar dugu

Gainera, gure hitzarmen probintzialak gutxieneko erreferentzia bat dira, guztien oinarri bat, enpresetan hobetu daitekeena. Erreferentziazko hitzarmen probintziala existituko ez balitz, enpresetako hitzarmenetan azaltzen diren lan-baldintzak, lehenago edo beranduago, kaltetu egingo lirateke.

Erreformaren helburua, negoziazioa enpresa-eremura eramatea da. Negoziazioa soilik enpresa eremura eramateak, patronalaren asmoari erantzuten dio: langile klasea banatzearena eta ahultzearena.

Bi negoziazio eremu hauek osagarriak dira eta, erreformari aurre egin nahi badiogu, biak defendatu behar ditugu.

Baina ez gaude negoziazio eremuei buruz bakarrik hitz egiten. Gure lan-baldintzak hobetzeko borrokatzen jarraitzea ezinbestekoa da. Egia da, sektore bakoitzeko errealitatea zein den kontuan izan behar dela, baina hemen gauden guztiok gutxieneko elementu batzuk konpartitzen ditugu:

– KPI-ko soldata igoerak edo KPI-ra lotuta dagoen erreferentzia. Langile klasea pobretzeko asmoa dagoen momentu honetan, soldata duin batengatik borrokatzea inoiz baino beharrezkoagoa da.

– Lan-erreforma geldiarazten duten klausulak: ultraaktibitatea mugatzen duten eta ez aplikazioen kontra egiten duten formulak proposatzea. Hau da, negoziazio kolektiboa eta gure hitzarmenak babesten dituzten formulak

Azkeneko lan-erreformak suposatzen duen erasoaren aurrean gure hitzarmenak defendatzeak oinarrizko ekintzak behar ditu, negoziazio kolektiboaren defentsan, negoziazio eremu guztiak kontuan hartzen dituena, gutxiengo batzuk ziurtatzen dituena eta borrokan eta mobilizazioan oinarritzen dena. Hau da Patronalaren blokeoari aurre egiteko modu bakarra.

Zentzuz jokatzen ez badute, gure hitzarmena eta bere edukiak mantentzeko negoziatzeko prest ez badaude, hemen gauden sindikatuek borrokatzen eta mobilizatzen jarraituko dugu gure hitzarmenak babesteko eta, era berean, gure lan-baldintzak, gure enplegua eta gure etorkizuna defendatzeko.

Confebaskek. Adegik, Cebek, Seak eta gainontzeko patronalek gure mezua arretaz entzun dezatela:

EZ DIEGU GURE LAN BALDINTZEI UKO EGINGO!

GURE HITZARMENAK DEFENDATZEN JARRAITUKO DITUGU, ORAIN ETA UZTAILAREN 7A PASATA!

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak absentismoari buruz egindako jardunaldien hurrengo egunean hil da urteko 52. langilea

Gaur goizean, A.S.O. 57 urteko langilea hil da Tubacexeko Amurrioko Aceralava enpresan, istripu ez traumatikoan. Hildakoa Construcciones Jagoba Zamalloa SL enpresako langilea zen. Gaurkoarekin, gutxienez 52 dira urte hasieratik Euskal Herrian hildako langileak. LABek bere elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren senide, inguruko eta lankideei.

Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua: bidea zabalik pribatizatzeko

LAB sindikatutik, Osasunari buruzko Foru Legearen aurreproiektua zehatz-mehatz aztertu ondoren (une honetan ekarpenak egiteko fasean dago), egiaztatu dugu ezen, onetsiz gero, zailtasun asko egon daitezkeela osasun zerbitzu publikoari eusteko eta herritar guztiei osasun arreta egokia emateko, bai eta langileek gaur egun dituzten lan baldintzak eta eskubideak mantentzeko ere.