2026-08-20
HomeIndustriaMetalgintzaMetalgintzako greba egunak langileek hitzarmenarekiko duten konpromisoa handia dela erakutsi du

Metalgintzako greba egunak langileek hitzarmenarekiko duten konpromisoa handia dela erakutsi du

Ekainaren 21ean metalgintzako sektoreanEAEn izandako grebari buruzko balorazioa ezin positiboagoa egiten du LAB sindikatuak. Jarraipena oso zabala izan da Gipuzkoan, Bizkaian eta Araba, enpresa txikietan zein handietan.

Gipuzkoan, azken greba egun honetan, hainbat kooperatibek ere bat egin dute gure deialdiarekin. Hori sektoreko langileek metalgintzako hitzarmenarekiko konpromiso eta atxikimenduaren adierazgarri da. Halaber, protesta eta mobilizazio ekitaldiak nahiz hauen maila eta indarra bidertu dira.

ADEGI, FVEM eta SEA patronalek gogoan hartu beharko lukete gaurkoan gertatutakoa. Hau uztailaren 7aren ondoren etorriko denaren atarikoa besterik ez da, beti ere, sektoreko hitzarmenak indargabetuko balira.

Era berean, erakunde publikoak, eta Eusko Jaurlaritza batez ere, ez daitezke, lan gatazkak handitzearen aurrean, ikusle hutsak izan. Engaiatu behar dute patronalak, jarrera zurrunak baztertuz, negoziatzeari ekin diezaion.

Azkenik, sektorea zoriondu nahi dugu, eta batik bat, LABen militantzia, astean zehar egin behar izan duen lan eskergagatik. Bide onetik goaz.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...