2026-08-16
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaMilaka lagun Bilbo, Gasteiz eta Donostian lan duina eta eskubide sozialak aldarrikatuz

Milaka lagun Bilbo, Gasteiz eta Donostian lan duina eta eskubide sozialak aldarrikatuz

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, CGT eta CNT sindikatuen eta eragile sozial ezberdinen deialdiari jarraituz, milaka lagun irten ziren kalera "Lan duinaren eta eskubide sozialen alde Euskal Herria Martxan" lelopean. Azaroaren 26an hasiera eman zitzaion "Euskal Herria Martxan" dinamikari amaiera eman zitzaion atzoko Bilbo, Gasteiz eta Donostiako manifestazioekin.

Euskal Herria Martxan ekimenak egungo sistema goitik behera aldatu beharra dagoela aldarrikatu du. Urgentea dela politika hauek aldatzea, hemen Euskal Herrian gauzak beste era batean egin daitezkelako eta beharra dagoelako.

Honela, ordezkaritza politiko eta instituzionalari egungo politika publikoen norabidean aldaketa ematea exifitzen dute. Estatu Espainolaren erreforma, dekretu eta murrizketen bideak Euskal Herriko ehun produktiboa suntsitu eta bizi baldintza duinak izateko aukera ukatzen baitituzte.


DONOSTIA: Manifestazio amaierako interbentzioa
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...