2026-09-20
HomeIndustriaMetalgintzaMetalgintzako hitzarmenaren alde, mobilizazioa bide bakarra

Metalgintzako hitzarmenaren alde, mobilizazioa bide bakarra

Atzo, apirilak 9, Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bilera burutu zen. LAB sindikatuak, patronalak duen jarrera itxia ikusirik, gainontzeko sindikatuei mobilizazio egutegi bateratu bat egiteko deialdia egin die. Aste honetan bertan, metaleko mahaian dauden gainontzeko sindikatuekin biltzen hasiko gara, mobilizazio egutegi bateratu bat erdiesteko helburuarekin.

LAB sindikatuaren balorazioa Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bileraren harira

Atzo, Apirilak 9, Gipuzkoako Metalgintzako mahaiaren 17. bilera burutu zen. CCOO eta UGT sindikatuek proposamen berri bana ekarri dute mahaira. Aipatu bi sindikatuon proposamenak, joan zen urteko abenduan LABek egin zuen proposamenarekin antzekotasunak ditu. ADEGIk, bi proposamen hauei ezezko borobila emateaz ezezik, beste proposamen bat ere ipini du mahai gainean, aurrekoan egin zuena baino atzerakoiagoa. Hau da ADEGIren proposamena:

– 2 urterako soldata izozketa.
– Orduen erabiltzea: konbenioko 9 artikuluan jasotakoa eta Lan Erreformak ezartzen duen urteko lan ihardunaldiaren % 10a. Hau da, konbenioan jasotako malgutasuna eta Langileen Estatutuan jasotakoa, biak.
– Konbenioaren 49 artikuluaren ezabatzea, Langileen Estatutuak ezarritako derrigorrezko arbitraia ezartzeko.
– Konbenioaren 50. artikuluaren ezabaketa, langileen kaleratzeak merkeagotzeko helburuarekin.
– Konbenioaren idarraldia 2 urtetakoa urte beteko ultraaktibitatearekin.

LAB sindikatuak, patronalak duen jarrera itxia ikusirik, gainontzeko sindikatuei mobilizazio egutegi bateratu bat egiteko deialdia egin die. Aste honetan bertan, metaleko mahaian dauden gainontzeko sindikatuekin biltzen hasiko gara, mobilizazio egutegi bateratu bat erdiesteko helburuarekin.

Patronala inoiz baino harrokeria handiagoarekin dabil eta ez dio uko egin nahi Raxoik oparitu dion lan erreforma konbenioan txertatzeari.

Gainontzeko sindikatuek une zail honek galdatzen duen arduraz jokatzea espero dugu. Gipuzkoako Paper eta Kartoigintzan, Bizkaiko gasolindegietan eta Gipuzkoako gasolindegietan, mobilizazio bateratuen bitartez posible izan da lan erreformaren ondorioak mugatzea. Gipuzkoako metalgintzan zergatik ez?

GURE HITZARMENA, DENONA, DEFENDA DEZAGUN! 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.