2026-10-03
HomeIndustriaMetalgintzaMetalgintzako herrialdeko hitzarmenaren aldeko pegatinak lantokietan

Metalgintzako herrialdeko hitzarmenaren aldeko pegatinak lantokietan

Atzo, azaroak 26, EAEko metalgintzako langileek lanegun osoan herrialdeko metalgintzako hitzarmenaren aldekoa den eta patronalaren (ADEGI, SEA, FVEM) jarrera salatzen duen pegatina eraman dute itsatsia laneko arropan. Patronalaren asmoa sektoreko lan baldintzak ahalik eta gehien desarautzea da, gizarte osoaren onura baino, euren interes elitistak lehenetsiz.

LAB sindikatuak mobilizazio honi buruz duen irizpena oso positiboa da, sindikatu guztietako milaka langilek, baita hitzarmena daukaten enpresetako langileek ere, bat egin dutelako honekin. Mobilizazio honen ostean, beste berri batzuk egingo ditugu hurrengo egunotan. LAB sindikatuak langile guztiak deitzen ditu, eduki duinak bilduko dituen eta enpresarien gehiegikeriak mugatuko dituzten klausulak jasoko duen sektoreko eta enpresako negoziazio kolektiboa babestearren, antolatuko diren mobilizazioetan parte hartzera.

LABek lanean jarraituko du, patronalak egungo metalgintzako hitzarmena bete dezan ez ezik, baita beste berria negoziatzeari ekin diezaion ere, beste sektore batzuetan egiten ari diren antzera. Inoiz baino beharrezkoagoa da langile guztien bizi-baldintza duinak bermatuko duen sektoreko hitzarmena izatea. Eskubiderik gabe ez dago kalitateko industriarik, ez eta etorkizunik ere.
 

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...