2026-01-23
HomeIndustriaIndustria KimikoaMegatech enpresak greba komitearen kontra 5 milioi euroko kalte ordaina eskatu du

Megatech enpresak greba komitearen kontra 5 milioi euroko kalte ordaina eskatu du

Amurrioko Megatech enpresak ez dauka inongo arazorik bere modu krudelean Madrilgo lan erreforma aplikatzeko (kaleratzeak, lan baldintzen aldaketak…). Bertako langileak etengabeko mehatxuan mantentzen ditu, batez ere LABeko delegatua (mehatxuak, 3 eguneko kaleratzea aparteko ordurik ez egiteagatik…). Langileak etengabeko beldurrarekin dabiltza erreplesalien mehatxuengatik eta errespetu faltaren ondorioz.

Ekainaren 11n Enpresa Batzordeak 4 eguneko greba deitu zuen (ekainaren 17,18,19 eta 23rako) langile bat kaleratua izan zelako (laugarren kaleratzea azken hilabeteetan). Deialdia langileen artea bozkatua izan zen, emaitza grebaren aldekoa izanda.

Hilaren 17an, Megatech enpresak epaitegian salaketa ipini zuen Enpresa Komitearen kontra, Greba komitearen kontra alegia. Salaketa honetan greba bertan behera uztea eskatu zuen enpresak. Salaketan 80.000 euroko kalte-ordaina eskatzen du lanuzteko 30 minutu bakoitzeko (guztira 5 milioi euro inguru eskatzen du). Salaketa hau Greba Komitearen kontra doa beraz, komiteko kideen kontura doa indenmizazio hori. Horretarako komiteko kideen soldaten blokeoa eskatzen du salaketa beran.

Auzitegiak ez du onartu eskaera hau, baina honek ez du albo batera uzten gertakariaren larritasuna. Greba eskubidea ukatzeko maniobra izan da deitzaileak kriminalizatuz eta hondamendi ekonomikoan uzteko. Megatech enpresa ukiezina dela dirudi, instituzioak behin eta berriz jasotzen dituzte enpresa hontako nahien eta eskubideen kontrako salaketak, baina oraindik lan ikuskaritzak neurriren bat ezarri dezan zain gaude.

Zentzugabekeri eta eraso ultraliberal hau salatu nahi dugu, non askotan enpresei edozer baimentzen eta onartzen zaien, beti langileen eskubideen kontra.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

1.500 ordezkari baino gehiago elkartu ditu LABek egunotan, martxoaren 17ko greba orokorra lantzeko

Greba orokorrerako deia herriz herri, auzoz auzo eta lantegiz lantegi ari da zabaltzen LAB. Egunotan, eskualdez eskualde batzarrak egin ditu, eta ehunka ordezkari elkartu ditu.

Arabako ardogintzako hitzarmena berritzeko mahaia osatu da

Gaur, Urtarrilak 23, negoziazio berria martxan jarri da, LAB-ek gehiengoa duen sektorean. Bilera honetan, aurreko hitzarmenak jasotzen zuen KPI berrikuspen klausula dela eta, %2ko igoera...

Martxoak 3: langile memoria zaindu eta sindikalismo soziopolitikoari eusteko deia egin du LABek

Martxoaren 3aren urteurrenaren harira, egitarau oparoa antolatu du LABek, hitzordu nagusia martxoaren 3ko ekitaldi nazionala eta mobilizazioa izango dituena. Duela 50 urte nola, sindikalismoak...