2025-12-18
HomeEkintza SozialaHelduak eta PentsiodunakMartxoaren 22an Gasteizko Legebiltzarraren aurrean mobilizatzeko deia egin dugu, 1.080 euroko gutxieneko...

Martxoaren 22an Gasteizko Legebiltzarraren aurrean mobilizatzeko deia egin dugu, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Ikusiko dugu ea Euskal Herrian lor daitekeen Espainiako Legebiltzarrean, Toledoko Hitzarmenarekin, lor ez daitekeena. Zentzu honetan, babes sozialerako eta Gizarte Segurantzako sistema propio bat ere aldarrikatzen dugu, lege ahalmen guztia izateko, orain eta etorkizunean, pentsio duinak bermatu ahal izateko.

Martxoaren 22an Gasteizko Legebiltzarraren aurrean mobilizatzeko deia egin du LABek, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren alde

Euskal pentsionistek 1.080 euroko gutxieneko pentsio duina izango dute jokoan martxoaren 22an, Gasteizko Legebiltzarrean

Martxoaren 22a, egun garrantzitsua izango da EAEko milaka pentsionistentzat, egun horretan agerian geratuko baita politikariek benetan babesa edo bizkar ematen ote dieten.

Martxoaren 17ko manifestazio jendetsuen ostean, udaletxeetan astelehenetan eta otsailaren 22an egindako mobilizazioak ere gogoan, kalera ateratzen ari diren milaka pentsionista horien aldarrikapenetako bat eztabaidatuko dute Gasteizko Legebiltzarrean. Espero dezagun adostasuna lortzea.

Urte asko dira Euskal Herriko pentsionisten plataformek aldarrikapen hori planteatu zutela, Gasteizko Legebiltzarrean aurkeztutako 71.724 sinaduren babesarekin. Aldarrikapen hau pentsionisten elkarte guztiek bere egin dute. Izan ere, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren aldarria nagusi izan baita mobilizazioetan.

Ostegunean ikusiko dugu ea alderdi politikoek, pentsionistak babesten dituztela dioten horiek, babes hori egia bihurtzen duten euren eremuan, Legebiltzarrean, edo kontrakoa gertatzen den eta bizkar ematen dieten, askotan egin bezala.

Horrenbestez, deialdi bikoitz bat egiten dugu. Alde batetik, Euskal Herriko pentsionisten plataformek egingo duten elkarretaratzera deitzen ditugu pentsionistak, Gasteizko Legebiltzarraren kanpoaldean egingo duten mobilizaziora, 1.080 euroko gutxieneko pentsioaren defentsan. Bestalde, ordezkari politikoei ere egiten diegu dei, pentsionista behartsuen edo aipatutako gutxieneko pentsioarekin bizitza duina izateko aukera luketen pentsionisten alde egingo duten horiei. Urte mordoa eman dute pentsionistek lanean, eta, zoritxarrez, asko ezin dira hilabete bukaerara iritsi edo ezin dute berogailua ere piztu.

Ikusiko dugu ea Euskal Herrian lor daitekeen Espainiako Legebiltzarrean, Toledoko Hitzarmenarekin, lor ez daitekeena. Zentzu honetan, babes sozialerako eta Gizarte Segurantzako sistema propio bat ere aldarrikatzen dugu, lege ahalmen guztia izateko, orain eta etorkizunean, pentsio duinak bermatu ahal izateko.

LABeko Helduak eta Pentsionistak arloak bat egiten du aldarrikapen hauekin guztiekin, urte hauetan egin dugun moduan, eta dei egiten dugu kalera irtetzen jarraitzeko, aldarrikapenak erdietsi ahal izateko. Datorren martxoaren 22an, ezin dugu aukera desaprobetxatu. Kalean egon behar dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LABek deituta, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxe publikoetan mobilizazioak egin dituzte irakasleek

Hezkuntza Sailak %80 ordezkatzen duten sindikatuekin maiatzaren 9an sinatutako akordioan jasotzen diren hainbat puntu ez direla betetzen ari salatu dute dozenaka ikastetxetako ehunka irakaslek. LABek,...

Euskarari pizkunde berri bat emateko, LABek ere abenduaren 27an Miribilla betetzera dei egiten du

Euskara larrialdi linguistikoan dagoela gero eta nabarmenagoa da. Gero eta ikerketa gehiagok agerian uzten dute euskarak ez duela etorkizuna ziurtatuta. Hau da, aldaketa sakonik...

LABek langileen etorkizuna argitzeko eskatu die Arcelor AMDS eta enpresa batzordeari

LAB sindikatuak salatu du langileen etorkizunari buruzko informazio falta nabarmena dagoela Arcelor AMDSek Legasako lantokiaren itxiera-prozedura abiatu zuenetik, eta UGTk —langileei inolako kontsultarik egin...