2024-07-27
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaMartxan da Euskal Herriak bere bidea behar duela aldarrikatzeko ekimena

Martxan da Euskal Herriak bere bidea behar duela aldarrikatzeko ekimena

Ermuan eta Arrasaten eman zaio hasiera gaur goizean pobrezia eta prekarietarearen kontra eta Euskal Herriak bere bidea egin behar duela aldarrikatzeko martxa. Euskal eragile sindikal eta sozialen ekimenez martxa Euskal Herriko eskualde eta herriak gurutzatuko ditu "Nos arrastran al empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" lelopean.

Euskal Herriko eragile sozial eta sindikalek pobreziaren kontrako mobilizazio kanpainaren baitan, gaur, martxoak 11, 22ra arte Hego Euskal Herria gurutzatuko duen "Nos arrastran la empobrecimiento y la precariedad. Euskal Herriak bere bidea" Martxari hasiera eman zaio Ermuan eta Arrasaten.

Ermuako ekimenean Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusia, izan da. Martxaren helburuetaz hitzegiterakoan, Euskal Herrian zabaltzen ari den pobrezia eta biderkatzen ari diren muturreko egoeren salaketa azpimarratu du.

Ainhoa Etxaide, LABeko idazkari nagusiaren adierazpenak

«Gaur Ermuan, eta momentu berean Arrasaten ere bai, hasiera eman diogu bi astetik zehar luzatuko den eta eskualde guztiak zeharkatuko dituen pobrezia eta prekarietatearen kontrako martxari.

Martxa honen bitartez, Euskal Herrian pobrezia zabaltzen ari dela eta muturreko egoerak biderkatzen ari direla salatu nahi dugu. Izan ere, langileon eta herritarron bizi baldintzak guztiz markatzen eta baldintzatzen dituen egoera hau ez da agenda politikoetan inondik ageri. Beraz, pobrezia hori azalarazi eta agenda politikoan kokatu nahi dugu. Eta, jakina, Euskal Herriko mugimendu sozial eta sindikala horren kontra borrokatzeko konpromisoka hartzeko prest gaudela adierazi nahi dugu.

Pobreziaren atzean ez dago egoera ekonomikoa, baizik eta burutzen ari diren politika zehatz batzuk. Duela sei urte, krisia hasi zenean, politikak aldatzen ez baziren, erreformak etorriko direla esan genuen eta politika horien helburua ez zela krisitik ateratzea, bazik eta krisia baliatzea eskubide sozialak indargabetzeko, krisia baliatzea soldatak jaisteko eta langileoi lapurtzeko hainbeste kostatu zaizkigun lan eskubideak, gutxi batzuek –krisiaren sorrerare atzean dauden berberek- negozioa handitu dezaten.

Eta hori da gertatu dena. Erreforma guztiek, lan erreformak, pentsio erreformak, pribatzazio berriak egiteko administraizoetako erreformalk eta bestelako neurriek gutxi batzuen negozioak handitu dituzte, sistema finantzieroaren krisia gure kontura konpontzea ekarri dute, eta guretzat pobrezia, prekarietatea eta bazterketa. Eta, sei urte beranduago, krisiak irtenbiderik ere ez, lanpostuak suntstzen jarraitzen dutelako, egoera okertzen jarraitzne delako eta ekonomia erreala ez delako benetan indartzen.

Azkenik, jendea mobilizatzera deitu nahi dugu. Politikak aldatu daitezke. Egoera honek badauka alternatiba eta alternatiba hori justizia sozialean oinarritutako eredu berri bat eraikitzea da. Euskal Herriak bere bidea egin behar du eta bide horretan eredu propioa eraiki behar du, Madriletik datozen inposaketak alboraturik.

Euskal Herrian politikak aldatu behar dira, herritarren zerbitzura jarri eta enplegua sortzeko, babes soziala indartzeko eta zerbiztu publikoak zabaltzeko erabili behar dira. Politikak herria eta herritarren beharrak espekulatzaileen gainetik eta kapital handiaren interesen gainetik jarri behar dira.

Badakigu ez dela bide erraza eta pasa den astelehenean ikusi genuen bertoko agintariak ere troikaren menpe, troikari men eginez eta troikak ezartzen dituen politiken txontxongilo moduan. Baina gu ziur gaude Euskal Herrian badagoela gehiengo bat kalera ateraz gero, antolatuz gero, mobilizatuz gero, egoerari buelta emango diona. Hori da gure konpromisoa eta hori da suspertzne jarraituko duguna.»
 

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera uzteko eskatzen die Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Foru Aldundiari, beste behin eta behingoz

Politika publikoen bultzadak balio behar du eskualderako etorkizun ekosozial justua bermatzeko, eta bertan bizi eta lan egiten duten langileentzat lan baldintza, bizi baldintza eta zerbitzu publiko duinak bermatzeko.

Eusko Jaurlaritzak onartutako langile publikoentzako soldataren igoerak erosahalmenaren galera eta Madrilekiko menpekotasuna dakar, beste behin ere

LABek Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak langile publikoentzat (*) onartu berri duen %2ko soldata igoera salatzen du. Ikasturte honetan hiru greba eta hainbat mobilizazio egin ditugu soldata eta enplegua hemen erabakitzeko, bertan negoziatu eta adosteko. Hauek dira Jaurlaritzak agindutako azken neurriaren aurka azaltzen ditugun argudioak:

Prekaritateak dakarren lan segurtasun ezak hil egiten du

Gipuzkoako Kale Garbiketa sektoreko alderdi sindikal guztiak, ELA sindikatua izan ezik, pasa den uztailarean 10ean, Iruñean, gaueko txandan bere lana egiten zuen bitartean, lan istripuan hildako FCC-ko (Iruñerriko Mankomunitateko azpikontrata) langilearen familia, lagun eta lankideei elkartasuna eta babesa helarazteko, gaur uztailak 24, elkarretaratzea egin dugu Gipuzkoako FCC-ko egoitza nagusiaren parean, Hernaniko Zubiondo poligonoan.