2026-02-01
HomeOsasungintzaOsasungintzaManteleceko langileak subrogatzea eskatu diegu Osakidetza eta Drager Medical Hispaniari

Manteleceko langileak subrogatzea eskatu diegu Osakidetza eta Drager Medical Hispaniari

Gaur, abenduaren 1ean, Osakidetzak Gipuzkoako ospitaleetako ekipamendu elektromedikoaren mantenimendua egiten duen enpresa aldatu du. Orain arte, Mantenimiento ElectromƩdico SL enpresak egiten zuen lana, hemendik aurrera Drager Medical Hispania enpresak egingo du. Bizi dugun pandemia egoeran bereziki kezkagarria deritzogu, pandemia baten erdian gaudelako eta ospitaletan saturazio egoera bizi delako. Zerbitzu honen barruan kokatzen da, esaterako, arnasgailuen mantentze lana egitea.

Gainera, legea bete gabe egin nahi du aldaketa hori Osakidetzak. Izan ere, berriki sinatutako Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenak subrogazio eskubidea jasotzen du bere 43. artikuluan, mantenimendu lanak egiten dituzten langileentzat. Hitzarmena azaroaren 24an argitaratu eta indarrean sartu zen. Hau da, enpresa berriak, Dragel Medical Hispaniak, aurretik zerbitzu hori egiten duen enpresako langileak mantendu behar ditu, lehengo lan baldintza berdinetan. LABek jakin duenez, ordea, Drager Medical Hispaniaren asmoa zerbitzua hirugarren enpresa bati azpikontratatzea da.

Mantenimiento ElectromƩdico SL enpresako langileak ziurgabetasun erabatekoan daude, ez baitiete subrogazio eskubidea aitortu. Gaur Donostia, Zumarraga, Mendaro, Arrasate eta Bidasoa Ospitaleetan eta anbulategietan gertatutakoaosolarriada:eurenlanpostuetaralanerajoandirenlangileei ezdietelanerasartzenutzi.

Zerbitzu publikoen azpikontratazioak lan baldintzen okertzea bilatzen du, baina zerbitzuen kalitatea ere arriskuan jartzen du, oinarrizkoak direnena ere bai, kasu honetan bezalaxe. Gainera, kasu honetan, azpikontratazioa berazpikontratatu nahi dutela ematen du, azken finean, zerbitzu eta lan baldintza okerragoak, baina geroz eta bitartekari gehiagok irabaziak edukitzeko.

LABek lan kontratuak subrogatzeko eskaera egin zien, bai Osakidetzari, baita zerbitzua emango duen enpresa berriari, Drager Medical Hispaniari. Horretarako borondaterik ez dute azaldu. Berriro ere, deia egiten diogu Osakidetzari langileei legez dagokiena aitortzeko, hau da, euren lanpostuetan lanean jarraitzeko. Jarrera aldatu ezean, LABekepaitegirajokodu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...