2026-03-19
HomeUncategorizedMaiatzaren 30eko Greba Orokorraren deialdi ofiziala egin da gaur Nafarroan

Maiatzaren 30eko Greba Orokorraren deialdi ofiziala egin da gaur Nafarroan


Maiatzaren 30eko Greba Orokorra deitzen duten sindikatu eta eragile sozialen ordezkaritza batek Greba erregistratu du Nafarroako Lan Departamentuan. Komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan, Mitxel Lakuntzak (ELA) eta Igor Arroyok (LAB) Nafarroan aldaketa soziala bultzatzeko grebaren beharra azpimarratu dute, eredu ustel eta antisozialaren aurrean. Era berean, UGT eta CCOO sindikatuei aldaketa eskatzen duen gehiengo soziala entzun eta Greba Orokorra dei dezaten dei egin diete. 

 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.