2026-03-28
HomeMurrizketakMaiatzaren 20 eta 26an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eginiko mobilizazioen balorazioa

Maiatzaren 20 eta 26an Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eginiko mobilizazioen balorazioa

Krisi ekonomiko finatzieroaren aitzakian kapitala gure eskubideekin amaitu nahian murrizketak ezartzen hasi zenetik hona Hego Euskal Herrian mobilizazio ugari egin dira, tartean greba orokorrak ere bai, ekimen ugari jarri dira martxan, inposizioei ezezkoa eman eta egungo eredu ekonomiko eta sozialaren alternatiba aldarrikatzeko.
Horri jarraiki, maiatzaren 20an eta 26an, hainbat eragile sindikal eta sozialek manifestazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan. Hilaren 20an Bilbon eta Gasteizen, eta hilaren 26an Iruñean eta Donostia deitutako manifestazioek jarraipen zabala izan dute, milaka lagun atera dira kalera.

Kontuak izanik kapitalaren erasoaldiak ez duela mugarik eta dagoeneko iragarri dutela inposaketa gehiago egingo dutela murrizketa berrien bitartez, mobilizazio horien deitzaile izan garen eragile sindikal eta sozialek borrokarako geure konpromisoa berresten dugu; konpromisoa, gure eskubideetan atzera ez, aurrera egiteko, lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparruaren alde, zeinak bermatuko duen herri honetan politika laboralak eta sozialak beste modura egitea, egin behar diren bezala, euskal langile klasearen interesak babestuz eta ez merkatuarenak.

Finean, lanean, mobilizatzen eta borrokan jarraituko dugu gurea dena lapurtu edo bankuei eman ez diezieten. Milaka eta milaka pertsona lanik gabe, etxebitzitzarik gabe, osasunerako edota hezkuntzarako eskubiderik gabe uzten dituzten bitartean, milaka eta milaka herritar prestazio sozialak ukatuz jazartu eta kriminalizatzen dituzten bitartean, lanean, mobilizazioetan eta borrokan jarraituko dugu.

Euskal Herrian, 2012ko maiatzaren 29an

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek kritikatu du Pradalesek aipamenik egin ez izana gutxieneko soldata ezartzeko eskumenari Sanchezekin izan duen bileran

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera izan dute gaur, eskumenen transferentziaz hitz egiteko. LABen ustez, Pradales lehendakariak dagozkion...

Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an greba egingo dute Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek

Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek ez dute beste aterabiderik ikusi, beren eskubideak aldarrikatzeko, grebara jotzea baino. Ahalegin handia egin dute elkarrizketaren...

LABek salatu du Tubos Reunidosek gatazka areagotu duela, azpikontratetan enplegu suntsiketa handiagoa eta lan iruzurra eraginez

LABetik salatu nahi dugu Tubos Reunidoseko zuzendaritzak beste urrats bat eman duela enplegua suntsitzeko eta lan-baldintzak okertzeko estrategian, azpikontratekin kontratuak eteten hasiz. Gatazkaren hasieran ohartarazi...