2026-10-06
HomeZerbitzu PublikoakKomunikabideakM4Fk EITBko webguneko langileen erdia kaleratzeko Enplegu Erregulaziorako Espedientea aurkeztu du

M4Fk EITBko webguneko langileen erdia kaleratzeko Enplegu Erregulaziorako Espedientea aurkeztu du

EITBko zuzendaritzak murrizketak indarrean jarri ditu eitb.com-en, eta M4F enpresak Enplegu Erregulaziorako Espedientea aurkeztu du. Espedienteak 31 langileri eragiten dio. 27 langile kalera eta beste lauen lanaldia erdira murriztuko da. Guzti hau salatzeko Enpresa Batzordeak mobilizazioak iragarri ditu ekainaren 13 eta 14rako EITBko sarreran.

M4F konpainia Eusko Jaurlaritzarentzako, EITBrentzako, Bilboko Alhondegirako… multimedia edukiak egiten ditu eta aurkeztu berri duen sspedienteak 31 langileri eragingo dio: 27 langile kaleratu egingo dituzte, eta beste lau langileri lanaldia % 50 murriztuko diete. Gainera, M4F enpresako zuzendaritzak % 25era arteko soldata murrizketa planteatu du gainerako langile guztientzat.

EITBren zuzendaritza berriak eitb.com webgunearen zerbitzua lur jota utzi nahi duela salatu nahi du M4Fko enpresa-batzordeak; izan ere, azpikontratatutako enpresa honetako langile gehienek webgunearen edukiak egiten dituzte.

Bestalde, M4F konpainiako langileak EITBko egituraren baitan ez hartzea salatu nahi du enpresa-batzordeak, eguneroko zerbitzua eta aginduak zuzenean erakunde publikotik datozenean. Izan ere, 2008an Juan Diego Casalsek (VILAU auzian inputatua) M4F sortu zuen EITBko webguneari zerbitzua emateko. EITBren eta diru publikoarekin sortuz joan diren enpresen parte-hartzea (VILAU, Expressive..) zuen azpikontrata.

Maite Iturbek behin eta berriro esan du eitb.com-eko langileak 20 direla, baina inoiz ez du esaten EITBko webgunea aurrera ateratzen dela M4F ko 60 azpikontratatuei esker. Maite Iturbek uste al du EITBnet eko 20 langile horiek kapaz diren astelehenetik igandera arteko lanordutegi guztiak betetzeko? Are gehiago, 20 langile badira soilik eitb.com-en, zertarako behar dituzte 5 zuzendari?

Azkenaldian, Maite Iturbe EITBko zuzendari nagusi berriak agerraldi publikoak eta adierazpenak egin ditu komunikabideetan. Iturbek enplegu publikoa deuseztatu behar ez zutela agindu zuen, baina erakunde publikoko langile gehienak aldi batekoak edo azpikontratatuak direla azaltzea ahaztu zitzaion. Murrizketen aplikazioa berehala langile horien kontra zuzendu du Iturberen zuzendaritzak.

Murrizketa hauen aurrean M4Fko zuzendaritzak EITBk pasa zion kaleratuen zerrenda (izen abizenekin) onartu egin du. Kudeaketa trakets honen aurrean M4Fko zuzendaritzaren dimisioa eskatzen du enpresa batzordeak, Itziar Ijalba M4Fko zuzendariarengandik hasita eta bere kasuan, M4Fko administrazio kontseiluari exijitzen diogu zuzendariaren kudeaketarako gaitasuna berkontsidera dezala ardura horretan mantentzeko. Era berean EITBri exijitzen diogu aurrekontu murrizketak berraztertzeko eta neurri hori baztertzeko.

Egoera onartezina dela uste du M4Fko enpresa-batzordeak, eta langileekin adostu eta gero, MOBILIZAZIOEKIN berehala hastea erabaki du.

Lehenengo mobilizazioak ekainaren13an eta 14an burutuko dira, goizeko 8:30etatik 9:00etara eta 17:30etatik 18:00etara, EITBko sarreran (Basurtuko Capuchinos, 2). 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABen greba orokorrerako prest gaude, eta deialdia adosteko lanean ari gara beste sindikatuekin

Langileen aldeko politika birbanatzaileen alde presioa areagotzeko momentua da: errentismoaren eta espekulazioaren kontra eta soldata duinen alde.

Bizkaiko suhiltzaileak kalera itzuliko dira berriz, lan-osasuna bermatzeko neurriak eskatzera

Bizkaiko Foru Aldundiko Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaileek mobilizazioei ekingo diete berriro, eta bihar, urriaren 7an, kalera aterako dira osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzeko, bai eta beren kategoriako errekonozimendu profesionala aldarrikatzeko ere. 11:00etatik 12:00etara egingo dute mobiliizazioa, Batzar Nagusietatik abiatuta, Bilboko Hurtado Amezaga kalean eta Foru Jauregiaren aurrean amaituta, Kale Nagusian.

Pedrosa sailburuari eskatzen diogu euskara indartzeko neurriak hartzeko, baliabide berriak ezartzeko, akordioak garatzeko eta digitalizazioaz hausnartzeko

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburua Hezkuntza Batzordean izan da gaur, azken hilabetean eztabaida publikoa eragin duten PISA azterketako emaitzen inguruko azalpenak emateko eta egoerari aurre egiteko proposatzen dituen neurriak aurkezteko. Era berean, azken ebaluazio diagnostikoaren emaitzak, hizkuntza-gaitasunen egoera eta Hezkuntza Sailak hartuko dituen neurriak izan ditu hizpide.