2026-01-29
HomeZerbitzu PublikoakZerbitzu SoziokomunitarioaLanuzteak hasiko dituzte Gureak Navarra enpresan hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatzeko

Lanuzteak hasiko dituzte Gureak Navarra enpresan hitzarmenaren negoziazioen blokeoa salatzeko

Gureak Navarra enpresan, aniztasun funtzionala duten pertsonei lana ematen dien enplegu zentro berezian, Enpresa Batzordearen eta Zuzendaritzaren arteko hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioa urte eta erdiz luzatu da dagoeneko. Enpresak hasiera-hasieratik indarrean dagoen hitzarmena okertzeko asmoz jokatu du; nahiz eta gaur egun lan baldintza kaskarrak dituzten, are okerrago jarri nahi ditu Zuzendaritzak.

Negoziazioen epe luze honen ostean, Gureak Navarraren zuzendaritzaren jarreraren aurrean, langileek erabaki dute mobilizazio eta lanuzteekin hastea. Negoziazio bukaezin honi irtenbidea eman behar zaiola uste dute. Eta konponbidea argia bezain beharrezkoa eta justua da: Gureak Navarraren langileen beharrei erantzunen dion hitzarmen bat.

Hori lortu arte hurrengo lanuzteak deitu dituzte:

• apirilak 9, asteartea: 08:00etatik 09:00etara ordu bateko lanuztea
• apirilak 10, asteazkena: 08:00etatik 09:00etara ordu bateko lanuztea
• apirilak 12, ostirala: 07:00etatik 09:00etara bi orduko lanuztea
• apirilak 15, astelehena: 07:00etatik 09:00etara bi orduko lanuztea
• apirilak 16, asteartea: 07:00etatik 09:00etara bi orduko lanuztea

Lanuzteetako elkarretaratzeak enpresaren atarian izanen dira, Ezkirotz industrialdeko X kaleko 4. zenbakian.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lan ikuskaritzen aurrean lan baldintza duinak aldarrikatu, eta martxoaren 17ko greba orokorrerako deia egin dute etxeko langileek

Etxeko langileen lan baldintzak babesteko benetako bermeak emango dituen kontrol eta jarraipen mekanismoak eskatu ditu LABek. Era berean, sektoreko langileen prekaritatea LGS propiorik ezarekin...

 LABek grebak deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletan otsailaren 24, 25 eta 26an

EAEko eskola publikoetako jangeletako langileek mobilizazioak hasiko dituzte hitzarmen kolektiboa blokeatu delako, soldata igoerak aplikatu ez direlako eta ratioak, funtzioak eta lanaldiak hobetzeko aurrerapenik...

Martxoaren 17ko Greba Orokorra erregistratu dute Nafarroan sindikatuek

Gaur, ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek martxoaren 17rako Greba Orokorraren deialdia erregistratu dute ofizialki Nafarroa Garaian. Deialdia “Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGS...