2026-02-01

Langileok martxan gara!

“Langileok martxan, ¡actívate contra la precariedad!” lemapean egin du LABek aurtengo Delegatuen Asanblada Nazionala. Goizeko 10.30etan, Donostiako, Atano III pilotalekua beteta ekin diogu ekitaldiari. Elkartu garen delegatuok, 1.200etik gora, egindako lanari balioa eman eta aurrera begira jarri gara. Apirilak 28, Maiatzaren Lehena eta sindikatuak maiatzaren 28rako deitutako mobilizazio nazionala, dira hurrengo hitzordu garrantzitsuak.

Eszenan sartzen lehenak pilotari eta bertsolariak izan dira. Hauen eskutik etorri zaigu gaur egun langileok bizi dugun egoeraren argazkia, hau da, kapitala prekarietatea inposatu nahian eta gu, langileok, gure eskubideen defentsan borrokan.

Arritxu Iribar kazetari eta LABeko kideak gidatutako ekitaldia une hunkigarriz betea egon da. Presoen auzia konpontzeko dugun konpromisoan berretsi gara, heriotz istripuen ondorioz hildako langileak gogoratu ditugu eta jazarpen sindikala salatuz Bodalo, eta beren borrkagatik atxilotutakoak, askatzeko eskatu dugu.

LABen lana goraipatzeko tartea ere Izan da. Jorratutako ibilbidea irudikatzen duen bideoa proiektatu ostean, Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiak, hartu du hitza. Egindako lanaren garrantzia azpimarratu eta aurrean ditugun erronkak aipatu ditu. “Ez da normala pobrezia eta prekarietatea zabaltzea eta ez dugu egoera hau normalizatzen utzi” adierazi du Etxaidek.

Delegatuen batzar honetan aurrera begira ere jarri gara. Hain zuzen ere, udaberriko agenda beteta datorkigu nahi eta behar dugun aldaketa eragiteko. Hamaika hitzordu jarri ditugu, apirilaren 28a, Maiatzaren Lehena eta Udaberriko Jauzi gisa izendatu dugun Maiatzak 28ko mobilizazioa eta ondotik etorriko den Borroka Astea.

Maiatzaren Lehen honetan indarrak batuz prekarietatearen kontra egingo dugu. LABen ustez lan mundua aldatu eta aldaketa soziala bultzatuz lortuko dugu prekarietatea eta pobreziarekin amaitzea. Hala erakutsiko dugu egun horretarako antolatu ditugun hitzordu ezberdinetan.

Maiatzaren 28an prekarietatearekin amaitzeko aldarrikapen argiak eta proposamen zehatzak plazaratuko ditugu. Ez gaude prest botere ekonomiko eta politikoek inposatu diguten eredua onartzeko eta hala adieraziko dugu Bilboko kaleetan.
Aldaketaren beharra nabarmena da, eta LABek badu alternatiba. Hauek irudikatuz, 28an lau aldarrikapen nagusirekin Bilboko erdigunea zeharkatuko dugu eta ekarri diguten panorama ilunari kolorea ezarriko diogu.

Maiatzaren 28an jauzi garrantzitsua emango dugu, baina bide luzea dugu oraindik jorratzeko. 28ko indar erakustadiari jarraipena emanez, maiatzaren 30tik 3ra bitarte, ekimen ugari burutuko ditu sindikatuak. Federazioek deitutako mobilizazio konfederaletan, nahiz eskualdez eskualde, mobilizatzeko hamaika aukera izango dira.

Ekitaldiaren ostean delegatuak manifestazioa burutu dugu Donostiako Easo plazaraino “Langileok martxan. Actívate por la precariedad” lelopean.
 

LANGILEOK MARTXAN
MOBILIZAZIOAK
– APIRILAK 28
– MAIATZAREN LEHENA
– MAIATZAK 28. MANIFESTAZIOA NAZIONALA
– BORROKA ASTE
A. Maiatzak 31/Ekainak 3 


BIDEAK BATUZ [PDF]
 


 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...