2024-06-15
HomeIrakaskuntzaIkastolakIkastoletako lan hitzarmenaren defentsan elkarretaratzea egingo du LABek bihar Bilboko epaitegien aurrean

Ikastoletako lan hitzarmenaren defentsan elkarretaratzea egingo du LABek bihar Bilboko epaitegien aurrean

LAB sindikatuak ELAk epaitegian sartutako Lan Hitzarmenaren inpugnazioa dela eta, uztailaren 8an Bilboko Epaitegietan, goizeko 10etan saioa burutuko dela jakinarazi du. Inpugnazioaren atzean ELAren interes propioak eta propaganda mediatikoa lortzeko helburua ikusten ditu LABek. Hau salatzeko eta "Gure lan hitzarmenaren alde" lelopoean elkarretaratzea egingo du epaitegien aurrean.

LABen oharra
Ikastoletako lan hitzarmenaren defentsan elkarretaratzea egingo du LABek bihar Bilboko epaitegien aurrean

«ELAk aurkeztutako inpugnazioaren atzean sindikatu horren interes propioak eta propaganda mediatikoa lortzeko helburua ikusten ditu LABek

Ohar honen bidez LAB sindikatuak jakinarazi nahi du ELAk epaitegian sartutako Lan Hitzarmenaren inpugnazioa dela eta, uztailaren 8an Bilboko Epaitegietan (Barrueta Aldamar kalea), goizeko 10etan saioa burutuko dela.

Jakin badakigu ELAk sartutako inpugnazio horrek ez duela inongo ondorio praktikorik izango. Zaila egiten zaigu ELAren jarduna eta ekintza sindikala ulertzea.

Beraz, horren aurrean, ondorengo adierazpenak egin nahi ditugu:

LAB sindikatuak beti izan ditu lehentasunak oso garbi, eta hemen berrestera gatoz hauek direla gaur egun ere gure jardun eremuko helburu behinenak: langileen lan-postuak mantentzea, eskubide laboralak defendatzea, PPren Lan Erreformaren ondorioak indargabetzea, Ikastolaren izaera parte hartzailean sakontzea, langileen eskubideak bermatzeko finantziazio publikoa lortzea, LOMCEri aurre egitea eta Euskal Herriko Hezkuntza Sistema eraikitzea. Horiek guztiak aintzat hartuta hitzartu genituen, EAEko ikastoletako akordioa eta Lan Hitzarmena.

Gogora ekarri nahi dugu, bestalde, akordio horrek ikastolen %98aren babesa jaso zuela, bai ikastolen titularren aldetik, baita langileen aldetik ere, horien artean ELAko zenbait ordezkari eta afiliatu, ez gutxi ere, bazeudela ahaztu gabe.

LAB sindikatuaren ekintza sindikala egunerokotasunean sortzen diren oztopoei aurre egitean eta irtenbide duin bat ematean oinarritzen da. ELAren jardunak, berriz, propaganda mediatikoa lortzera eta Hauteskunde Sindikalei begira bideratuta dagoela ematen du, sindikatuaren interesetan bere indarrak xahutuz eta langileen interesen aurretik jarriz.

Oso modu harrigarrian, jarri duen inpugnazioa bi atal nagusi hauetan oinarritzen du ELAk:
1.- Lan Hitzarmeneko Bitariko Batzordearen funtzioetan.
2.- Batzorde horretan lorturiko akordio ekonomikoan.

Ezinaren erremina agerian utzi du ELAk, nahiago izan duelako epaitegiko bidea hartu bere ideia eta proposamenak dagokion tokian defendatzea baino. Bitxia ere bada, baina Mahai Negoziatzailearen azken bilerara ez zen agertu, eta horrek erakusten du bere ahultasunaren eta negoziatzeko gaitasun ezaren neurria.

Hala ere, jakinarazi nahi dugu, ikastolek Lan Hitzarmeneko Bitariko Batzordean adostutako akordioa askatasunez ontzat eman, eta bakoitzaren egoera eta beharren araberako akordioak berretsi zituztenez, ELAk sartutako inpugnazioak ez duela inongo ondorio praktikorik izango.

Esan bezala, uztailaren 8an dago jarria epaiketa saioa. Egun horretan LAB sindikatuak, bere delegatu, afiliatu, zein langile oro deitzen du “GURE LAN HITZARMENAREN ALDE” lelopean egun horretan bertan, goizeko 09.30ean Barrueta Aldamar kaleko epaitegien aurrean burutuko den kontzentrazioan parte hartzera.

Euskal Herrian, 2014ko uztailaren 7an»

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Udal administrazioan euskararen normalizazioa mugatu nahi duen azken epaia gogor salatzen dugu

Euskal administrazioa euskalduntzeko prozesuaren aurka pairatzen ari garen oldarraldiaren baitan beste epai baten berri jaso dugu. Kasu honetan, Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiaren eskutik etorri da; izan ere, Galdakaoko Udaleko Gizarteratzeko eta Laneratzeko Teknikari lanpostu bat egonkortzeko prozesuan 3. hizkuntza-eskakizuna ezartzea atzera bota du.

GUITRANSek Gipuzkoako errepide bidezko salgaien garraioaren hitzarmenaren negoziazioa blokeatuz gero, errepideak blokeatzeko deialdia egingo dugu

Gaur eratu dugu LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuOk eta GUITRANS patronalak Gipuzkoako errepide bidezko salgaien garraioaren hitzarmenaren negoziazio mahaia. 2024 urtea hastearekin batera ekin genion sindikatuok hitzarmen berri baten negoziazio bideari. Izan ere, 2009ko abenduaren 31az geroztik hitzarmenik gabe dago sektorea eta lan-baldintza zeharo desarautuetan ari dira 6.000 langiletik gora.

Europako epaiak langileoi enplegu publikoa egonkortzeko borrokan beste tresna bat ematen digu

EBJA Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren sententziak argi uzten du administrazioek hartutako neurriek ez dutela behin-behinekotasunaren arazoa konpontzen eta neurri eraginkorragoak eskatzen ditu.