2026-03-19
HomeEkintza SindikalaLangile borrokaren kriminalizazioari ez!

Langile borrokaren kriminalizazioari ez!

Wat enpresako zuzendariak LAB sindikatuko Durangaldeko metaleko arduraduna den, Marieliren aurka salaketa penala tarteratu du, gaur, Azaroak 29, Mallabiko Bake epaitegian epaiketa ospatu delarik.

Gorka Aizpitarte Alonsok salaketa tarteratu du, “por calumnias contra su persona, vertidas por medio de difusión de octavillas en el interior del polígono industrial”.

Marielik dena ukatu egin du, eta enpresako zuzendariaren jarrera salatu zuela baieztatu du, izan ere, egitateak eman ziren egun horretan enpresako zuzendaritzak bilera bat ospatu zuen komiteko kideekin eta aholkulari sindikalekin. Bilera horretan enpresako zuzendaria den, Gorka Aizpitarte Alonsok, egoera konkurtsalean murgildurik zeudela, eta kaleratzeak egongo zirela aipatu zuen. Marielik egoera hori bere errua zela adierazi zion, eta honek irribarre batekin erantzun zion, hau dela eta Marielik egoera larri eta zail honetan, irribarre horrek lekurik ez daukala aurpegiratu zion.

Durangaldeko LAB.en ustez enpresak ez dauka irtenbiderik bilatzeko intentziorik, eta gaur ospatu den epaiketan argi ikusi da. Langile borroka kriminalizatu nahian, enpresan langileek bizi duten egoera larria estali nahi izan du enpresako zuzendaritzak, epaiketa honen bitartez.

Epaiketa ospatu baino lehen eta bitartean kontzentrazio bat ospatu da Mallabiko udaletxe aurrean, 85 pertsona bildu direlarik, “Langile borrokaren kriminalizaziorik ez!” lelopean.

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.