2026-03-27
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaLangile bat hil da lan istripuan Amurrioko Aceralava enpresan

Langile bat hil da lan istripuan Amurrioko Aceralava enpresan

Gaur, 2012ko apirilak 4, 57 urteko A.I.N langileak bizia galdu du TUBACEX taldeko Amurrioko ACERALAVA enpresan, goizeko 5:30ak aldera mazarota muntaketako ohiko lanetan ari zela. Langileak 30 urte zeramatzan enpresa honetan lanean.

 Comunicado del Comité de Empresa de Tubacex  

El Comité de Enpresa de Tubacex convoca un paro de 24 horas para el miércoles 11 de abril


LAB sindikatutik lehenik eta behin bere familia, lagun eta lankideei gure dolumina eta elkartasuna adierazi nahi diegu.

Lan istripu ez traumatiko bat izan da, baina argi utzi behar dugu TUBACEX enpresako prebentzio antolaketa onartezina dela (istripuen ondorioz izandako bajen ezkutatzeak, ATS lanpostuaren amortizazioa…). Lan baldintza txarren egoerak, lan erritmo altuak, gaueko txandak… estresa eta hauekin lotutako gaixotasunak ekartzen dituzte, eta heriotza ere bai. Lan istripuak ez dira bizitzako gertakari arruntak, langile bat hiltzea ez da lanaren ezaugarri bat. Lan istripuak patronalak lan egiteko orduan ezartzen dizkigun baldintza eta lan egiteko moduen emaitza dira: prekarietatea, subkontratak, tenporalitatea, lan erritmoak, lan baldintzak, etb. Horregatik guztiagatik, langileok laneko gaixotasun, lanarekin lotutako gaixotasun eta lan istripuekiko TOLERANTZIA ZERO ohiukatu behar dugu.

Dagoeneko 2012an, Euskal Herrian gutxienez 14 langile hil dira euren lanpostuetan edo horien ondorioz, 3 Araban, 6 Bizkaian, 3 Gipuzkoan eta 2 Nafarroan.

Guzti honengatik LAB sindikatutik, gaurko salaketa hau Euskal Herriko bazter guztietara zabaldu behar dugu, mobilizazioak eta borrokak aldaketa posible egin dezan. Horixe da gure konpromisoa eta langileon osasuna eta bizia defendatzeko modu bakarra. TUBACEXeko komiteak batzarrean erabaki du protesta gisa 24 ordutako lanuztea egitea hurrengo asteazkenean, apirilaren 11n. LAB sindikatutik mobilizazio hauetara atxikitzen gara.

Gasteizen, 2012ko apirilaren 4an
 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek kritikatu du Pradalesek aipamenik egin ez izana gutxieneko soldata ezartzeko eskumenari Sanchezekin izan duen bileran

Imanol Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak bilera izan dute gaur, eskumenen transferentziaz hitz egiteko. LABen ustez, Pradales lehendakariak dagozkion...

Martxoaren 30ean eta 31n eta apirilaren 1ean eta 2an greba egingo dute Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek

Gipuzkoako Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroko langileek ez dute beste aterabiderik ikusi, beren eskubideak aldarrikatzeko, grebara jotzea baino. Ahalegin handia egin dute elkarrizketaren...

LABek salatu du Tubos Reunidosek gatazka areagotu duela, azpikontratetan enplegu suntsiketa handiagoa eta lan iruzurra eraginez

LABetik salatu nahi dugu Tubos Reunidoseko zuzendaritzak beste urrats bat eman duela enplegua suntsitzeko eta lan-baldintzak okertzeko estrategian, azpikontratekin kontratuak eteten hasiz. Gatazkaren hasieran ohartarazi...