2026-02-02
HomeEkintza SozialaLangabeziak berriro ere jopuntuan du Hego Euskal Herria

Langabeziak berriro ere jopuntuan du Hego Euskal Herria

Enplegu Ministerioak eman dituen datuen arabera, martxoan, 1.454 pertsona gehiagok izena eman zuten enplegu-zerbitzu publikoak Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan. Horrela, erregistratu den langabezia kopurua guztira, 230.572 pertsonetakoa da.

Enplegu Ministerioak eman dituen datuen arabera, martxoan, 1.454 pertsona gehiagok izena eman zuten enplegu-zerbitzu publikoak Hego Euskal Herrian dituen bulegoetan. Horrela, erregistratu den langabezia kopurua guztira, 230.572 pertsonetakoa da.

Aldiz, hilero, langabezia-laguntza motaren bat jasotzen duen pertsonen kopuruak behera egiten du. Egun, %30ak bakarrik kobratzen du ordaindutakoaren araberako langabezia-prestazioren bat, eta %20,6ak laguntzako prestazioren bat jasotzen du; baina ia erdiak ez du inolako prestaziorik edo, bestela, dagoeneko dena agortu du.

Martxoan langabeziak izan duen bilakaera kaskarrak, batez ere, gazteriari egin dio kalte, 25 urte baino gazteagoak diren langabetuen kopurua %3,7 handitu delako, otsailarekiko alderatuz; hots, eguneko 20 gazte gehiago murgiltzen dira langabezian.

Herrialdeka Araba da kaltetuena, kopuruari dagokionez, hilabete bakar batean %2,6 baino gehiago handituz. Beste ertzean, Nafarroa legoke, non langabeziak %1,4an egin zuen behera martxoan.

Hala ere, gogoan izan beharko genuke langabezia urritu izanak ez duela esan nahi, nahitaez, enplegua sortzen ari dela: ez ditzakegu nahas ere noizbehinkako aldakuntzak joera aldaketekin.

Izatez, 2013ko martxoan Hego Euskal Herrian inoiz ezagutu dugun langabezia mailarik handienera heldu ginen, 235.827 langabetuekin. Dena dela, urtebete igaro ondoren, egiaztatu genuen Gizarte Segurantzaren afiliazioa 3.221 pertsonetan egin zuela behera EAEn. Nafarroari dagokionez, afiliazioa %0,29 ziztrin batean handitu da; bestalde, afiliazio berrien %88a autonomoen erregimenari dagokio.

Laburbilduz, lan arloak adierazten digun larritasuna horrenbestekoa da etsipena hedatzen ari dela eta jendeak enplegua bilatzeari uzten diola, zerbitzu publikoen bidez bilatzeari behintzat: laneko bitartekaritzan, hauen bitartez lortzen diren lanen portzentajea horren murritza izanik, hauen eraginkortasun eza penagarria delako.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...