2026-10-03
HomeEkintza SindikalaLan-osasuna bermatzeko neurriak exijitu ditugu Bizkaiko suhiltzaileentzat

Lan-osasuna bermatzeko neurriak exijitu ditugu Bizkaiko suhiltzaileentzat

Gaur berriz ere, Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileak Foru Jauregian mobilizatu dira, beren lana egitean osasunaren eta segurtasunaren arloko hobekuntzak aldarrikatzen jarraitzeko, bai eta beren kategoria profesionala aitortzeko ere.

Kontzentrazioan zehar, NBEak (Norbera Babesteko Ekipamenduak) deskontaminatzeko egungo protokoloaren erakustaldia egin da, gabeziak agerian uzteko.

Mobilizazio horiek Aldundiko langileek egin berri dituen eta langile guztiei eragiten dieten mobilizazioei gehitu behar zaizkie, Hitzarmen-Akordio berri baten benetako negoziazioaren alde. Hala, azken urteetako soldata-galera salatu dugu, negoziazio seriorik ezaren ondorio dena, bai eta karrera profesional horizontala arautzeko beharra ere.

LABetik berriki helarazi diogu Funtzio Publikoari negoziazio mahai berezi baten eskaera, kolektiboaren aldarrikapenak jorratzeko: C2 kategoriatik C1era igarotzearen ondoriozko aldaketak, lanpostuen balorazio berria, bigarren mailako jarduera…

Erantzuna da ez dutela mahai berezirik osatzeko beharrik ikusten, banan-banan tratatzen dituztela foro ezberdinetan eta, beraz, ez digutela deituko. Gai hauek behar diren foro guztietara eramaten jarraituko dugu.

Laneko Segurtasun eta Osasun Batzordean jakinarazi dugu NBEak deskontaminatzeko protokolo berri bat behar dela, segurtasun- eta prebentzio-irizpideak bermatzeari lehentasuna emateko. Gure proposamena kontuan hartu dute eta ekarpenak egiteko epea ireki dute.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...